Shakespeareren sonetoak Juan Garziaren ahotsean
032. Zuk iraunik nik banegi hil-agur
Zuk iraunik nik banegi hil-agur;
hautsez estalirik Balbek hezurrok,
noizbait bazenitza berriz irakur
maitale hilaren lerro baldarrok,
kontuan har garaien hobekuntza:
edozein lumak gaint balitza ere,
maitasun hau gorde, ez hitzen hotsa,
bestek baituke hor alde dotore.
Gogamen hauxe aizenu orduan:
«Urteon arau balitz hazi haren
Musa, hobe zatekeen buruan
maitezko emaitza, ondu ondoren.
Gaurko poetak, estiloz finago;
hura zait, baina, bihotz-beteago».