Geroaldiko partizipio prospektiboaren polimorfismoa eta "-n"-dun aditz klasea

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-09-15
Beñat Oyharçabal Manuel Padilla Moyano

Laburpena

Artikulu honek partizipio prospektiboaren gauzatzearen formak aztertzen ditu. Egileak egungo aldakortasunetik abiatzen dira, Euskaltzaindiak laburbildu bezala: partizipio perfektiboari -ko atzizkia eranstea, salbu -n edo -l bukaera duenean, ekialdeko mintzoetan -en genitiboaren atzizkia baliatzen baita. Hala hainbat euskalkitako testuetan nola aditzaren morfologiaren gaineko lanetan oinarriturik, egileek hauxe erakusten dute: partizipio prospektiboaren markatzea onartzen ohi den baino aldakorragoa dela: 1) Lapurdin -(r)en atzizkiaren erabilpen berankorra bokalez bukatzen diren partizipioekin (biziren, ikusiren, harturen); eta 2) XVII. mendetik aitzina, izaren 'izanen' & egoren 'egonen' bezalako formen agerpena lapurteraz eta mendebaldeko behe-nafarreraz. Ondoren izaren & egoren moldeko forma prospektiboak ikertuak dira, haien agerpena bilduz: lehenik, azalpen fonologiko bat formulatzen da (cf. Mitxelena 1990); bigarrenik, forma horiek denbora-burutik argumentuaren hautapenaren aldaketaren emaitza gisara analizatuak dira, genitibo atzizkiaz lexikalizatua, aspektu sintagma ala aditz sintagma izan. Ikuspegi honetan, emaren edo egoren bezalako formak ez lirateke eman & egon partizipioei, baizik ere -ma- & -go- aditz erroei -(r)en atzizkia eranstearen emaitza.

Nola aipatu

Oyharçabal, Beñat, eta Manuel Padilla Moyano. 2018. «Geroaldiko Partizipio Prospektiboaren Polimorfismoa Eta "-n&Quot;-Dun Aditz Klasea». Anuario Del Seminario De Filología Vasca "Julio De Urquijo" 52 (1/2):619-28. https://doi.org/10.1387/asju.20219.
Abstract 251 | PDF Downloads 315

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak