Industri Automatizazioan kontrol-programak berrerabiltzeko bidean

Edurne Irisarri, Elisabet Estévez, Marga Marcos

Laburpena


Gaur egungo industri aplikazioek sistema konplexuagoak, seguruagoak eta fidagarriagoak behar dituzte, bai eta malgutasun eta berrerabilgarritasun handiagokoak ere. Hori dela-eta, lehentasuna hartu dute garapen-ingurune ezberdinen integrazioak eta aldez aurretik beste aplikazioetarako sortutako kontrol-programen kodearen berrerabilgarritasunak. Fabrikatzaileek sistemak programatzeko sistemetan IEC 61131-3 estandarrari jarraitzean datza helburu hauek lortzeko giltzarria. Honela, automatizazio-proiektuen egitura eta programatzeko lengoaiak batuz, kodea berriz erabiltzea lor daiteke. Benetako berrerabilerak, estandarrak definitzen dituen alderdiez gain, ingurune batetik beste batera transferitzeko mekanismoak eskatzen ditu. Lan honetaz diharduen PLCopen erakundeak XML interfaze bat definitu du. Interfaze hau daukaten programazio-inguruneetan IEC 61131-3 jarraituz gero, zuzenean lortzen da elkarreragina eta, ondorioz, kodea berrerabiltzea ere. Lan honetan gehiago eskaintzen duen bidea aurkezten da, edozein programazio-inguruneren elkarreragin lortzeko metodologia aurkezten baita, erabiltzaileak honela kontrol programen berrerabilera benetan aukeran izan dezan.

Gako-hitzak


automatizazioa, IEC 61131-3, XML

Testu osoa:

PDF


ISSN: 0214-9001

e-ISSN: 2444-3255

(C) UPV/EHU Press

Resultado de imagen de e-mail ekaia@ehu.eus / asier.vallejo@ehu.eus

@ehu_ekaia