"Omen" partikularen erabilera eta gaztelaniazko ordainak: Anjel Lertxundiren kasua / The use of the "omen" particle and its equivalents in Spanish: The case of Anjel Lertxundi

Karlos Cid Abasolo

Laburpena


Omen partikula ebidentziala biziki interesgarria da euskal hizkuntzalari eta itzultzaileentzat. Hizkuntzalarientzat, alboko bi erdaretan horrelako partikularik ez dagoelako, eta itzultzaileentzat, horrek zaildu egiten dielako omen bi hizkuntza horietara egokiro itzultzea. Artikulu honek aztertzen du, alde batetik, nola darabilen Anjel Lertxundik partikula hori Etxeko hautsa eta Zu eleberrietan, eta, bestetik, eleberrion gaztelaniazko itzulpenetan nola izan den itzulia: egiaztatu dugunez, itzultze-estrategia bat baino gehiago darabilte Jorge Giménez Bech eta Gerardo Markuleta itzultzaileek. Estrategia bakoitzaren hautuaren zioa antzematea da lan honen hirugarren helburua.

Testu osoa:

PDF




________________________

ASJU  Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo"

ISSN: 0582-6152  |  e-ISSN: 2444-2992

asju@ehu.eus

ASJUren bertsio elektronikoa Creative Commons baimen baten mende argitaratzen da: Attribution-NonCommercial-NoDerivatives 4.0 International (CC BY-NC-ND 4.0)