es | eu

Leukozitoen zenbatzea


Formula leukozitarioa | Frotisa eta tindaketa | Leukozito motak | Alterazioak | Glosarioa

Odoleko zelulak

Odolean ikus daitezkeen elementuak, hurrengo hiru taldetan sailka daitezke:
  • Globulu zuriak edo leukozitoak:
    Odoleko zelula zuriak. Nukleodunak eta morfologia desberdinekin tindaketa egin ondoren. Hurrengo zelula motak barneratzen dituzte:
     
    • Granulozitoak edo zitoplasman pikor asko dituzten leukozitoak. Aldi berean zelula mota horiek polimorfonuklearrak ere badira, hau da, nukleoa zenbait lobuluz osatuta dago forma irregularrak hartuz. Talde horretako zelulak hurrengoak dira: neutrofiloak, eosinofiloak eta basofiloak.
       
    • Agranulozitoak edo konparatiboki zitoplasman pikor gutxi dituzten zelulak. Aldi berean zelula mota horiek mononuklearrak dira, nukleo sinplea dutelako. Talde honetan monozitoak eta linfozitoak daude.
       
  • Globulu gorriak, hematiak edo eritrozitoak Odoleko nukleorik gabeko elementuak dira eta ondorioz ez dira benetako zelulak (anukleatuak dira eta gainera zitoplasmako hainbat organulu galdu dituzte). Forma konkaboa dute, ~7 µm diametroa eta Giemsa tindaketa egin ondoren arrosa-gorrizka kolorea hartzen dute. Eritrozitoek hemoglobina dutenez odola gorri kolorekoa da. Haien ekintza nagusia ehunetara oxigenoa garraiatzea da. Odolean elementu nagusia da: gizonetan 5,4 milioi eritrozito/µl; emakumeetan 4,5 milioi eritrozito/µl; batezbesteko ohiko tartea 4-6 x 106/µl (x 500-1000 leukozitoen kopurua).
     
  • Plaketak edo trombozitoak Megakariozitoetatik eratorritako 2-3 µm-ko zitoplasmaren zatiak. Giemsa tindaketarekin urdin ilunez tindatzen dira. Odoleko koagulazioa ahalbidetzen dute pilatzen direnean.

Leukozitoak edo odoleko zelula zuriak errez desberdintzen dira frotis batean zelula nukleodunak direlako (plaketak eta eritrozitoak ez bezala). Zelula horiek hezur-muinean sortzen dira eta organismoaren osotasunaren kontrako hainbat erasoen kontrako babesarekin erlazionatzen dira, batez ere infekzioen kontrako babesarekin.

Leukozitoen edo odoleko zelula zurien zenbaketa (WBC = White Blood Cells Count), odoleko zelulen zenbaketa osoaren zatia da (CBC = Complete Blood Cell Count) eta odolaren bolumen txiki batean leukozitoak zenbatzean datza. Analisi hori mikroskopikoa izan daiteke edo, gaur egun ohikoagoa dena, odoleko analizatzaile automatikoak erabil daitezke. Analizatzaile horien bidez, odoleko zelula mota desberdinak desberdindu eta kuantifika daitezke haien tamaina eta konplexutasunen arabera (haien zitoplasmen eta nukleoen ezaugarrien arabera).

Leukozitoen zenbaketa osoak edo formula leukozitarioak

Odoleko bolumen jakin batean dauden zelula zuriaren kopurua adierazten du. Odol µl bakoitzean dauden leukozito mota bakoitzaren balio ABSOLUTU moduan adieraz daiteke(kopuru osoa), edo balio ERLATIBO moduan (odol-laginean dauden leukozito mota bakoitzaren portzentajea). Leukozito mota batzuen balio erlatiboak alda daitezke era ez-zuzenean beste leukozito populazio bat aldatuta dagoelako. Ohikoena da, populazio konkreturen batean edo zenbaitetan zenbaketa-aldaketak lotuta egotea anomalia konkretuei edota mota desberdinetako arazoei . Hori dela eta, leukozitoen zenbaketak garrantzi kliniko handia izan dezake. Leukozitoen zenbaketaren bidez iker daitezke zenbait parametro garrantzitsu hainbat egoeratan organismoaren egoera, erantzuna eta eboluzioa ulertzeko: infekzioan, hanturan, minbizian, immunoeskasian, terapian eta abarretan. Emaitzen interpretazio desegokia ekiditeko formula leukozitarioaren aldaketa kuantitatiboak balio absolutuetan eman behar dira.

Leukozitoen zenbaketaren helduentzako erreferentzia-tarteak hurrengoak dira:

Zelula mota Balioen tartea
(zelula/µl)
Batezbezteko
balioa(zelula/µl)
Ohiko
%
Batezbezteko
%
Tamaina
(µm)
Leukozitoak4000-1100074007-18

Granulozitoa/
polimorfonuklearrak
Neutrofiloak2500-7500400050-706012-15
Eosinofiloa40-4002001-4 312-15
Basofiloa10-100400,2-118-12

Agranulozitoak/
mononuklearrak
Linfozitoa1500-3500250020-40327-12
Monozitoa200-8003002-8412-18

Leukozitoen ohiko balioak oso aldakorrak izan daitezke hainbat faktoreren arabera: populazioa, sexua, haurdunaldia bezalako egoera bereziak eta abar.

Odolean neutrofilo ez-helduak ere ikus daitezke. Haien nukleoa ez dago guztiz desberdinduta eta oraindik ez dauzka lobuluak definituta eta katxaba lodi baten itxura hartzen du horregatik. Zelula mota horiek % 1-5 izan daitezke (100-500 µl-ko).

Odol-frotis baten prestaketa

Sarrera

Portaobjektu baten gainean hedatutako odolaren geruza fin-fina odol-frotisa edo odoleko frotisa da. Prestakin horren tindaketa aproposarekin odoleko zelula mota desberdinak mikroskopikoki ikertzen dira.

Odoleko frotisa egitea eta behatzea munduan zehar gehien erabiltzen den tekniketarietako bat da hainbat laborategitan (gaixotasunen screeninga, diagnostikoa, edo monitorizazioa egiteko adibidez). Frotis batekin odolean dauden elementu ikusgaien morfologiei eta kopuruei buruzko informazio baliagarria lor daiteke. Informazio hori askotan zenbait gaixotasunen edo aldaketen adierazgarri izaten da, adibidez zenbait leuzemietan, burdinaren eskasietan, eritrozitoen formaren aldaketa genetikoetan, B12 bitaminaren eskasietan, kimioterapiaren edo erradioterapiaren eragin kaltegarrian detekzioetan.

Frotisaren bidez lor daiteke hurrengoekin erlazionatutako informazio erabilgarria:

  • Odoleko elementu ikusgai desberdinak eta haien kopurua.
  • Zelulen formaren aldaera berezien prezentzia. Informazio hori askotan zenbait gaixotasunen edo aldaketen adierazgarri izaten da.
  • Kimioterapiaren edo erradioterapiaren eragin kaltegarriaren indikatzaileren bat.

Frotis batetik lortutako informazioaren zehaztasuna neurri handian hedapenaren kalitatearen mendekoa da. Hori dela eta, emaitza onak lortzeko asmoz, hurrengo aspektuak kontutan izan behar dira:

  • Portaobjektuak zein estalkiak oso garbi eta koiperik gabe egon behar dira (hobe berriak badira).
  • Hedapena egiteko portaobjektua ondo nibelatuta egon behar da.
  • Odola ez da antikoagulatzaileekin kontaktuan egon behar. Maiz antikoagulatzaileek zelularen forma aldarazten dituzte.
  • Frotisa egiteko erabiltzen den odol-tanta kapilarretan ziztadaren bidez lortu behar da eta ezin da izan oso handia, ezta oso txikia (hobe odol-tanta orratz baten buruaren tamainakoa bada, ~ 3 mm). Hedapena oso lodia bada zelulak pilatu daitezke eta zelulak ezingo dira ondo berezitu. Hedapena finegia bada zelulak deforma, aldatu edota suntsi daitezke.
  • Frotisaren behaketa "eritrozitoek ia elkar ukitzen duten" lekuetan egin behar da.

Odol-frotisaren prestaketa

Komeni da prozedura osoa azalera finko baten gainean egitea eta portaobjektua marrazkian agertzen den bezala hartzea.

