J48Consolidated WEKA paketea, adibide ezohikoen patroiak identifikatzeko tresna

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 18-03-2016
Igor Ibarguren Jesús M. Pérez Javier Muguerza

Laburpena

Artikulu honetan WEKA ikasketa automatikorako tresnarako CTC algoritmoaren inplementazioa, J48Consolidated paketea, aurkezten da. CTC algoritmoak lagin multzo bat sortzen du eta lagin guztietan dagoen ezagutza kontuan hartuta sailkapen zuhaitz bakarra eraikitzeko gai da, kasu berrien sailkapenaren azalpena galdu gabe. Gainera, lan honetan J48Consolidated-ek sortutako zuhaitzen emaitzak aztertuko dira errealitateko 36 sailkapen problematarako, laginketa mota desberdinetan oinarrituta, eta jatorrizko laginaren estaldura-maila desberdinekin. Emaitzek erakusten dute estaldura maila altuek orokorrean sailkatzeko gaitasuna handitzen dutela eta %75-eko lagin estratifikatuak erabiltzea aukerarik lehiakorrena dela problema hauetan. 

Abstract 679 | PDF Downloads 494

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Ikasketa automatikoa, Sailkapen gainbegiratua, Zuhaitz kontsolidatuak, CTC algoritmoa, estalduran oinarritutako laginketa, J48Consolidated, WEKA

Atala
Ale Arrunta