Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Izpiritutik sortzen dana

 

Zeruko Argia, 23 zk., 1963-08-04

 

      Aste batzuek dirala astekari beronen orrialdietan euskalzain ta sendagille dalako Apat Etxebarne jaunak gauza oso jakingarri bat esaten zigun: Gipuzkoan Unibersidade-izpirituaren bear bearren gerala. Bat nator osotoro adixkide jator orrekin.

      Ortega y Gasset'ek bere «Misión de la Universidad» izeneko ensaioan zionez, Unibersidadeak bi jo-mugei batean jarraitu bear die. Lenengo, gazteak ofizio-nagusietarako gaitzea ta irakastea. Bigarren, lenengoa bezain premiatsua, kultura ta jakinduriaren sukune ta iturburu bizia izatea.

      Zoritxarrez gaurkoan gentetako ikasleak bigarren elburua alde batera utzirik unibersidadea titulu-fabrikatzat ikusi oi dute bakarrik. Antziñakoak ordea Jakintzaren bideari ekin zioten, ez sari-dirua irabazteko, baizik guziok barruan daramagun mixterioarekin burrukan ibiltzeko naitasun bizi orren indarrez bultzatuak.

      Unibersidade izpiritua, zer da?

      Â«Erbia baño erbi-eizatzea bera geiago estimatzea». Adi nai dezanak adi beza.

      Ontaz Claude Bernard fisiolojista prantzesaren istorioa agertzen digu Eugenio d'Ors zeritzan gizon ospetsu arrek.

      Dirudienez jakintsu ura ogei ta bostxo urteetan ia diru-tresnarik gabe bere laboratorio apal-apalean surma-billatze sakonetan aritu omen zan eta bai eun agerketa berri arrigarri egin ere.

      Alako batean, norbaitek Napoleon irugarrenari Bernard profesorearen merituak jakin arazi zizkion.

      Emperadorea ez ergela izan eta berak andik egun batzutara Claude Bernard jauregi-jai batera gomitatu zuen.

      Festa artan jakintsua ta emperadorea txoko batean marmaraka alkar jardun ziran luzaroan.

      — «Monsieur Bernard, zure Fisioloji-billatze miragarrien berria eldu zait-eta... esango al zenidake Fisioloji ori zer dan?».

      Eztakigu galdera au erantzuteko nola konponduko zan Monsieur Bernard bañan solas onetik oso pozik atera zan dirudienez.

      Emperadoreak, esku-zabal ta gaillendu naia baitzan —benetako emperadoreari dagokion bezela— tresna guziz ornitutako beste laboratorio berri aundi bat Claude Bernard'i eraiki zezaioten bere sarbitzaleeri agindu zien. Esan ta egin. Laster baño lasterrago lantegi berri ederra antolatu ta bere liburu-tresna guziekin ara dijoa jakintsua.

      Bañan, begira gauzak nola diran! Egun bertan etorria bukatu zitzaion eta agerketa berriak ere bai. Ez al da egia komodidade sobera ta neke-samiñaren arantza faltaz geranean jakintza-izpiritua bereala itzaltzen zaigula?

      Alegia, arestian esan dedanak ez du esan nai jakintzaren gaian dirua bear eza izan bear dunik. Dirua oso bearra da, bai orixe, baño beste gauza bearragoa: izpiritua.

      Trukatze au zillegi balitzaigu gai ontan Maixuaren itza onera erakarri genezake ere: «Aragitik sortzen dana aragia da ta izpiritutik sortzen dana izpiritua».

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es