Erronkaribarko oikonimiaz, etxe izenen grafia finkatzeko metodologia

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-09-15
Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte

Laburpena

Oikonimia etxeen izenak ikertzen dituen onomastikaren arloa da. Artikulu honetan aditzera ematen da nola jokatu den Erronkaribarko etxe izenak biltzeko unean eta zer-nolako irizpide metodologiko eta etikoek gidatu duten bilketa lana. Ikerketa lanaren helburua Erronkaribarko etxe izenetan gorderik dagoen altxor materiagabea gordetzea eta zaintzea da. Idatziz dokumentatu diren izenak ahozko inkestan jaso direnekin alderatu dira. Ikerketa eragin duten arrazoiak filologikoak dira neurri handian, etxe izenen azterketaren ondorioz ibar honetan euskarak izan duen garrantzia eta hizkuntza honek nafar-aragoiera erromantzearekin izan duen erlazioa agerian gelditzen baitira. Baina arrazoi filologikoez gainera, arrazoi soziolinguistikoak eta bestelakoak ere kontuan hartu behar dira. Izan ere, filologoen ekarpenak ezin dira etxeen jabeen iritzien eta sentimenduen aurka joan. Agiri guztien gainetik, begirune berezia zor zaie bertan bizi direnei.

Nola aipatu

Lopez-Mugartza Iriarte, Juan Karlos. 2018. «Erronkaribarko Oikonimiaz, Etxe Izenen Grafia Finkatzeko Metodologia». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 52 (1/2):487-505. https://doi.org/10.1387/asju.20213.
Abstract 219 | PDF Downloads 397

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak