Joan Perez Lazarraga (ca. 1547 - 1605)


Lazarragaren bizitza

Arabako Larreako dorreko jauna izan zen, eta “poeta” izengoitiarekin ezagutu da.  Lazarragatarren leinukoa zen, hots arabar noblezia txikiko familia ezagunekoa. Gebaratarren itzalean garatu zen familia, eta, O˝atiko jatorrizko oinetxetik abiatuta, erroak ondo finkatuak zituen Arabako ekialdeko lautadan 1439.az geroztik.

Gurasoak, Pedro Perez Lazarraga eta Elena Saez Erdo˝a, 1546.eko urriaren 7an ezkondu ziren, eta aitaren bigarren ezkontzako bidezko bost seme-alabetatik lehenengoa Joan izan zen. Gervasio Di Cesare ikertzaileak bildu dituen datuen arabera, 1547.aren bukaeran edo 1548.aren hasieran jaio bide zen, ziur aski Erdo˝an. Lehen haurtzaroa Ozetan egin zuen, eta gurasoak 1562 inguruan aldatu ziren Erdo˝ara. 1567.ean Madrilen zegoela dirudi.

Katalina Gonzalez Langarikarekin ezkondu zen, 1575.ean, Arriolan. Katalinaren izeba (Ana Gonzalez Langarika) hain zuzen idazlearen izen bereko osabarekin ezkondua zen, baina seme-alabarik gabe, eta, dirudienez, horien ondoretzari bidea emateko atondu zen loben arteko ezkontza. Ziur aski orduan hartu zuen idazleak Larreako dorrearen ondoretza, eta 1576an aldatu zen hara.

Bi seme-alaba izan zituzten, Agustin eta Maria; semea izan zen Larreako dorreko hurrengo jauna, eta alaba Juan Belasko Galarretarekin ezkondu zen.

Joan Perez Lazarragak kargu publikoak izan zituen bere eskualdean: Erdo˝ako elizako maiordomoa (1572), Barrundiako Ermandadeko alkatea eta Barrundiako prokuradorea Arabako Batzar Nagusietan (1581-1584). Batzar Nagusietako akta batean (1583-11-19ko akta) aipatzen da hain zuzen Valladolidera joana dela “a sus negocios”, eta, han dagoela aprobetxaturik, probintziaren izenean izapide batzuk egiteko eskatzen zaio.

1605.eko apirilaren 11n eman zuen testamentua (berriki Gervasio Di Cesarek argitaratua), gaixorik zela, eta biharamunean hil zen.

Lazarragaren idazlanak

Bi idazlan ezagutzen dira Joan Perez Lazarragakok idatziak: Lazarragatarren leinuaren kronika genealogiko bat (gaztelaniaz idatzia) eta literatura-lanen bilduma bat (gehienak euskaraz idatzitako lanak dira, baina badira gaztelaniazkoak ere). Horiez gain, hirugarren lan bat ere aipatu izan da, Arabaren historiaz gaztelaniaz idatzia, baina ez dago horren inguruko datu ziurrik, eta, edozein kasutan ere, ez da eskuizkribuaren alerik ezagutzen; baliteke kronika genealogikoa bera aipatzeko beste modu bat izatea.

Ondoko hau da kronika genealogikoaren izenburu osoa, Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoan dagoen ale argitaragabearen arabera (sig. 5041-1): Relaciˇn histˇrica de las casas y apellidos de Lazarraga, privilegio de la Fundaciˇn de la Torre de Larrea dada en el a˝o de 839, linage de Erdo˝ana, de los Otaloras y Zuazo Gamboa, de los Velascos, de los puestos y dignidades de unos y otros, todo con remisiˇn a documentos y otras cosas pertenecientes a ellas. Ziurrenik ale hori da Joan Perez Lazarragakok bere eskuz idatziriko jatorrizko eskuizkribua, baina badira kopiak hainbat artxibo publiko eta pribatutan, besteak beste Madrilgo Biblioteka Nazionalean (Ms. n˙m. 11.263; 1601, 5 de marzo) eta O˝atiko Lazarraga jauregiko artxiboan (Sotomayorko dukearen jabetzakoa); Borja Aguinagalde jauna ari da horiek guztiak ikertzen.

MarÝa Comas andereak transkribatu eta argitaratu zuen Madrilgo Biblioteka Nazionaleko alearen zati handi bat 1936.ean. Ikertzaile horren arabera, 1589.a eta 1601.a bitartean datatu behar da lana. Joan Perez Lazarragakok gaztelaniaz idatzia da, eta gero Juan Belasko suhiak jarraitua. Izenburuak berak gardenki azaltzen du edukia: familiaren eta familiako kideen egitandiak eta antzinatasuna agertu eta goraipatu nahi dira. Familiako kide nagusiak dira historiaren bizkarrezurra, eta horien ezkontide eta seme-alabek osatzen dute gainerakoa, batzuetan kontakizun anekdotikoz apaindua. Hasierako zatia (Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoan dagoen aleko 1r-5r orrialdeak), Noe, Babiloniako dorrea, Rea, Jupiter eta Saturnoren istorioak kontatzen dituena, oso-osorik Crˇnica Troyana (Burgos, 1490) liburutik kopiatua da. Ondorengo pasartea ere, o˝aztar eta ganboatarren arteko etsaigoa azaltzen duen Orosio eta Beleio kapitain erromatarrena, ez dirudi larreatarraren musak sortua izan litekeenik, baina oraindik ez dugu aurkitu iturria.

Azkenik, interesgarriak dira alboetan erantsitako oharrak ere, horiei esker baitakigu gutxienez Orlando Furiosoren gaztelaniazko itzulpena (Jerˇnimo de Urrea, 1549) eta Juan de Menaren Laberinto de Fortuna erabili zituela Lazarragak noizbait.

Lazarragaren eskuizkribua

Baina beste lan bat da Joan Perez Lazarragakoren izenari garrantzi berria eman diona: Lazarragaren eskuizkribua deitu zaio eta 2004. urteko otsailaren 18an aurkeztu zuen jendaurrean Gipuzkoako Foru Aldundiak; argitaratu denaren arabera, Borja Aguinagalde jaunak aurkitu omen zuen Madrilgo zaharki-salerosle batenean; Gipuzkoako erakunde publikoak erosi zuen, eta, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Arabako Diputazioaren arteko hitzarmen bati esker, eskuizkribua Gasteizko BiBat Museoan dago orain.

Eskuizkribuaren aurkezpena gertakizun mediatiko garrantzitsua izan zen, erabat berria euskal filologiaren historian: komunikabide guztietara iritsi zen aurkikuntzaren oihartzuna eta berehalakoan izan zen denek ikusteko moduan, prentsaurrekoaren egun berean CD-Rom batean, eta handik egun gutxira Interneten. Adituen lehenbiziko txosten teknikoak ere handik bi egunetara zeuden Interneten: Borja Aguinagalde historialariaren estreinako paleografia- eta datatze-azterketa (1564.etik 1567.erako tartean Joan Perez Lazarragakok idatzia dela proposatzen zuen) eta Joseba Lakarra filologoaren atariko filologia-azterketa (XVII. mendea baino lehenagoko euskal testu-altxorraren tradizioan eskuizkribuak hizkuntzaren, dialektologiaren eta literaturaren azterketetarako duen garrantzia nabarmendu zuen). Susa argitaletxearen Armiarma webgunean, hilabete gutxiren buruan argitaratu zuen I˝igo Landak lehenengo transkripzioa literaturazaleentzat. Erein argitaletxeak urtea amaitu baino lehen jarri zuen dendetan Patri Urkizuren edizioa (2004-05-04an sinaturiko azterketarekin, testuak berrantolaturik emanda, grafia modernoan, ohar argigarri ez sistematikoekin). Azkenik, Pruden Gartziaren Lazarraga. Ernazimentua euskaraz saio-lanak irabazi zuen 2005.eko Juan Zelaia Saria (Araban eta Euskal Herrian, XVI. mendean, Lazarragaren lanak erakusten duenaren arabera, zinezko euskarazko errenazimendu baten hastapena izan zela defendatu zuen). Dena den, zatikako beste azterketa batzuk ere argitaratu diren arren, oraindik finkatu gabe dago testua bera, eta edizio fidagarri, arduratsu eta zintzoa egin behar da, pasarte zail ugariak argitzen ahaleginduko dena, zailtasun asko baititu testuak hala paleografiari dagokionean nola hizkuntzari dagokionean; ahalegin horretan kokatzen da Monumenta Linguae Vasconum ikerketa-taldearen lana.

Eskuizkribuaren deskripzioa

Guztira 51 orri dira eskuizkribuan (111.000 karaktere inguru, 52 orrialde estandarren parekoa edo), gehienak euskaraz idatziak (% 88 inguru), eta gainerakoak gaztelaniaz idatziak; baina pleguak ez daude osorik, eta gutxienez beste hamasei orri galdu dira ezagutzen dugun zatian, gehi aurretik izan zitezkeenak, in media res hasten baita. Eskuizkribua esku batek baino gehiagok eta idatzaldi batean baino gehiagotan idatzitako askotariko literatura-testuz osatua da. Orrietako lehenengo idatzaldiari dagokion testu nagusiak testuaren % 70 hartzen du, eta zalantza gutxirekin esan liteke Lazarragaren eskuz idatzia dela (besteak beste, Relaciˇn... eskuizkribuaren Gasteizko Elizbarrutiaren Artxibo Historikoko alean agertzen den letra bera delako); alboetan erantsitako testu gehienak ere Lazarragak idatziak izan litezkeela dirudi, baina badira zalantzarik gabe beste esku batzuek idatzitakoak ere: 1165v eta 1171v orrialdeetan, testu nagusiaren eskuinetara idatzitako poemak (B8 Ihar, ihar, lelorean lelo eta B10 Consolaytan naiz da), esaterako, Martin Lopez Biku˝ak idatzi ditu, dirudienez, XVII. mendearen hasieran (1609ko data dakar 1177r orrialdean). Gainera, Lazarragaren eskuz idatzitako gaztelaniazko testu gutxi batzuk besteren testu ezagunen kopia baino ez dira (adibidez B9 Maior que mi sufrimiento).

Paperaren ezaugarriak aztertu ondoren esan daiteke 1203. orrirainokoa (guztira bost koaderno) era batekoa dela eta hortik aurrerakoa beste era batekoa. Lehenengo bost koadernoetan agertzen diren ur-markak bateragarri dira eskuizkribuarentzat proposatzen den datazioarekin.

Eskuizkribuaren datazioa

Eskuizkribuaren datazioa ez da ziurra, baina badirudi Lazarragak gutxi gorabehera 1567tik 1602ra bitartean idatzitako lanak kopiatu dituela eskuizkribu honetan, ziur aski bere bizitzako azken urteetan. Baieztapen honen atzean, bi argudio nagusi dira.

Batetik, poema batzuk gaztetan idatziak direla iduri luke. A10 Canciˇn y copla echa por Lašarraga en servicio de Madalena poemaren aurretik idatziriko sarrera gisakoa argia da 1567.eko data zehaztean:

Canciˇn y copla echa por Lašarraga en servicio de Madalena, hija de M. Diego de Bicu˝a, barbero, el qual puso en un poste del portegado de la iglesia de Vicu˝a la noche de Santiago, a 25 de julio de 1567, y tomˇ el dicho traslado Pedro Saenz, clÚrigo de Bicu˝a, que lo supe yo despuÚs.

Bestetik, gutxienez poema baten arabera, Lazarragaren bizitzaren bukaeran datatuko litzateke eskuizkribua. A27a Mari Lopezco ederreza poeman, poetaren ama hilik dela aditzera ematen da: juramentu eguiten jagot / obian dašan amari (A27a: 39-40). Hobian datzan ama Joan Perez Lazarragakoren ama baldin bada, datu horrek ezartzen du poema honen eta ziur aski eskuizkribuaren post quem data, 1602koa hain zuzen, Elena Saez Erdo˝akoa, poetaren ama, 1602ko “AHPA.Protocolos Notariales, 2486, ff. 85-86” dokumentuan oraindik bizirik agertzen baita, Gervasio Di Cesare jaunak jakinarazi digunez.

Azkenik, beste poema batzuek post quem data ez hain zehatzak eskaintzen dituzte:

Eskuizkribuaren edukia

Edukiari dagokionean, testu nagusian bi atal bereizten dira nabarmenki: lehenik artzain-liburu bat (testu nagusiaren % 32), gehienbat prosan idatzia, tartekatuak dituen arren kantu moduko poemak; bigarrenik, askotariko poema eta kantuen bilduma.

Artzain-liburuaren hasiera eta bukaera galdu dira. Patri Urkizuk Dianea izenburua proposatu du nobela osoarentzat, eta Patxi Salaberri Mu˝oak, berriz, Sirena, Silbero, Silbia eta Doristeo izenburua hobetsi du, nobelako pertsonaia nagusien izenak hartuta. Artzain-nobelak genero arrakastatsua izan ziren Europan XVI. mendean, eta Jorge Montemayorren gaztelaniazko Los siete libros de la Diana (1559) Europa osoan itzuli eta imitatu zuten; badirudi ildo horretan kokatu behar dela Lazarragaren prosa-lana. Funtsean amodio nahasien istorioa kontatzen da: Silberok Sirena maite du, Sirenak Doristeo, Doristeok Silbia, eta Silbiak Silbero (baina amodio-kateak ez du beste alderako biderik).

Poema eta kantuen bilduma (hala testu nagusiaren kasuan nola alboetako testuen kasuan) zailagoa da deskribatzeko eta sailkatzeko (gaiak, neurriak, jatorriak, poema herrikoiak eta kultu izan nahi dutenak...). Gehienetan (erdiak baino gehiago) maitasun-kontuak dira gai nagusia, baina badira erlijiozkoak, narratiboak, isekazkoak... Poema batzuen neurriak eta moldeak oso herrikoiak dira (eta ez dakigu Lazarraga den egilea ala herri-tradiziotik jasoa bildu duen), baina beste batzuetan gaztelaniazko cancionero zahar eta berrietako neurriak eta moldeak hartzen ditu. Gaztelaniazko poema batzuen kasuan ziur dakigu ez direla Lazarragak asmatuak, baizik eta plegu horietan bilduma osatzearren kopiatuak; euskarazko poema batzuen kasuan ere aurkitu dira ordainak beste hizkuntza batzuetan; hortaz, azterketa sakonagoak behar dira ezer ziurrik esateko, baina badirudi koaderno berean bildu dituztela idazle batek baino gehiagok (testu nagusiaren kasuan pentsatuko dugu Lazarraga dela idazlea, eta alboetako testuetan Lazarraga eta geroagoko beste esku batzuk izan daitezke) berek asmaturiko lanak eta beste nonbait ikasiak.

Edozein kasutan ere, testuak altxor aberatsa dira XVI-XVII. mendeetako euskara (eta bereziki Arabako euskara) ezagutzeko eta aztertzeko: badira hapaxak, hitz askoren lehenengo lekukotasuna aurkitzen da, oso bakantzat genituen erabilerak berresten dira, beste inon ezagutzen ez diren egiturak agertzen dira eta informazio berria eskaintzen da euskalkien historia argitzeko.

gora

 

Edizio honetan Lazarraga eskuizkribuaren testua finkatu nahi izan dugu, baita irakurleari testua egoki eta osoki ulertzeko beharrezko ohar eta azalpenak eskaini ere.

Gure edizioaren aurretik, beste lan hauek argitaratu dute eskuizkribu osoa edo haren zati handi bat:

Eskuizkribuko testuak hiru zatitan banatu ditugu: testu nagusiak (A testua deitu duguna), bigarren mailako testuak —geroago alboetan erantsiak— (B testua) eta, azkenik, sinadurak, monogramak, hitz eta esaldi solteak, etab. (C testua).

Testuaren egokitzapena

Grafiari dagokionez, gure edizioan bi modutan aurkezten dugu testua:

  • • transkripzio erdipaleografikoa, online eta PDF formatuan (eu):
  • • gaurko grafiara egokitua, PDF formatuan (gg).

Hauezaz gain, euskarazko testuen gaztelaniazko itzulpena gehitu dugu, hau ere PDF formatuan (es), Lazarraga eskuizkribuak hainbat aditu erdaldunen artean sortu duen interesa dela-eta.

Edizio kritiko batek eskatzen duen bezala, testuaren funtsezko ezaugarriak hartu ditugu kontuan, azalekoak alde batera utzirik. Horregatik, eskuizkribuan agertzen diren ikur batzuk, hala nola letren arteko eta gaineko puntuak, tiletak, <o> askoren aurreko loratuak eta, oro har, esanguratsuak iritzi ez diegun gainerako ikurrak kendu egin ditugu.

Transkripzio erdipaleografikoan gutxieneko grafia aldaketak egin ditugu, testua egoki irakurtzeko behar-beharrezkoak direnak baino ez; nolanahi ere den, irakurketa zalantzazkoa gerta daitekeela iruditu zaigunean, oharren bidez argitu dugu. Hauek dira eskuizkributik gure ediziora egindako grafia egokitzapenak:

  • • <i>, <j> eta <y> bokalikoak beti i eman ditugu: mjnezminez, ychicoichico...
  • • <u> eta <v> bokalikoak u eta kontsonantikoak v transkribatu ditugu: vgašabaugašaba, deuotoadevotoa...
  • • <c> eta <š> hurrengo bokalaren arabera erregularizatu ditugu, banaketa klasikoaren arabera, aldaketak ohar paleografikoetan adieraziz: ešerecer, daušašudaucašu, naušanauca, dašustdacust, šanciocancio; daguiculadaguišula...
  • • <n> kontsonantearen gainean diakritiko bat agertzen denean, ˝ transkribatu dugu, ahoskera palatalari dagokiola iritzi diogunean; orobat <˝˝>, <˝n> eta <nn> digramak ˝ eman ditugu: orainga˝˝o eta orainga˝no  → orainga˝o, oy˝noy˝; donnado˝a, onn. Zalantzazko kasuak eta guk zuzendutako ˝-ak ohar paleografikoetan azaldu ditugu: ganeanga˝ean, banoba˝o, onetano˝etan, enganaduricenga˝aduric, munmu˝...
  • • Hitz hasieran, amaieran eta kontsonante ondoan <rr> agertzen denean, r bakun bihurtu dugu: rremedioaremedioa, gaurrgaur, onrraduonradu... Noiz edo behin, bokalarteko kokagunean ere gertatzen da: erorrierori; azken hauek ohar paleografikoetan azaldu ditugu.
  • • Bokal artean maiz <r> idazten da eskuizkribuan, dardarkari anizkunaren grafia defektibo gisa. Halakoak rr bihurtu ditugu, eta ohar paleografikoetan aldaketaren berri eman dugu: negareznegarrez, lureralurrera, ausaiterenausaiterren, dollorocdollorroc, ederaederra...
  • • Grafia defektiboekin jarraituz, eskuizkribuan hitz amaierako -n asko eta barneko -n- batzuk falta dira. Gure edizioan n horiek ezarri ditugu, ahoskatzen zirela ziur egonez gero, eta ohar paleografikoetan markatu ditugu: ayayn, aybataynbat, erechaerechan, orašiotaoraciotan, aršaitedogun  → aršaiten dogun, etab. Aldiz, /n/ galdu ahal zela pentsatu dugunean, bere horretan utzi ditugu, hauek ere ohar paleografikoetan adieraziz: aršaite eben, esa eusan, egote nax, Jaico-, etab.
  • • Eskuizkribuko <qui> batzuk gui zuzendu ditugu, eta <gui> batzuk qui; zuzenketa guztiak ohar paleografikoetan azaldu dira: daquiquetdaguiquet, equiteneguiten; aberaspateguinaberaspatequin, daguionadaquiona.

Grafian egindako beste zuzenketa txiki guztiak ohar paleografikoetan zehaztu ditugu.

Gaurko grafiara egokitutako bertsioan, euskara batuaren arau ortografikoak begiratu ditugu: c, š, ch, qu, v, y eta halako letra eta digramen ohiko eguneratzeaz gain, eskuizkribuan bereizten ez diren txistukari frikari eta afrikatuak garai hartako ahoskeraren arabera eman ditugu bokal artean eta hitz amaieran agertzen direnean, eta frikariak gorde ditugu ozenen ondoan. Hala eta guztiz ere, ez da ahaztu behar grafia eguneratzeak inola ere ez duela esan nahi testua euskara batuan-edo jartzea; beraz, beti gorde nahi izan dugu eskuizkribuko hitz guztietan ustez zeukaten ahoskera: esate baterako, eskuizkribuko ese gaurko grafian etse eman dugu, baina inola ere ez etxe!!

Gaurko grafiara egokitutako bertsioan, oharrak gutxitu eta laburtu dira, eta testua ulertzen lagunduko duten gutxieneko argibideak soilik eskaini dira. Halaber, gaurko grafiara egokituriko bertsioan, ez da ukitu gaztelaniazko testua

Hala bertsio erdipaleografikoan nola gaurko grafian aurkeztutakoan, beste eguneratze eta egokitze hauek egin ditugu:

