FONDO DE SOLIDARIDAD 0,7% DE LA UPV/EHU %0,7 ELKARTASUN FONDOA

Medikuntza eta Odontologia-fakultateko ikasleen kontseiluak 290 euro eman dizkio UPV/EHUko %0,7 Elkartasun-Fondoari

 

Direla urte batzuk, Medikuntza eta Odontologia-Fakultateko ikasleen kontseiluak irudi anatomikoa izeneko lehiaketa eta argazkigintza-lehiaketa (urtero gai ezberdina harturik) antolatzen ditu, ikasleen bizimoduari pizgarririk eman nahian.

Parte hartzen duen ikasle bakoitzak aukera askeko kreditu bat jasotzen du eta euro bat jartzen du lehiaketa hauetara aurkeztutako lan bakoitzeko. Irabazleek beste kreditu bat jasotzen dute.

Bildutako dirua GGKEren bati ematen zaio. Aurtengoan, Aurora Bilbao, fakultate hartako irakasle eta UPV/EHUko %0,7 Elkartasun-Fondoko kidea mintzatu zitzaien antolatzaileei gure elkarte honen berri emanez eta bildutako dirua gure kontuan sartzeko erabakia hartu zuten.

Aurtengo lehiaketaren antolatzaileak Leire Rubio-Ardanaz, Cathy Valer Montoya eta Karmele Severino Ortiz de Zárate izan dira, medikuntzako lehenengo eta bigarren ikastaroetako ikasleak eta Medikuntza eta Odontologia-fakultateko ikasleen kontseiluko kideak.

Parte hartzaileen artean, zenbait fakultatetako ikasleak izan dira eta lau lanek jaso dute saria “Irudi anatomikoa” lehiaketan eta beste lauk “Solidaritatezko argazkiak” izenekoan. Lanak fakultateko korridoretan jarritako paneletan ikusi ahal dira, bisitari eta ikusle asko bertaratzen direlarik.

Irudi anatomikoa

Karmele Severino Ortiz de Zárate, Cathy Valer Montoya eta Leire Rubio-Ardanaz

Solidaritatezko argazkiak

Fondo de Solidaridad 0,7% de la UPV/EHU %0,7 Elkartasun Fondoa