CVCren ertzetako alternantziak eta aitzineuskararen hitz-familien azterketarako hatsarriak: "*ban/bar-/bal"-en zirriborroa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-09-15
Joseba Lakarra

Laburpena

Mitxelenak erakutsi bezala, hitzen ezkerraldea da kokagunerik zailena berreraikitzeko orduan; horko hotsen artean, gainera, b- ez da arazo gutxien ematen duena, dituen aldaketa eta erorketa ugariengatik (*b- > b-, ø-, m-). Halaber, euskararen ISaren morfologia diakronikoan fenomeno zaharrenak (erreduplikazio eta aurrizkitzea) ezker izan arren, badira eskuin aldean zenbait txandakatze ilun (-n / -r / ; -r / -l) aspaldi antzemanak nahiz, orain arte, ondorio sakonik ez lortu eta ezta hain irregularitate garrantzitsuek merezi arta jaso ere. AEren berreraiketarako guztiz garrantzitsu da morfologia, fonologia eta etimologiaren oinarrian diren hitz-familiak ikertzen hastea eta horietarik baten (*ban/bar-/bal-en) zirriborroa aurkeztu nahi dugu, lan zabalago eta sakonagoen aurrerapen legez. Gaude, fonologia eta morfologia zaharrenaren geruzen eta kronologiaren ezagutzarako onurarik izan dezakegula bertan, zein bere aldetik tratatutako —edo oraindik horretara ere iritsi ez diren— 140 bat hitzen etimologiak argitzen edo argitzeko bidean jartzen laguntzeaz landa. *bon/bor-/bol- kidearen azterketa arinagoaz baliaturik egindako ohar eta iruzkinek sendotu egiten dituzte ikertutako familiaren analisian lortutako datu, azalpen eta ondorio nagusiak.

Nola aipatu

Lakarra, Joseba. 2018. «CVCren Ertzetako Alternantziak Eta Aitzineuskararen Hitz-Familien Azterketarako Hatsarriak: "*ban/bar-/bal&Quot;-En Zirriborroa». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 52 (1/2):437-86. https://doi.org/10.1387/asju.20212.
Abstract 247 | PDF Downloads 353

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak