FONDO DE SOLIDARIDAD 0,7% DE LA UPV/EHU %0,7 ELKARTASUN FONDOA

AURKEZPENA

 

-oOo-

  PROIEKTUAK 2014

Deialdia   
Oinarriak Imprimaki 2

-oOo-

Mikrokontakizunen lehiaketa “Pobrezia eta emakumea”

15. urteurrena (2011)

Jarduerak: 2011, 201020092008, 2007

Unibertsitateko irakasleek eta administrazio eta zerbitzuetako langileek osatutako elkartearen ideia 1996ko martxoaren 18an jaio zen, egun horretan egin ziolako deia jendeari 23 lagunek osatutako hasierako talde bultzatzaileak. Hilero diru-kopuru bat emateko konpromisoa hartu zuten beren gain, soldataren %0,7ari dagokion kopurua hain zuzen ere, “UPV/EHUko kideen elkartarsuna sustatzeko pobrezia eta marjinazioarekiko”.

231 lagunek erantzun zioten ekimenari, eta urte bereko maiatzaren 20ko eratze-asanbladan Estatutuak onartu ziren eta zuzendaritza-taldea hautatu.

Gaur egun 450 gara elkartekideak, langile guztien %10 inguru. Kideek, ia kasu guztietan, soldataren %0,7a ematen dute; baina badaude hilean diru-kopuru finkoa ematea nahiago izan dutenak. Urtean, guztira, 110.000 euro baino gehiago batzen dira.

Elkartasun-fondoak, bazkideek hilabeteroko nominaren bidez atxikita eginiko ekarpenez gain, bestelako ekarpenak ere jaso ohi ditu, esaterako:

  • bazkide batek bere liburuaren egile-autorearen eskubideak utzi ditu fondoaren esku;

  • unibertsitatean zerbitzuak eskaini arren, nominaren bidez kobratzen ez duten pertsonek beren dirusarreren %0,7a sartzen dute hilabetero fondoaren kontuan;

  • ikastegiren batek tonerra birziklatzeagatik jasotako zenbatekoak ematen dizkio;

  • Medikuntza eta Odontologia-fakultateko ikasleen kontseiluak: 2006 eta 2007.

Batez ere alfabetatzeko proiektuak eta/edo lehen hezkuntzakoak finantzatzen dira. Lehenengo ekarpenak 1996ko urrian egin ziren eta urte horretako hiru hilabeteetan batu zen diruarekin proiektu bat finantzatu zen, lehena, hurrengo urtean. 1998 urtean lau erakunderen proiektuak finantzatu ziren. 1999an bi proiektu onartu ziren. Eta Mitch hurakanarekin zerikusia zuten beste bi gehitu zitzaizkien aurrekoei. 2000 eta 2013 urteen artean, guztira, 98 proiektu finantzatu dira, Proiektuen atalean ikus daitekeen moduan. 2014. urtean zehar eta 2013ko ekarpenekin, 6 proiektu lagundu dira, 109.821,80 euro eman direlarik.

Proiektuak aukeratzeko, urtero egiten den deialdira aurkezten dira gobernuz kanpoko erakundeak. Elkarteko kide bakoitzak aukeratzen ditu proiektuak, aurretiaz ematen zaion informazioan oinarrituta; eta azkenik, boto gehien izan dituzten proiektuen artean banatzen da urteko aurrekontua. Diru-laguntzen jarraipena egiteko asmoz, gure laguntza jaso duten proiektuei buruzko informazioa gero ere bidaltzeko eskatzen diegu erakundeei: egoera, dirua zertan erabili den, argazkiak, edo interesgarria izan daitekeen beste edozein informazio.

Euskal Gobernuak, 2002.eko maiatzaren 7an eginiko bileran, onura publikodun elkartetzat jo zuen UPV/EHUren %0,7 Elkartasun-Fondoa, elkarteei buruzko otsailaren 12ko 3/1998 legearen 22.2 artikuluan aurreikusten diren eskubideak, aitorpen honi berez loturikoak, aldean zekartzatelarik.

Fondo de Solidaridad 0,7% de la UPV/EHU %0,7 Elkartasun Fondoa