  • Portaobjektu garbi bat (hautsik eta gantzik gabe) azal leun eta ondo nibelatu baten gainean kokatu.
  • Lantzeta esteril batekin atzamar batean puntzio bat egin.
  • 3 edo 4 mm-ko odol-tanta bat utzi portaobjektuaren iskina batetik 2-3 cm-tara (I).
  • Beste portaobjektu garbi baten ertzarekin odol-tanta ukitu (II). Odol-tanta kapilaritateez azken portaobjektuaren ertzetik hedatzen da. Tanta hedatzeko erabiltzen den porta ezin da odol-tanta duena baino zabalagoa izan, bestela lagineko zelulen banaketa desegokia izan daitekeelako.
  • Mugimendu azkar eta uniforme batekin odol-tanta hedatzen da goiko portaobjektua (II) behekoaren (I) gainetik arrastatuz (mugimendua egitean bi portaobjektuen artean 30-45 gradutako angelua mantendu behar da). Lehen portaren azaleran zehar odolaren xafla fin bat geratu behar da.
  • Lagina airean sikatzen utzi behar da (bakarrik hezetasun maila oso altua denean sikatuko da lehorgailu batekin).
  • Dejar secar al aire (solo si el grado de humedad es muy alto se recomienda el secado forzado con secador).

Frotisaren fixatzea

Emaitza hobeagoak lortzen dira lagina sikatu ondoren metanolarekin fixatzen denean (hobe 1 h baino arinago) eta tondoren tindatzen denean. Ez bada horrela egiten, plasmaren eraginez nahi ez dugun kolore gris edo urdineko hondoa ager daiteke. Prestakinak fixatzeko eta tindatzeko komenigarria da fixatzeko eta tindatzeko soluzioak ahalik eta ur gutxien izatea (< % 3).

Ohiko koloratzaile hematologikoak erabiltzen direnean, fixapena egiten da koloratzaile kontzentratuaren erabilerarekin batera (koloratzaileak disolbatzaile moduan metanol absolutua darama). Ura duten koloratzaile diluituekin lan egin behar denean, airean sikatutako frotisak metanol absolutuarekin fixatu behar dira (1-5 minutu) tindatu baino lehen.

Odol-frotisaren tindaketa

Odolaren analisi mikroskopikoa egiteko beharrezkoa da pazientearen odol-frotisa prestatzea eta Giemsa edo antzeko beste tindaketa bat egitea. Tindaketaren ondorioz zelula mota bakoitzak kolore eta itxura bereizgarria izango dute eta beraien detekzioa eta identifikazioa bahimenduko dira.

Tindaketa hauetako koloratzaile azidoak zelularen zitoplasmako osagai azidoei batzen dira, eta aldiz, nukleoko osagai azidoek koloratzaile basikoak erakartzen dituzte. Ondorioz, odol-zelula mota desberdinak berezitu daitezke.


Eosinofiloa

Neutrofiloa

Linfozitoa

Monozitoa

Leukozitoen ezaugarriak

Ohikoena da odoleko analisi mikroskopikoa egin aurretik Giemsa edo antzeko tindaketa bat egintea. Horrela, zelula mota bakoitzak kolore eta ezaugarri bereziak hartzen ditu eta azterketa mikroskopikoan lagungarriak dira zelula detekziorako eta identifikaziorako.

Frotis batetan agertuko diren leukozitoak hurrengo taulako leukozito motaren bat izango da:

Leucozitoa Ezaugarriak Asoziazio
 
Granulozitoak/Polimorfonuklearrak
Neutrofiloa Nukleo multilobulatua (2-5 lobuluak) eta irregularra. Pikor txikiak eta gorrixkak zitoplasman (pikor batzuk urdin-bioleta kolorekoak eta purpura-gorrixka koloreko lisosomak).
 
Infektzio akutuak
 
Eosinofiloa Neutrofiloak baino apur bat handiagoak. Nukleo bilobulatua eta zitoplasman pikor handiak gorri-fukzia-laranja koloretakoak.
 
Erreakzio alergikoak eta parasitarioak
 
Basofiloa Odolean kontzentrazio oso baxuan. Nukleoaren forma irregularra da (bilobulatua sarritan) eta maiz ikusteko zaila zitoplasman pikor urdin ilun-marroizko handiak dituztelako.
 
Erreakzio alergikoak
 
 
Agranulozitoak/mononuklearrak
Linfozitoa Mikroskopio optikoan antzeko morfologia duten hainbat zelula mota barneratzen ditu. Nukleoa oso dentsoa da, biribila, urdin kolorekoa eta zitoplasma gehiena betetzen du. Zitoplasma gutxi, batzuetan pikorrekin. Linfozito txikienak (eritrozito bat baino apur bat handiagoak) zelula inaktiboak izaten dira, eta linfozito handienak zelula aktibatuak.
 
Infekzio kronikoa
 
Monozitoa Leukozitorik handienak dira. Nukleo sinplea, batzuetan barrurantz sartura (baba, gibel edo ferra formarekin). Zitoplasma gris-urdin kolorekoa, batzuetan purpura-gorrizka koloreko bakuolekin eta lisosomekin.
 
Infekzio kronikoa
 

Tarteko hainbat forma aurkitu daitezke: heldugabeak, atipikoak eta abar. Infekzioak, terapiak, minbizia, eta abar.
 

Alterazioak leukozitoen proprotzioetan

Alterazioak zenbakietan edota morfologian aurki daitezke. Atal honetan alterazio numerikoak aztertuko ditugu, zeintzuek hurrengo taulan laburbildu diren::

Alterazio numerikoak
Leukozitosia
  • Neutrofilia
  • Eosinifilia
  • Basofilia
  • Linfozitosia
  • Monozitosia
  Leukopenia
  • Neutropenia
  • Eosinopenia
  • Basopenia
  • Linfozitopenia
  • Monozitopenia
 

LEUKOZITOSIA

Odoleko leukozito zenbaketaren gehipena (balio absolutua 11000 leukozito/µl baino altuagoa). Ager daiteke infekzioak, estresa, hanturarekin erlazionatutako alterazioak edo leuzemiak bezalako beste alterazio batzuk (mieloideak edo linfoideak) gertatzen direnean. Arazoaren arrazoiaren arabera, kopuru handitan ager daiteke elementu bakarra, edo elementu konbinaketa bat.

Leukozitosia eragiten duen zelula nagusiaren arabera hurrengoak bereizten dira:

  • Granulozitosia: odoleko granulozitoen gehipena.
     
  • Neutrofilia (leukozitosi neutrofilikoa)

    Odoleko neutrofilo-zenbaketaren gehipena (balio absolutua 7500 neutrofilo/µl baino altuagoa).
    Arrazoiak: bakterioek eragindako infekzio akutuak, infekzioen menpekoak ez diren ehunetako kalteak.
     
  • Eosinofilia (leukozitosi eosinofilikoa)

    Odoleko eosinofilo-zenbaketaren gehipena (balio absolutua 400 eosinofilo/µl baino haltuagoa). Eosinofiloen ohiko balioa odoleko leukozitoen % 1-3 da. Zenbaketaren arabera eosinofilia mota desberdinak daude: ahula (500-1500 eosinofilo/µl); moderatua (1500-5000 eosinofilo/µl) eta larria (> 5000 eosinofilo/µl).
    Arrazoiak: alergia eta beste hipersentikortasun-erreakzio batzuk (adibidez botikek eragindakoak) edo infekzio parasitarioak.
     
  • Basofilia (leukozitosi basofilikoa)
    Odoleko basofilo-zenbaketaren gehipena (balio absolutua 100 basofilo/µl baino altuagoa).
    Arrazoiak: IgE immunoglobulinek bideraturiko zenbait erreakzio alergiko.
     
  • Linfozitosia (leukozitosi linfozitikoa)
    Odoleko linfozito-zenbaketaren gehipena (balio absolutua 3500-4000 linfozito/µl baino altuagoa; helduetan > 4000 linfozito/µl eta haurretan > 9000 linfozito/µl). Ohikoena da monozitosiarekin batera agertzea..
    Arrazoiak: infekzio birikoak (adibidez hepatitisa, CMV, Epstein-Bar birusa), bakterianoak (adibidez Bordetella).
     
  • Monozitosia
    Odoleko monozito-zenbaketaren gehipena (balio absolutua 800 monozito/µl baino altuagoa edo leukozitoetatik > % 6).
    Arrazoiak: infekzio kronikoak (adibidez tuberkulosia eta malaria), gaixotasun inflamatorioak eta abar.

LEUKOPENIA

Odoleko leukozito-zenbakiaren gutxipena, 4000 leukozito/µl kontzentraziotik beherako balioekin. Batez ere neutrofiloen kopuru baxuengatik gertatzen da (neutropenia Infekzio baten ondoren gertatzen den leukozitoen erabileragatik gerta daiteke eta baita, zelulak suntsitzen dituzten tratamenduengatik (kimioterapia edo radioterapia adibidez) edo hezur-muineko ama zelulengan aldaketak gertatzeagatik (leuzemia adibidez).

Eraldaketan inplikatutako zelula motaren arabera hurrengoak bereizten dira:

  • Granulozitopenia edo agranulozitosia
    Odoleko granulozito kopuruaren gutxipena (neutrofiloak, eosinofiloak edota basofiloak). Arazo horren ondorio nagusia infekzioak jasateko aukera handitzen dela da.
    Maiz neutropeniaren sinonimotzat erabiltzen da.
     
  • Neutropenia
    Odoleko neutrofilo-zenbaketaren gutxipena (balio absolutuak 1500 neutrofilo/µl baino baxuagoa). Leukopenia ohikoena da. Neutropenia maila desberdinak daude eta bereziki larria izaten da balio absolutuak 200 neutrofilo/µl baino baxuagoa denean. Eskasia horren ondorio nagusia infekzioak izateko joera da.
    Maiz granulozitopeniaren sinonimotzat erabiltzen da.
     
  • Eosinopenia
    Odoleko eosinofilo-zenbaketaren gutxipena. Arazo ezohikoa izaten da. Zenbait infekziotan gertatzen da (pneumonian eta gripean adibidez), estres egoeratan, infartuetan, zenbait tratamenduetan, eta abarretan.
     
  • Basopenia
    Odoleko basofilo-zenbaketaren gutxipena. Basozitopeniaren sinonimoa da. Zenbait infekziotan gertatzen da (bruzelosian adibidez), patologietan (hipertiroidismoan) eta zenbait terapietan.
     
  • Linfopenia
    Odoleko linfozito-zenbaketaren gutxipena (balio absolutua 1000 linfozito/µl baino baxuagoa). Maiz gutxipen erlatiboa da eta neutrofilo kopurua gehitzen delako gertatzen da. Linfopenia absolutua pronostiko txarraren adierazlea da, batez ere infekzio larrietan. Linfozitopeniaren eta leukopenia linfozitikoaren sinonimoa da.
    Linfozitopeniaren eta leukopenia linfozitikoaren sinonimoa da
     
  • Monozitopenia
    Odoleko monozito-zenbaketaren gutxipena (balio absolutuak 200 monozito/µl baino baxuagoa). Infekzio akutuetan, leuzemia akutuetan eta zenbait terapietan (kortikosteroideekin, zitostatikoekin eta abarrekin) gertatzen da.
    Monopeniaren eta leukopenia monozitikoaren sinonimoa.

Glosario

  • Agranulozitoa
    Zitoplasman pikor gutxi dituen leukozitoa. Monozitoa, linfozitoa eta makrofagoa izan daiteke (azken hori ehunetan kokatzen da, ez odolean).
     
  • Agranulozitosia
    Odoleko granulozito kopuruaren gutxipena (neutrofiloak, eosinofilosk edota basofiloak). Agranulosis, granulopenia eta granulozitopeniaren sinonimoa da. Maiz neutropeniaren sinonimotzat erabiltzen da.
     
  • Anemia
    Eritrozitoen gutxipena odolean.
     
  • Basofilia
    Odoleko basofilo-zenbaketaren gehipena (balio absolutua 100 basofilo/µl baino baxuagoa). Arrazoiak: IgE immunoglobulinek bideraturiko zenbait erreakzio alergiko. Leukozitosi basofilikoaren sinonimoa.
     
  • Basofilo
    Odoleko zelula, leukozito mota bat. Odolean kontzentrazio oso baxuan agertzen da. Nukleoaren forma irregularra da (bilobulatua sarritan) eta maiz ikusteko zaila zitoplasman pikor urdin ilun-marroizka handiak dituztelako.
     
  • Basopenia
    Odoleko basofilo-zenbaketaren gutxipena. Basozitopeniaren sinonimoa da. Zenbait infekziotan gertatzen da (bruzelosian adibidez), patologietan (hipertiroidismoan) eta zenbait terapietan.
     
  • Eosinofilia
    Odoleko eosinofilo-zenbaketaren gehipena (balio absolutua 400 eosinofilo/µl baino altuagoa). Eosinofiloen ohiko proportzioa odoleko leukozitoen % 1-3 da. Zenbaketaren arabera eosinofilia maila desberdinak daude: ahula (500-1500 eosinofilo/ l); moderatua (1500-5000 eosinofilo/ l ) eta larria (> 5000 eosinofilo/ l). Arrazoiak: alergia eta beste hipersentikortasun-erreakzio batzuk (adibidez botikek eragindakoak) edo infekzio parasitarioak. Leukozitosi eosinofilikoaren sinonimoa.
     
  • Eosinofilo
    Odoleko zelula, leukozito mota bat. Neutrofiloak baino zerbait handiagoak. Nukleo bilobulatua eta zitoplasman pikor handiak gorri-fukzia-laranja koloretakoak.
     
  • Eosinopenia
    Odoleko eosinofilo-zenbaketaren gutxipena. Ezohiko arazoa izaten da. Zenbait infekziotan gertatzen da (pneumonian eta gripean adibidez), edo estres egoeratan, infartuetan, zenbait tratamenduetan, eta abarretan.
     
  • Eritrozito
    Odoleko nukleorik gabeko elementuak eta ondorioz ez dira benetako zelulak (anukleatuak eta gainera zitoplasmako hainbat organulu galdu dituzte). Forma konkaboa dute, ~7 µm-tako diametroa eta Giemsa tindaketa egin ondoren arrosa-gorrizka kolorea hartzen dute. Eritrozitoek hemoglobina dutenez odola gorri kolorekoa da. Haien ekintza nagusia ehunetara oxigenoa garraiatzea da. Odolean elementu nagusia da: gizonengan 5,4 milioi eritrozito/ml; emakumeengan 4,5 milioi eritrozito/ l; batezbesteko ohiko tartea 4-6 x106 eritrozito/ l (x 500-1000 leukozitoen kopurua).
     
  • Globulu gorri
    Ikusi eritrozito.
     
  • Globulu zuri
    Ikusi leukozito.
     
  • Granulozito
    Zitoplasman pikor asko dituen leukozitoa: neutrofiloa, eosinofiloa eta basofiloa.
     
  • Granulozitopenia
    Odoleko granulozito kopuruaren gutxipena (neutrofiloak, eosinofiloak edota basofiloak). Arazo horren ondorio nagusia infekzioak jasateko aukeraren handitzea da. Agranulozitosiaren sinonimoa da. Maiz neutropeniaren sinonimotzat erabiltzen da.
     
  • Granulozitosi
    Odoleko granulozitoen gehipena.
     
  • Hematie
    Ikusi eritrozito.
     
  • Leukopenia
    Odoleko leukozito-zenbakiaren gutxipena (balio absolutua 40000 leukozito/µl baino baxuagoa). Batez ere neutrofiloen kopuru baxuagatik gertatzen da (neutropenia). Infekzio baten ondoren gertatzen den leukozitoen erabileragatik gerta daiteke eta baita, zelulak suntsitzen dituzten tratamenduengatik (kimioterapia edo radioterapia adibidez) edo hezur-muineko ama zelulengan aldaketak gertatzeagatik (leuzemian adibidez).
     
