Izen ttipiak euskaraz. "Addenda, confirmanda et corrigenda" / Basque hypocoristic. "Addenda, confirmanda et corrigenda"

Patxi Salaberri Zaratiegi

Laburpena


Hemen 2009an argia ikusi zuen Izen Ttipiak Euskaraz liburuan bildutako hipokoristikoen gainean mintzo gara. Sarreraren ondotik, aurrena orain arte ezagutzen genituen izen ttipiak berresten saiatzen gara, haien denbora-iraupena eta hedadura hobeki zehazten, hona lekuko gehiago ekarriz, aipatu liburuan erraten zirenak baieztatu nahian. Hau da, izan ere, gure artikuluaren funtsa eta mamia. Gero, bigarren puntuan, zuzentzekoetan, 2009ko obran oker zegoen izen ttipi batez mintzo gara, laburki, eta ondoren hipokoristiko pare batek beste interpretazio bat ez ote dezakeen izan iradokitzen dugu, liburuan emandakoaz gainera. Bukatzeko, ondorioak ateratzen ditugu, besteak beste zenbait hipokoristikok guneka agertzeko joera dutela diogu, eta izen konposatuetan ere ager daitezkeela, denbora batetik aitzina.

Testu osoa:

PDF




________________________

ASJU  Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo"

ISSN: 0582-6152  |  e-ISSN: 2444-2992

asju@ehu.eus

ASJUren bertsio elektronikoa Creative Commons baimen baten mende argitaratzen da: Attribution-NonCommercial-NoDerivatives 4.0 International (CC BY-NC-ND 4.0)