Luis XIII.a (1601-1643) 1610.etik 1643.era izan zen Frantziako eta Nafarroako errege. 1617.era arte, Maria Medici ama izan zen erregeorde, mutikoaren adinagatik.
Jean V.a Beltzuntze izan zen Mauleko kapitain-gazteluzaina 1595etik 1610era, eta Armand Beltzuntze, haren semea, 1610etik 1646ra, baina 1615eko erregeren idatzi baten arabera, aita-semeek batera jardun zezaketen eginkizun horretan, bat ez zegoenean besteak, justizia aitaren izenean arautzekotan (Jaurgain 1884-1885: 275-278).Gaztelaniazko testuan Juan de Belçunce itzuli da euskarazko Belsunceco iaun, eta horrek pentsarazten digu ziur aski Jean Beltzuntze aita zela gorabehera hauetan zebilena. Beltzuntze aita-semeak protestanteak ziren, eta arazoak izan zituzten, horren karietara, Gabriel Etxartekin. Jean V.a Beltzuntzeren karguen artean, honako hauek aipatzen dira (Belsunce 1974: 59): chambellan et conseiller du roi, capitaine du château de Mauléon, gouverneur du pays de Soule et bailli royal du pays de Mixe.
‘kapitain-gazteluzain’; frantsesez capitaine-châtelain dago, eta castellan ou capitaine eta capitaine castellan formak agertzen dira, bearnesez, Les coustumes générales et particulières de France et des Gaules lanean, Zuberoaz jardutean. Mauleko kapitain-gazteluzaina zen Frantziako erregearen ordezkari nagusia Zuberoan, eta justizia zibil eta kriminalaren arduradun nagusia zen Lextarreko Auzitegian (Jaurgain 1884-1885: 113).
Badirudi haplografia gertatu dela (Suberacoa- bi aldiz vs. Suberoaco bi aldiz, biak testu honetan), Zubera forma (edo kideak) ez baititugu beste inon aurkitu.
Pierris Beheti (Pierre de Béhéty) lege-gizona, lege arloko doktorea, Zuberoako nobleziako kidea zen, Jean Beheti eta Marie Lakarriren semea; Luis XIII.aren aholkularia izan zen; hemen esaten den moduan, Santa Graziko abadea eta Conseranseko kalonje eta artxidiakono edo bikario nagusia ere izan zen. 1605ean Lakarriko Domec-aren etxea eta jaurgoa erosi zuen, Lakarriko potestat bihurtuz, Lextarreko Auzitegian horrek ematen zituen eskumenekin (Jaurgain 1885: 12). Ezagutza lortu zuen, Frantziako apaizeriaren agentea eta ganbera eklesiastikoaren idazkaria izan zelako Estatu Nagusietan, Parisen, 1614ko urritik 1615eko martxora bitartean. Bera agertzen da batzar horretako erabakiak biltzen dituen liburuaren egile gisa (Procez verbal contenant les propositions, deliberations, & resolutions prinses & receuës en la Chambre ecclesiastique des Estats généraux du royaume de France ; convoquez par le roy tres-chrestien Louys XIII. de ce nom: roy de France & de Navarre, sur la fin de l'heureuse & glorieuse régence de la royne sa mère. Et tenus en la ville de Paris incontinent apres la declaration de la majorité de Sa Majesté, és mois d'octobre, novembre, decembre, mil six cens quatorze. Janvier, février, & mars, mil six cents quinze. Recueilly & dressé par Me. Pierre de Behety, un des agents du clergé, & secretaire de ladite Chambre, Paris, 1615). Harreman estua izan zuen Gabriel Etxartekin; Gabrielen bigarren emaztearen lehengusua zen eta, emazteaz eta seme-alabez gain, Beheti da Gabriel Etxarten testamentuan aipamen berezia duen bakarra.
Santa Graziko abadea elizgizonen sei ordezkarietako bat zen Zuberoako Estatu Nagusietan, hots Ordena Gortean.
Couserans (Coserans gaskoinez eta Conserans gaztelaniaz) herrialdea Ariège departamenduko mendebaldean dago. Eliz-barrutia osatzen zuen 1801era arte, eta Saint-Lizier zuen apezpiku-hiria.