  • • Letra larri eta xeheen erabilera gaurkotu dugu.
  • • Gaztelaniazko testuetan azentu grafikoak ezarri ditugu, gaurko arauei jarraiki.
  • • Euskarazko testuetan agertzen diren erdal hitzak letra etzanez eman ditugu.
  • • Laburdurak osatu ditugu, eta ohikoak ez direnak ohar paleografikoetan azaldu.
  • • Hitzen banaketa eguneratu dugu, hots aldaketak islatzen dituzten kasuetan izan ezik: eztacarte, eztot, aberaspatequin, garrazpi, ezindan (= ez zindan ‘ez zenidan’)... Zenbaitetan, bereziki korapilatsua gertatu zaigu lehen eta bigarren graduko artikuluak (pensamentuau daucadala, ene beguioen espilua...) eta erakusleak (presentecho au / artu eguišu, jente cruel oen escuetati...) bereiztea, gramatikako atalean zehazkiago azalduko dugun bezala. Lotuta idaztean bokal bat galdu duten erdal hitzetan apostrofoa erabili dugu: d’esto, qu’es, d’Úl...
  • • Testuari beharrezko puntuazioa ezarri diogu, gaurko usadioaren arabera; zalantzazko kasuetan, ordezko aukera ohar baten bidez azaldu dugu.
  • • Testuko hutsuneak osatzeko edo markatzeko, [ ] kako zuzenak erabili ditugu, ohi bezala: inor[c], asignadur[ic], sin[i]squetan, dan[a]c, t[o]padu...
  • • Poema batzuen izenburuan edo amaieran Lazarragaren monograma agertzen denean, deitura osoarekin eman dugu, eta ohar paleografikoetan azaldu; gainerako monogramak behar diren maiuskulen bidez berridatzi ditugu: LăRGA, adibidez.
  • • Azkenik, gaztelaniazko testuetan ohiko bestelako aldaketak egin ditugu.

Orrialdeen eta lerroen antolakuntza

Gure edizio honetan ez ditugu testuak eskuizkribuan agertzen diren hurrenkeran eta antolaeran aurkeztu. Aitzitik, atal honen hasieran aipatu dugun banaketa hirukoitzaren arabera jokatu dugu. Hortaz, lehenengo eta behin, A testuan sartu ditugun artzain-liburua eta poemak agertzen dira; ondoren, B testuari dagozkion geroagoko poemak eta, azkenik, C testuko pasarte txikiak:

Eskuizkribuak hiru zenbakuntza ditu, hirurak orrien aurrealde edo aurkietan idatziak:

  • • 1139tik 1203ra doana, tintaz idatzia. Zenbakuntza zaharrena da, ezbairik gabe. Alde batetik, eskuizkribuko orri guztietan agertzen da (puskatutako orri batzuetan izan ezik) eta galdu diren orrien berri ematen digu, falta diren zenbakiek jauzi horiek nabarmentzen baitituzte. Bestalde, hain zenbaki altuekin hasteak iradokiko luke gaur egun ezagutzen dugun eskuizkribua garai batean bilduma handiago baten zatia izan zitekeela.
  • • 12tik 67ra doana, hau ere tintaz idatzia. Zenbakuntza honetan ere falta dira eskuizkribuan agertzen ez diren orrien zenbakiak, baina bigarren koadernotik aurrera hasten da. Beraz, pentsa liteke geroago idatzi zela.
  • • 1etik 51era doana, arkatzez idatzia. Hiruretatik berriena da. Eskuizkribuan gaur egun gordetzen diren orriak segidan zenbatzen ditu, orri-pusketa batzuk izan ezik. Gainera, 1etik hasteak ere koadernoaren gaurko egoeran-edo idatzi zela pentsarazten digu.

Guk zenbakuntza zaharrena hobetsi dugu, eskuizkribuaren egoera ezagun zaharrena islatzeaz gain, oso egokia gertatu zaigulako testua antolatzeko eta falta diren testu-zati batzuk igartzeko.

Eskuizkribuko orrien zenbakiak < > angelu-formako parentesien artean sartu ditugu, aurkia “r” eta ifrentzua “v” gisa markatuz; B eta C testuetako pasarteetan, gainera, “b” eta “c” gehitu ditugu, hurrenez hurren. Zenbatu gabe dauden orriak, aldiz, [ ] kako zuzenen artean markatu ditugu: [1138r], [1138v], <1139r>, <1139v>…; <1140vb>, <1151rb>… Artzain-liburuan, orrialde aldaketa hitz baten erdian gertatzen denean, zenbakia hitz osoaren ondoren kokatu dugu.

Oharretako erreferentzietan, artzain-liburua “AL” laburduraren bidez aipatu dugu; A, B eta C testuetarako letra horiek beroriek baliatu ditugu eta, gainera, bakoitzean poemak eskuizkribuan agertzen diren hurrenkeraren arabera zenbatu ditugu: A1, A2...; B1, B2...

Artzain-liburuan ez ditugu lerroak zenbatu, oharretako erreferentzia bakarrak orrialdeen zenbakiak izanik (“AL: 1139r”, kasu). Poemetan, ordea, lerroak ere zenbatu ditugu, eta oharretan bi erreferentziak erabili ditugu (“A23: 57-60”, esaterako).

Sarrerak eta oharrak

Poema bakoitzari sarrera bat eman diogu. Bertan hurrengo gai hauek erabili ditugu, besteak beste: poemaren edukia, egitura eta metrika; gaiak Lazarragaren bizitzarekin izan ditzakeen loturak; poemak izan litzakeen iturri eta paraleloak, eta agertutako literatur topikoak.

Testua bi ohar multzoz lagundu dugu: oin-ohar paleografikoak eta ohar argigarriak.

Online bertsioetan, ohar paleografikoak zenbakiz markatu ditugu, eta testuaren oin-ohar moduan kokatu ditugu. PDF bertsioetan, berriz, ohar paleografiko guztiak testuaren ondoren jarri ditugu, erreferentzia gisa orriak (artzain-liburuan) edo lerroak (poemetan) erabiliz; poemetako izenburuei dagozkien oharretan “izenb.” laburdura erabili dugu.

Ohar paleografikoetan hurrengo arazo hauek bildu ditugu:

  • • eskuizkribuan falta diren orriak edo zatiak;
  • • zenbait poemak orrialde desberdinetan duten zatikako antolamendua;
  • • eskuizkribuan dauden zuzenketak, ezabaketak, pasarte urratuak, lerroartean idatziak eta bestelako aldaketak;
  • • osatu ditugun grafia defektiboak: -n, -r- pro -rr-, n pro ˝;
  • • gure edizioan testuari egindako zuzenketa guztiak.

Ohar argigarrietan, irakurleari eskaini nahi izan dizkiogu testua ahal den osoki eta hobekien ulertzeko giltzarri guztiak. Zeri egin oharra eta zeri ez, oharren tamaina eta sakontasuna, etab. ohiko arazoak dira edizio kritikoetan; hauei aurre egiteko, euskararen historiaz eta euskalkiez gutxieneko ezagutza duen irakurlea izan dugu buruan. Beraz, ohar argigarrietan informazio hau sartu dugu:

  • • Testuko hitz, esapide eta pasarte ulergaitzak argitzeko ohar lexikoak. Lan honetarako bereziki baliagarriak izan zaizkigu Koldo Mitxelenaren Orotariko Euskal Hiztegia (OEH laburduraz aipatua), Espainiako Akademiaren Diccionario de Autoridades (DAut) eta Corpus Diacrˇnico del Espa˝ol (CORDE) datu-basea. Askotan, eskuizkribuko forma eta euskara batukoa oso urrun daudenean, oharrean, lehenik, formari atxikiagoa den glosa bat jarri dugu eta, ondoren, adiera azaltzen duen gaurko ordaina edota sinonimoa eman dugu.
  • • Lazarraga eskuizkribuko euskararen arazo fonologiko eta gramatikal batzuk; arazo horiek xehekiago aztertuko dira webguneko Lazarragaren euskara atalean, baina egokia iruditu zaigu irakurleari oraingoz testua ulertzen lagundu ahal dioten argibideak eskaintzea.
  • • Eskuizkribuaren arazo paleografiko orokor batzuk ohar hauetan ere azaldu ditugu.
  • • Testuan agertzen diren realia batzuen inguruko argibideak.
  • • Literaturaren arloko iruzkin batzuk.

Poemetan, ohar bat merezi duen arazoa lehenengo aldiz agertzen denean baizik ez dugu sartu oharra. Aldiz, artzain-liburuan, luzeagoa baita, gehiagotan errepikatu ditugu hitz edo arazo bati buruzko oharrak; baina lehenengoan bakarrik eman dugu informazio osoa eta gainerakoetan lehenengo hartara bidaltzen dugu irakurlea, “ikusi AL: 1139v ataleko oharra, s.v. bašu” moduko deien bitartez.

gora