MAKINE-ERREMINTA GELA
euskara   español   english       
 
Zer da?



Makina-Erreminta Gela Bilboko Goi Mailako Ingeniaritza Eskola Teknikoko ekimena da, Euskal Herriko Unibertsitatean kokatuta.

Haren izenak adierazten duen moduan garrantzi handiko (bai ekonomikoki bai enplegu bolumenean Euskal Herriko Erkidegoan) sektoreen teknologietan heziketara orientatuta dago. Sektoren hauen barnean, Makina-Erreminten fabrikatzaileen sektore dago gure Gelako ardatz eta motore nagusia. Beste alde batetik, osagai fabrikatzaile eta makinen erabiltzaileak ditugu, automozio, aeronautiko, eoliko eta doitasunezko mekanika besteak beste.

Makina-Erreminta sektorea tradizio handiko sektorea da gure lurraldean, betiere berrikuntza teknologikoa abangoardian, makina berrien garapenean eta merkatu berriak sortzeko asmoz. Gaur egun, espiritu berritzaile eta heziketa berezia behar duten erronka eta proiektu berriei aurre egiten ari da. Beharra honi aurre egiteko eta gaur sinatzen den hitzarmenetik, Gelaren ideia sortu zen: ez dago I+G-rik ondo trebatuta eta motibatuta egongo diren pertsonarik gabe.

Gelak Goi mailako Ingeniaritze ikasten ari diren ikasleei heziketa espezializatuta eskaintzen die. Heziketa honek sektore estrategiko bat, bere gai desberdinetan jorratzen dituena. Hau da, makina eta elementuak, mekanizazio prozesuak, diseinua, automatizazioa, berrikuntza, gestioa, TIC-ak eta abar jorratzen du. Ikuspuntu honetatik, Gela honen ekimen nagusia berezko titulua da Ingeniaritza Industriala graduari lotetsita, "Máquina-Herramienta" izenekoa. Titulu hau euskal Herriko Unibertsitatearen titulu ofiziala da. Ikasi dezaketen ikasleak Ingeniaritza Industrial eta Sistemak eta automatika Ingeniaritzaren 5º mailakoak dira. Kurtsoa praktikekin osatzen da enpresetan edo zentro teknologikoetan.

Heziketa honetaz aparte, Makina-Erreminta Gelak Unibertsitate-Zentro Teknologiko- Enpresen arteko harremanak sustatzeko asmoa dauka ekimen berriak sorrarazteko. Bilboko Ingeniaritza Eskolako Fabrikazio Teknologiak eta Makina-Erreminta Taldeak arlo honetan 15 urte esperientzia baino dauka, aske urteotan egindako esfortzuaren ondorio koherentea Gelaren sorrera izanik.

Makina-Erreminta Gelaren martxa jartzea gizartearekiko konpromiso aktiboa da. Konpromiso hau hurrengoek hartuta dago: Euskal Herriko Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritza (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila eta Ezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila) eta Bizkaiko Foru Aldundia (Berrikuntza eta Ekonomi sustapena).

Hasierako harremanetatik Gela honen proiektua aurrera egiteko Makina-Erreminten Fabrikatzaile Elkarte espainiarrak (AFM) bere laguntza eman digu.

Irakasleri aberezko irakasleez, Fatronik-Teknalia, Ideko-IK4 eta Tekniker-IK4 zentroen teknikoez, Fagor Arrasate eta 3D enpresetatik etorritako adituez osatuta dago. Honez gain, gure erkidegora etortzen diren aditu nazionalak zein internazionalak mintegietara gonbidatzen dira.

Laburbilduz, Euskal Herriko Unibertsitatea, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiak egiteko apustu gogorra da gure sistema produktiboaren berrikuntzan jarduteko. Honela eginda, aldaketa faktore nagusia aintzat hartuko da eta eboluzio teknologikoa eta etengabeko hobekuntzaren ideian heziko dira ikasleak.