Polimero naturalen (Kitosanoa, Esne-Gazuraren Proteina Isolatua) eta polimero sintetikoen (PCL) nahasteaz lortutako film biodegradagarrien hesi-ezaugarriak eta portaera mekanikoa

##plugins.themes.bootstrap3.article.main##

##plugins.themes.bootstrap3.article.sidebar##

Argitaratua 17-07-2011
Idoia Olabarrieta Iban Ispizua Jose Ramon Sarasua

Laburpena

Ingurumenak sortzen duen kezkaren eraginez polimero natural biodegradagarriek piztu duten interesa handitu egin da azken urteotan. Esate baterako, naturako lehengaietatik abiatuta ezaugarri egokiak dituzten materialak lortuko balira, litekeena da elikagaiak aurkezteko ohikoak diren ontzi/bilduki plastikoen sektorea iraultzea. Egun ontzi eta enbalaje gehienak plastiko arrunt ez-biodegragarriak diren lehengaiz ekoizten badira ere, epe ertainera, zabor-eragile handia den industri esparru honetan, litekeena da lehengaiak ordezkatu eta polimero biodegradagarrizko erabili eta botatzeko ontziak eta bildukiak ekoiztea. Ildo honetan egiten diren ikerketa-ahalegin sendoen artean interes berezia hartzen dute baliabide berriztagarrietatik eratorritako polimero naturalek. Lan honetan horrelako bi polimero natural biodegradagarri aztertuko ditugu: esne-gazuraren proteina isolatua (EGPI) eta kitosanoa. Polimero hauek interesgarriak dira film meheetan konformatzeko ezaugarri egokiak izan ditzaketelako eta gasen eta likidoen iragazpenaren aurkako hesi egokia izan daitezkeelako. Hauez gain beste onura berezia aurkezten dute: jaki-prozesuetako industri hondakinetatik lor daitezke eta, hala, balizko lehengai modura oso merkeak dira. Bestela, ontzi/bilduki erabilpenetarako arazoak ere badaude, batez ere haien izaera hidrofilikoa dela kausa ura xurgatzen dutelako. Ikerketa honetan polimero naturalez eratutako filmen ur-iragazpena murriztu nahi izan da eta horretarako poly(ε-kaprolaktona)(PCL) polimero biodegradagarri hidrofoboarekin nahasteak prestatu dira bai Kitosanoarekin eta baita EGPI-rekin ere. Hala, Kitosano/PCL eta EGPI/PCL filmen hesi-ezaugarriak eta propietate mekanikoak aztertzen dira, baita polimero natural horien eta PCL-ren arteko bateragarritasun maila ere, jakiak biltzeko orduan polimero naturalek eskaintzen dituzten aukerak zabaltzeko asmoz.

Abstract 130 | PDF Downloads 129

##plugins.themes.bootstrap3.article.details##

Keywords

Polimeroak

Atala
Ale Arrunta