‘artxidiakono’; apezpikuaren ordezkari nagusia zen herrialde horretan.
Gabriel Etxart 1604ko urtarrilaren 1etik zen Conseiller et Maistre des Requestes de sa Maiesté en Navarre.
Eskuizkribuan koma batez banatua.
‘mendekoek, agindupekoek’.
‘mugaideekin’; cf. fr. frontalier eta gask. frountalè, -re’.
‘bazkalekuez’; gaztelaniara itzuli duenak ez du ulertu. Beherago bascaguiez dator.
‘diharu, diru’.
‘etor ez zedin’.
‘bila’.
‘gelditzeko’.
‘bidea’.
-a ez da mugatzailea, Vallée frantsesaren ordaina baino.
‘solasean adiskidetasunez jardunik’.
‘aurreikustera, gordetzera’.
‘istilu’; cf. fr. trouble.
‘ardura eman dizuegu’.
‘hauetaz’.
Espainiako Filipe III.aren alaba Ana Austriakoaekin ezkondua zen Frantziako Luis XIII.a.
‘bidesari-biltzaileen’; cf. fr. peagier (apud Randle Cotgrave, A dictionarie of the french and english tongues, 1611).
‘zergez’; cf. OEH, s.v. zuzen: “(Lar, Arch VocGr, Dv). Dinero o bienes a los que se tiene derecho. "Almoxarifazgo, [...] sartu-urtenen zuzena" Lar. "La légitime" Arch VocGr. "Etxeko zuzenak izanak ditu, il a recueilli sa part d'héritage" Dv. Tributak, thaillak eta goitiko zuzenak pagatuz. Lç Ins G 8. Munduko bazter guztiak / dira Iainkoarenak, / hetako gauza guztiak / dira haren zuzenak. Hm 46. Nahi dugu gure zuzena hersiki paga dakigun. SP Phil 384 (He 388 zuzenez zor zaikuna)”.
‘bazkalekuez’.
‘harakai formaz, haragitako hildako abere moduan’.
‘bertze era batez, hain zuzen armekin laster eginarazi eta harrapatuz’.
‘atereaz, erauziz’
Euskarazko sintagma bakarra bitan eman du itzultzaileak, ziur aski ez duelako ongi ulertu.
‘konferitu, tratatu’.
‘hobeak’; hoben formaren gainean eraikitako pleonastikoa.
‘baretzeko, gozatzeko’; cf. fr. assoupir.
Ziur aski conseilheu + ra (eu = u).
cf. OEH, s.v. gain: “En suletino (y en parte al menos en mixano), los casos locales presentan, a veces en un mismo autor, un doble sistema de declinación. Así, el ines. es por lo general gañen (S ap. A; Gèze) --que aparece tbn. en msMur (19) y CatUlz (28), y un par de veces en Voltoire (253 y 254), y es recogido en Juslapeña (AN-gulina) por EI 125--, pero hay gañian en Eguiateguy (219) y Xikito (7) y, junto a gañen, en Etchahun (276), CatS (108) y UNLilia (8); hay gañan (recogido por Bon-Ond (loc. cit.) en AN-egüés-ilzarb) en Lopez (70, 122, etc.) y una vez en CatLan (128, frente al más frec. gañian), y algunos ejs. de gaiñen en Tartas (en quien es más frec. gaiñian), y un ej. al menos en CatLan. v. AtSac 21 para la distribución dialectal de las variantes de gainean.”
‘ezarri, eman edo sufritu gabe (hau gertatzea): batere oztopo edo eragozpenik egin, ezar edo eman dadin’.
Nicolas Brûlart de Sillery (1544-1624), Frantziako estatu-gizon ospetsua, zigilu-zaina (garde des sceaux) izan zen 1604tik 1616ra (eta gero, berriro, 1623tik 1624ra), eta Frantziako kantzelerra 1607tik. Zigilu-zain gisa agertzen da dokumentuan, horren benetakotasuna egiaztatzeko.
‘ezko, argizari’.
