Zelula mikrokapsularatu bioaktiboak sendagaien askapen egonkorrerako

Argia Acarregui, Ane Garate, Ainhoa Murua, Gorka Orive, Rosa M. Hernández, Jose Luis Pedráz

Laburpena


Zelula bioaktiboen mikrokapsularatzea delako teknologia hainbat terapiatan erabiltzen da. Sistema honen bidez, era seguru batean ezartzen dira terapia-produktu batzuk askatzen dituzten zelulak; horrela, epe luzerako ehun eta organo-transplanteetan erabiltzen diren farmako immunosupresoreen eragin desiragaitzak ekiditen dira. Gainera, mikrokapsularatutako zelulen bidez, ahalbidetzen da jatorri desberdinetako terapia-produktuak era egonkorrean jariatzea. Artikulu honetan, zelulen mikrokapsularatzea zertan datzan ikusteaz gain, mikrokapsulen eskakizunak azalduko ditugu, eta era berean, gaur egun teknologia honen hobekuntzarako garatzen ari diren aukerak eta zenbait terapia aplikazio. 


Gako-hitzak


zelula-mikrokapsularatze teknologia, terapia-produktuen modu egonko- rreko askapena, alginatoa, mikrokapsulak, zelula amak, terapia aplikazioak

Testu osoa:

PDF


 

ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus