FONDO DE SOLIDARIDAD 0,7% DE LA UPV/EHU %0,7 ELKARTASUN FONDOA

Mikrokontakizunen lehiaketa

Milurtekorako garapen helburuak

 

Concurso de microrrelatos 

Objetivos de Desarrollo del Milenio

Oinarriak

Bases

  Akta

Acta

Sariak banatzeko ekitaldia 2012ko abenduaren 10ean izango da, 12:00etan, Leioako Campuseko Biblioteka Nagusiko hitzaldi-aretoan, Giza Eskubideen Adierazpenaren urteurrena ospatzeko. Irabazleek nork bere mikrokontakizuna irakurriko dute.

—oOo—

Mikel

Irudia / Imagen: Mikel Martínez de Trespuentes

Josune Rodríguez Prado, Mikel Hervas Trancho, Maitane Aurrekoetxea Campo, Leire Barrutia Etxebarria, Agustín Arrieta, Oihana Iguaran Barandiaran

—oOo—

La ceremonia de entrega de los premios será el día 10 de diciembre de 2012 a las 12:00 en la Sala de Conferencias de la Biblioteca Central (Campus de Leioa), para conmemorar el aniversario de la Declaración de los Derechos Humanos. En esta ceremonia, las autoras y autores leerán los microrrelatos premiados.

jurado

Pedro Ugarte Tamayo, Marian Aparicio Castresana, Juan Iturbe Barrenetxea, Iñigo Roque Eguskiza, Itziar Urretxa Agirresakona

—oOo—

EUSKERA: Lehen saria // Primer premio

Oihana

Oihana Iguaran Barandiaran

BURRUKA DA BURKA… burruka

Nahiz eta uste atzean utzi
genuela iragana
estalki batek mugatzen darrai
emakumeon izana
zulo batera mugatu dute
ikusi dezakedana
nahiz zapi arin hau eranztea
besoentzat ez den lana
gainetik kentzen oso zaila da
kultura zaharraren zama

Nahiz ez naizen gai nire zapia
ibiltzeari uzteko
nahiz mila gizon izan ondoan
gehiagotasun usteko
arkatz beltz-beltzak zorrozten ditut
begietan kamusteko
kolorez janzten ditut begiak
begirada biluzteko
era bakarra delako nigan
dagoena ikusteko

—oOo—

CASTELLANO: Lehen saria // Primer premio

Mikel

Mikel Hervas Trancho

MI MADRE

Mi madre no me acompañó a la escuela en mi primer día de clase, porque había que caminar durante dos horas para llegar.
Mi madre no curó la herida que me hice en la rodilla, porque no teníamos medicinas.
Mi madre no me enseño a hacer la cama, porque yo y mis hermanos dormíamos sobre un montón de paja.
Mi madre no me dijo “te quiero” la última vez que la vi, porque murió antes de poder conocerme.
Pero estoy seguro de que habría hecho todas esas cosas.

—oOo—

EUSKERA: Akzesita // Accésit

Agustíon

Agustín Arrieta Urtizberea

PROIEKTUA

(1) Gorputz beltzak lur idor pitzatuan dautza. Biziaren garrak begietan dirau, ahul. Zeru itsugarriari begiratzen diote, zerbaiten aiduru.

(2) Sateliteak piloturik gabeko hegazkinari bidali dio informazio-seinalea. Hegazkinaren sistema elektronikoak kontrol dorreari bere asmoaren berri eman dio. Berandu gabe, oniritzia iritsi zaio. Helmugaren koordenadak agertzen dira pantailan. Aireratu da.
             Arazorik gabe hartu du lurra. Arrapalatxoan behera jaitsi da robota, eskuineko eskuan, bidaiatzeko maleta balitz bezala, kutxa bat daramala. Haren metalezko oinek lur idor pitzatua zapaldu dute. Haiengana abiatu da.

(3) Ikaragarrizko poza dago areto nagusian. Ehun bat zientzialari jauzika hasi dira hegazkinak lurra hartu duenean. Ardaila aregotu da robota helmugara iritsi denean. Besarkadak, eta eurekak. Dena egin da giza esku-hartzerik gabe, arriskurik gabe!
               Isiltasuna.
               Ondoren, hegazkina, robota eta guzti, “etxera” nola itzuli den ikusi dute.
           Proiektuaren babesle nagusiak hartu du hitza: “jada arazoa lokaliza dezakegu. Jada iritsi gaitezke arazoa dagoen tokiraino. Dena modu autonomoan. Garaiz iristea baino ez zaigu falta.”.

—oOo—

CASTELLANO: Akzesita // Accésit

Maitane

Maitane Aurrekoetxea Campo

UN MOLESTO GRANITO

Ane, en Bilbao, estaba incómoda. Los granitos le picaban, aun teníaalgo de fiebre y su ama seguía obligándola a tomar el zumo de naranja con cada comida. Se había puesto contenta cuando el médico le había dicho que aquel molesto granito era sarampión. Suponía unos días sin ir al cole y con todos los mimitos de mama, pero ahora ya estaba aburrida de aquello, quería volver a la rutina del colegio, sus amigas…

Aina, en Senegal, llevaba un par de días con fiebre. Mientras su mama la acunaba se había puesto a llorar desconsoladamente. Aina no comprendió porqué, al fin y al cabo sólo se trataba de un molesto granito.

—oOo—

  Publikoaren boto gehien jaso dituen mikrokontakizunari saria 

 Premio al microrrelato más votado por el público

 EUSKERA

Josune Rodríguez Prado

Josune

KAPITULU BERRI BAT

-Nire kabuz egin dezaket!- oihukatu zuen. Eta bere garaiko gizarteko oinarriek dardarazi zuten. Hogeita hamar urte eta gero, Clara Campoamor-ek bere tokia diputatu bezala hartu zuen eta horrela berdintasunaren aldeko borrokaren historiaren kapitulu berri bat hasi zen.

—oOo—

CASTELLANO

Leire

Leire Barrutia Etxebarria

¿TAN LEJOS?

Ando rápido. Está lloviendo y todo es gris, el cielo, los edificios, mi expresión. Para ella, el sol brilla con tanta fuerza, que nada más empezar su camino nota el hiyab mojado contra su cuello. Estamos tan lejos en el espacio y en el tiempo. Ella vive atrapada en el siglo XVIII europeo. Me pesa la carpeta. A ella le pesa el cuerpo. Habría elegido el camino corto a la escuela si no la estuvieran esperando para impedirle llegar. Perdida en reflexiones sobre Malala Yousufzai, entro en la oficina. Nada más entrar, dejo de pensar, tengo demasiado que hacer. Encuentro sobre mi mesa el informe de mi jefe. El estrés hace que me sienta afortunada. Tan lejos en el espacio y en el tiempo. Levanto la cabeza, y cierro los ojos, intento sentir mi libertad, por Malala. Pero no puedo. Abro los ojos. Entonces lo veo. El techo de cristal.                             

Grupo

Josune Rodríguez Prado, Mikel Hervas Trancho, Maitane Aurrekoetxea Campo, Leire Barrutia Etxebarria, Agustín Arrieta, Oihana Iguaran Barandiaran

—oOo—

Aurkeztutako mikrokontakizunak

 Microrrelatos presentados

—oOo—

kartel/cartel [pdf]

 

Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko Campuseko Errektoreordetzak eta Gizarte Erantzukizun eta Unibertsitate Hedakuntzako Errektoreordetzak babestutako lehiaketa

Concurso patrocinado por el Vicerrectorado de Campus de Bizkaia y el Vicerrectorado de Responsabilidad Social y Proyección Universitaria de la Universidad del País Vasco 

 

Fondo de Solidaridad 0,7% de la UPV/EHU %0,7 Elkartasun Fondoa