<17.1r> Comisión que el rey de Francia da al gobernador Belçunce y / al abbad de Santa Engracia y al fiscal de Mauleón de Sola, / para las diferencias que tienen con Val de Roncal, traduzida [esk. trasluzida irakurtzen da] / de bascuençe en romançe. /5 |
<01.1r> Louis, Iaincoaren gracias erregue Franciaco / eta Nafarroaco, Belsunceco iaun capitain-castellari / eta governadore goure herry eta viscondade Suberoacoari, [esk. Suberacoari]/ eta doctor Pierris de Behety Donagraciaco abadiari eta /5 Couseranseco archidiacre handiari, bay-eta Gabriel / d’Etchart goure procuradore Suberoacoari [esk. Suberacoari] eta goure conseiller / maistre des requestes Nafarroacoan denari, goure kario eta anitz / mayter, osseguarria. |
Luys, por la gracia de Dios rey de Francia y de Navarra, / a [1 lerroartean erantsita] Juan de Belçunce, capitán castellano y gobernador de nuestra / tierra y vizcondado de Sola, y [2 lerroartean erantsita] al doctor Pierres de Beheti, / abad de Santa Engracia y arcidiano grande de Conserans, / y [3 lerroartean erantsita] a Gabriel de Echart, nuestro procurador de Sola, y a nuestro /10 consejero [4 lerroartean erantsita] maistre [laburduraz mes] de requestes de Navarra, nuestros caros y |
Nola çuc, Belsunceco iauna, endelgatzera / eman baiterauquçu, milla sey ehun hamairourguerren ourthian, /10 goure Suberoaco herrico suietec çoinbait ourthez gueroz / hanitz differencia dutela Roncaleco Vallearequi eta berce / Nafarro Gaigneco frontalerequi, limitoez, peadgeaz, passageaz, / bascaiguyez, aberez eta duhuru hartziez, goure lurren / usurpationes, herioez eta berce guaisqui nafarrec eguinic /15 goure Suberoaco herrian, hainbercerequi heien [esk. hein] arteco / commercioa eta traffica discontinuaturic eta interrompituric / daguoela, dangeretan contestatione eta desordre hec continuatzen / badite, berce gaitz handiagoric gin eladin, guc, ordian, manatu / çuntugun cherka eta ediren ceneçan expedient eta remedio /20 hunagoric eta behar beçalacoric, arrestatzeco desordre gucien / coursa. Çuc goure manuaren execucionetan icentaturic çoinbait / depputatu gauça huntan, bildu içan dirade Vallea Roncaleco / depputatuiequy eta Naffarroa Gaigneco vicerreguias icentatuequi. / Bay-eta heyec oro elguarrequi bilduric limitoetan eta amiablequi /25 conferituric, çuc berrisqui endelgatzera eman uken derauquçu / cer difficultate han içan den eta nola conferenciaren coursa / empeditu den, non eta guguanic amplequiago authoriza eta <01.1v> bothere handiaguo eman diroguno. |
Como vos, señor de Belçunçe, en el año / de mil y seiscientos y doze, nos disteis a entender que nuestros súbditos / de nuestra tierra de Sola, de algunos años a esta parte, / tienen grandes diferencias con los de la Valle de Roncal y con otros /15 frontaleros de la Nabarra Alta sobre los límites, peages, pasages, / prendas, ganados y dineros tomados en nuestra tierra y / usurpaciones de nuestra tierra, muertes y otras cosas mal echas / por los nabarros en nuestra tierra de Sola, y que así el trato / y comercio dentre ellos está interrumpido, y que no se continúa /20 y que, si continúan estas deshórdenes, sucederán y bernán mayores / males, assí entonces os mandamos buscásedeis expediente mejor / y tal que combiniesse para apartar el curso de toda / deshorden. Vos, en execución [laburduraz exeon] de nuestro mandado, nombrasteis / algunos diputados en esta causa, y junta an tenido con los /25 diputados de la Valle de Roncal |