  • Leukozito
    Odoleko zelula zuria. Errez desberdintzen da frotis batean zelula nukleoduna delako (plaketak eta eritrozitoak ez bezala). Zelula hori hezur-muinean sortzen da eta organismoaren osotasunaren kontrako hainbat erasoen kontrako babesarekin erlazionatzen da, batez ere infekzioen kontrako babesarekin. Leukozitoak infekzioen aurkako babesaz arduratzen den odoleko zelula-talde heterogenoea da.Tamaina eta fenotipo desberdinak dituzten zelulak dira: basofiloak, eosinofiloak, linfozitoak, neutrofiloak eta monozitoak
     
  • Leukozitosi
    Odoleko leukozito zenbaketaren gehipena (balio absolutua 11000 leukozito/µl baino altuagoa). Hurrengoak gertatzen direnean ager daiteke: Infekzioak, estresa, hanturarekin erlazionatutako alterazioak edo leuzemiak bezalako beste alterazio batzuk (mieloideak edo linfoideak). Arazoaren arrazoiaren arabera, kopuru handitan ager daiteke leukozito mota bakarra, edo leukozito konbinaketa bat.
     
  • Leuzemia
    Globulu zuri ez-ohikoek eragindako odoleko edo hezur-muineko minbizia. Leukozitoen kopuru altuegia izatea eragiten duen hezur-muinaren minbizi taldea.
     
  • Linfoma
    Ez-ohiko linfozitoek eragindako odoleko minbizia (normalean kopuru altuan agertzen dira).
     
  • Linfopenia
    Odoleko linfozito-zenbaketaren gutxipena (balio absolutua 1000 linfozito/µl baino baxuagoa). Maiz gutxipen erlatiboa da eta neutrofilo kopurua gehitzen delako gertatzen da. Linfopenia absolutua pronostiko txarraren adierazlea da, batez ere infekzio larrietan. Linfozitopeniaren eta leukopenia linfozitikoaren sinonimoa da.
     
  • Linfozito
    Odoleko zelula, leukozito mota da. Hainbat zelula mota barneratzen ditu, antzeko morfologia dutenak mikroskopio optikoan. Nukleoa oso dentsoa da, biribila, urdin kolorekoa eta zitoplasma gehiena betetzen du. Zitoplasma gutxi, batzuetan pikorrekin. Linfozito txikienak (eritrozito bat baino apur bat handiagoak) zelula inaktiboak izaten dira, eta linfozito handienak zelula aktibatuak.
     
  • Linfozitopenia
    Ikusi linfopenia.
     
  • Linfozitosi
    Odoleko linfozito-zenbaketaren gehipena (balio absolutua 3500-4000 linfozito/µl baino altuagoa; helduetan > 4000 linfozito/µl eta haurretan > 9000 linfozito/µl). Ohikoena da monozitoziarekin batera agertzea. Arrazoiak: infekzio birikoak (adibidez hepatitisa, CMV, Epstein-Bar birusa), bakterianoak (adibidez Bordetella). Leukozitosi linfozitikoaren sinonimoa.
     
  • Mieloma
    Zelula plasmatikoek eragindako odoleko minbizia.
     
  • Mononuklear
    Nukleo sinplea duen odoleko zelula: monozitoa, linfozitoa eta makrofagoa (azken hori monozitoetatik eratortzen da, baina ehunetan kokatzen da, ez odolean).
     
  • Monozito
    Leukozitorik handienak dira. Nukleo sinplea, batzuetan barrurantz sartura (baba, gibel edo ferra formarekin). Zitoplasma gris-urdin kolorekoa, batzuetan purpura-gorrizka koloreko bakuolekin eta lisosomekin.
     
  • Monozitopenia
    Odoleko monozito-zenbaketaren gutxipena (balio absolutua 200 monozito/µl baino baxuagoa). Infekzio akutuetan, leuzemia akutuetan eta zenbait terapietan (kortikosteroideekin, zitostatikoekin eta abarrekin) gertatzen da. Monopeniaren eta leukopenia monozitikoaren sinonimoa.
     
  • Monozitosi
    Odoleko monozito-zenbaketaren gehipena (balio absolutua 800 monozito/µl baino altuagoa edo leukozitoen > % 6). Arrazoiak: infekzio kronikoak (adibidez tuberkulosia eta malaria), gaixotasun inflamatorioak eta abar.
     
  • Neutrofilia
    Odoleko neutrofilo-zenbaketaren gehipena (balio absolutua 7500 neutrofilo/µl baino altuagoa). Arrazoiak: bakterioek eragindako infekzio akutuak, infekzioen menpekoak ez diren ehunetako kalteak. Leukozitosi neutrofilikoaren sinonimoa.
     
  • Neutrofilo
    Odoleko zelula, leukozito mota da. Nukleo multilobulatua (2-5 lobuluak) eta irregularra. Pikor txikiak eta gorrixkak zitoplasman (pikor batzuk urdin-bioleta kolorekoak eta purpura-gorrixka koloreko lisosomak).
     
  • Neutropenia
    Odoleko neutrofilo-zenbaketaren gutxipena (balio absolutua 1500 neutrofilo/µl baino baxuagoa). Leukopenia ohikoena da. Neutropenia maila desberdinak daude eta bereziki larria izaten da balio absolutuak 200 neutrofilo/µl baino baxuagoa denean. Eskasia horren ondorio nagusia infekzioak izateko joera da. Maiz granulozitopeniaren sinonimotzat erabiltzen da.
     
  • Panzitopenia
    Odoleko globulu gorrien, globulu zurien eta plaketen eskasia.
     
  • Plaketa
    Megakariozitoetatik eratorritako 2-3 µmko zitoplasmaren zatia. Giemsa tindaketarekin urdin ilunez tindatzen da. Odoleko koagulazioa ahalbidetzen du pilatzen direnean.
     
  • Plasma
    Zelularik gabeko odoleko likidoa,sueroz eta elementu koagulatzailez osatua (fibrinogenoa, II, V eta VII faktoreak). Antikoagulatzaileekin tratatutako odola zentrifugatu edo sedimentatu ondoren lortzen da. Zelularik EZ du, baina bai proteinak, hormonak, hondakinak eta abar.
     
  • Polizitemia
    Eritrozito gehiegi egotea odolean.
     
  • Suero
    Koagulatzailerik EZ duen odoleko likidoa (ez ditu fibrinogenoa, II, V eta VII faktoreak). Odola ez bada tratatzen antikoagulatzaileekin, minutu batzuetan odola koagulatzen da eta hortik sueroa lortzen da.
     
  • Tronbopenia
    Ikusi tronbozitopenia.
     
  • Tronbozito
    Ikusi plaketa-
     
  • Tronbozitopenia
    Odoleko plaketen kopuruaren gutxipena (balio absolutua 100000-150000 plaketa/Micro;l baino baxuagoa).
     
  • Tronbozitosi
    Odoleko plaketen kopuruaren gehipena (balio absolutua 400000-50000 plaketa/µl baino altuagoa).
     

ARIKETAREN ZENBAKIA: 21871374   Erakutsi beste ariketa bat
Beste ariketa bat erakusteko, sartu hurrengo kutxatilan ariketaren erreferentzia:

Zortzi digitudun zenbakia sartu behar da (nortasun agiriaren zenbakia adibidez).

Paziente baten odol-laginarekin odol-frotisa egin ondoren Giemsa tindaketa egin da. Beheko irudia mikroskopioan ikusiko litzatekeenaren baliokidea da. Zelula mota desberdinen kontatzeak formula leukozitarioa kalkulatzea baimenduko du.

Ariketaren ebazpena: Zenbatu leukozito mota desberdinak eta beherago dagoen formularioa bete. Emaitzetan oinarrituta pazientearen egoera deskribatzen duen terminoa identifikatu (bat edo bi termino izan daitezke). Azkenik, emaitzak aztertzeko dagokion estekan klik egin eta sistemak erantzuna zuzena den esango dizu.



OHARRA: Aurkezten den irudia artifiziala da eta prestatuta dago odol-zelulen kopuruaren alterazioak zelula moten portzentajetan oinarrituta detektatzeko (balio erlatiboak). Egokiagoa litzateke zelula motak bolumen unitateko aztertzea (balio absolutuak).
ZELULA MOTAKOPURUA  %  Tarte arrunta
Neutrofiloak: 0% 50-70
Linfozitoak: 0% 20-40
Monozitoak: 0% 2-8
Eosinofiloak: 0% 1-4
Basofiloak: 0% 0-1
GUZTIRA:

Aztertu erantzunak

Identifikatu pazientearen egoera
bere formula leukozitarioaren arabera

Normala
Granulozitosia
Granulozitopenia
Linfozitosia
Linfozitopenia
Monozitosia
Monozitopenia
Neutrofilia
Neutropenia