Hots-aldaketaren inguruan / About sound change

Miren Lourdes Oñederra

Laburpena


Hugo Schuchardtek «Über die Lautgesetze: Gegen die Junggrammatiker» lanean neogramatikoei egiten dien kritika du lan honek abiapuntu. Kritika horiek burutzeko arrazoibideetan badira egunerokotasunik galdu ez duten ideia interesgarri zenbait. Neogramatikoek aldarrikatutako hots aldaketen salbuespengabetasunaren aurka, Schuchardtek hizkuntzaren aldagarritasuna eta hots-aldaketen alderdi mentalak azpimarratzen ditu. Artikuluaren 3. atalean ahoskeraren esplikazio guztiz fonetikoen aurrean Fonologia Naturalak hots aldaketaren funts mentalaz dioena azaltzen da, Schuchardten argudioen gaurkotasuna nabarmenduz. Euskararen fonema inbentarioan gertatzen ari diren unitate gehitze edo murrizte batzuk aipatzen dira adibide moduan (§ 3.2). Azkenik (§ 4) hausnarketa laburra egiten da hots aldaketak irekita uzten dizkigun galderen inguruan.

Testu osoa:

PDF




________________________

ASJU  Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo"

ISSN: 0582-6152  |  e-ISSN: 2444-2992

asju@ehu.eus

ASJUren bertsio elektronikoa Creative Commons baimen baten mende argitaratzen da: Attribution-NonCommercial-NoDerivatives 4.0 International (CC BY-NC-ND 4.0)