Eskuz idaztearen hil-kanpaiak?

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 2018-03-22
Irune Ibarra Xabier Etxague

Laburpena

Letrak eskuz idaztearen hil-kanpaiak jo zituzten Estatu Batuetan 2010. urteaz geroztik eta Finlandian 2016. urteaz geroztik. Izan ere, letrak eskuz egiten irakastea curriculumean soilik Lehen Hezkuntzako lehenengo mailara arte aurreikusten dute, ondorengo ikasturteetan teklatua sustatuz egingo dute (HW21 Community, 2014; Tubia, 2014). Erabaki horrek eraginak izan ditzake beste herrialde batzuetan, gurean kasu. Eta agian eskuz idaztearen hil-kanpaiak azkarregi jotzea baino interesgarriagoa da nazioartean modu  sistematikoan aztertu den haurren idazketa azaleratzea, eskuidaz ke ta ren onuren inguruan egin diren aurkikuntzak plazaratzea eta curriculumarekiko proposatu diren zenbait zertzelada ematea. Gainera, euskaraz eskuz idazten jarri ditugu Lehen Hezkuntzako haurrak eta nazioartean ingelesez, txineraz eta portugesez aurkitu dutena frogatzen saiatu gara. Literaturaren errepasoa eginda eta gure ikerketa azalduta, esku-idaz ke taren inguruan hausnartzea eta hura berrenfokatzea bilatzen da.

 

GAKO-HITZAK: Esku-idazketa, testu-sorkuntza, neurogarapeneko
ikuspuntua, idazketa.

Nola aipatu

Ibarra, I., & Etxague, X. (2018). Eskuz idaztearen hil-kanpaiak?. Tantak. Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza Aldizkaria, 29(2). https://doi.org/10.1387/tantak.17466
Abstract 374 | PDF Downloads 462

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Atala
Artikuluak