Haren causas, guc / nola baitugu desiratzen fitetz prevenitzera eta beguiratzera / accident gaitz orory, çoin ekar bailirote desordre heyen / continuacioniac, eta kenceco trouble, aharra eta divisione /5 ororen occasionne guciac goure suietten eta Naffarroacoen / artian, eta hementic harat heyer bicieracitzeco baque, / unione eta concordia hun baten aspian bata berciarequi, / gu, asseguraturic cien sufficienciez, fidelitateez, affeccionez / goure cerbutzuala eta diligencia hunez, commettitu /10 citustegu eta depputatu, commetitzen eta depputatzen, / gutthun hoyeçaz hirourac elguarrequi transporta eta ioan / citezten behar bada limitoetara, leku contenciozetara eta / berce leku orotara çoinetara ikoussiren baitucie ioan behar / duciela berce depputatu eta commissariequi, çoin Espagnaco /15 erreguiac, goure anaye karioenac eta aita guinharrebac / icentatu baitu eta icenta ahal baitiro leku hetan untzuteco / eta endelgatzeco differencia guciac, çoin baitira limitoen / causaz, peadgieren [esk. peagieran] çucenez, passadgez, bascaguiez, herioez, / duhuru eta aberen hartzez harequey formas edo berce /20 faiçoignes, harmequy laster eta presa eguinez, lurren / usurpacionez segnale edo marqua çaharren idoquitez eta / remititzez edo itzulcez bere lekuietara, heyen ororen / circonstancia eta deppendencia oroçaz. |
Por estas causas, como nosotros tenemos deseo / de prebenir y mirar presto a los males y acidentes que pueden / traer deshorden su continuación, y para quitar toda división / y ocasión que ay entre nuestros súbditos y los de Navarra, /5 y que de aquí adelante puedan bibir los unos |
Bana, ceren çu, Belsunceco / iauna, occupatu baicinateque particularqui goure berce /25 cerbutchuco causa important eguitecoetan eta goure suietten / baque eta tranquillitatearen beguiratzen, nahi dugu <01.2r> eta endelguatzen dugu Behetic eta Etchartec atchequi / ahal deçaten çure absencian conferencia houra, eta han proposa, / conferi, transigi, composa, iudga, decidi eta arcorda expedient / oro, çoin iugaturen baitute hobenagoac eta propienac Nafarroa /5 Guagneco depputatuiequi, hainbercerequi eta moyen harçaz / eçartequo fin eta integroqui assopitzeco differencia erran diren / guciac. Eta, oroçaz proces verbal eguinic, iguorriren ducie / sarri goure Conseilheura, goure procuradoriaren diligencias, / çoinetan guagnan guc goure vorondatiaz eta intentioniaz /10 advertituco cituztegu. |
Empero, vos, señor de Belçunce, porque estaréis ocupado / particularmente [laburduraz particularmte] en nuestro servicio en cosas de importancia, / en poner paz y tranquilidad |
Eta hoien eguiteco eman eta emaiten / derauciegu guthun hoieçaz pothere osso, authoritate, commissione / eta mandamendu special, manatzen dugula goure / officier, iusticier eta suiet gucier gauça huntan endelgua / eta obedi ciçasten, eta escu atchec deçaten guthun hoien /15 execucionian, eçarri bague, eman edo souffri, eguin dadin, eçar / edo eman trouble battere edo empechamendu contrarioric, / ceren hala baita goure plazera. |
Y de todas estas cosas / y quehazeres os damos, por las presentes [laburduraz pntes] cartas, poder / y authoridad, comisión y mandamiento especial, / mandando a todos nuestros oficiales, justicias y a todos nuestros / súbditos, en este caso os entiendan y obedezcan, sin escusa /10 alguna, en la execución de la presente [laburduraz pnte] carta, sin poner en ello / ni consentir se ponga impedimento en contrario, porque / así es nuestra voluntad y plazer. |
Eman da / Bordelen, hoguey eta sortzy açaroaren guerrenian, / graciazco ourthiaren milla, sey ehun eta hamaborz /20 guerrenian, eta goure regnotic sey guerrenian. / |
Fecha en Burdeus, / [ezkerreko alboan (28 de octubre [laburduraz octue]. 1615)] a veinte y ocho de octubre del año de gracia de mil seicientos [laburduraz seictos] / y quinze, y de nuesto reynado |
Signaturic, Louis. Eta beheraguo, erregueren partez, / Brulart. Eta esco horiz eta handiaz sigillaturic, / oro perguamutan. |
Firmado, Luys. Un poco más baxo, por parte del / rey y su mandamiento, Brulart. |
<01.2r> [Idatzi gabe]. |
<17.2v> [Idatzi gabe]. |