Hizkuntza aukera

dibujo

Martxa baten lehen notak

Jatorrizko testua

Eguzkiak urtzen du han goian
gailurretako elurra
uharka da jausten ibarrera
geldigaitza den oldarra.

Gure baita datza eguzkia
iluna eta izotza
urratu dezakeen argia
urtuko duen bihotza.

Bihotza bezain bero zabalik
besoak eta eskuak
gorririk ikus dezagun egia
argiz beterik burua.

Bakoitzak urraturik berea
denon artean geurea
etengabe gabiltza zabaltzen
gizatasunari bidea.

Inon ez inor menpekorikan
nor bere buruaren jabe
herri guztioak bat eginikan
ez gabiltza gerorik gabe.

Batek goserikan diraueno
ez gara gu asetuko
beste bat loturik deino
ez gara libre izango.

Testuaren egilea
Jose Antonio Artze
Musikaren egilea
Mikel Laboa
Estreinaldi data
1977
Oharrak

1977 urtea aurrera doa eta, Franco hil ondoren, estatuko lehen hauteskundeak izango dira. Kalean era askotako "martxak" entzuten dira: Mikel Laboak gogokoa du "Internatzionala", baina ez du jasotzen gure herriaren antzera, bizirik irauteko borrokan ari diren herri txikien arazoa; martxa nazionalak "chauvinista" eta ponpatsu samarrak suertatzen dira maiz. Zergatik ez egin martxa bat ("Martxa baterako oharrak" izenburua jartzen dio), gizakien eta herrien arteko elkartasunaren ideiaren aldekoa, herri eta gizaki bakoitzari dagokion bagiramena eta ezagutzatik abiatuz? Ideia horiek gogoan, Laboak martxaren musika egiten du eta J.A. Artzeri eskatzen dio idazteko testu bat ideia orokor horietan oinarrituz. Kanta hau da emaitza, Laboak 1980an grabatzen duena.

Diskoak
Mikel Laboa Katedra Gipuzkoako Foru Aldundia Eresbil Elkar Fundazioa