Karlos Santamaria eta haren idazlanak

 

Arrixku gorria

 

Zeruko Argia, 34 zk., 1963-10-20

 

      Azken urte auetan amaika gertakari galanta ikusi ditugu munduan, baita ere beroiek sustraizko aldakuntza baten asiera besterik eztirala uste degu.

      Batetik, azkenetako teñika-aurrerapen ikaragarriak, batez ere atomo-energeiari buruzko asmo-aurki berriak eta sateliten mentura aundi ori; bestetik, ideien saillean, munduko erlijio ta politika zuzendarien arteko artu-emanak.

      Badegu noski gaurko gizonok aoa bete ortzekin gelditzeko naiko arrazoi. Egundaño amets eziñatzat begiratu genituen orrelako gauzak, orain errealitatearen indar guziakin agertzen zaizkigu ta arpegia eman diegu nai ta naiez.

      Or dituzute Konzilio-Aitak erlijioko bidea gizon guziei errezten eta Eliza bera berritzeko prestamenak egin naiean. Ez bakarrik berritzeko baita «erreformatzeko» esango nuke ere, ez baidiogu itz oni bildur izan bear, bear bezelako moduz erabilli ezkero.

      Eta zer esan ameriketar eta sobieten arteko tratuen gañean? Oiek ere munduko pakeari begiratzeko prest dira dirudienez. Zeñek esango zukean urte gutxi dirala!

      Bañan eztegu geiegi lilluratu bear. Gogor-zaleak or dira, marmaraz, erri guzitan, gure inguruan batez ere. Berak baldin lur osoari sua ematea balezate pozik egingo lukete noski. Gauzak orrela direla egiazko pake-zaleak kontu andiz ibilli bearrean dira.

      Egia esan, Hitler bigarren bat agertzea ezta eziñezkoa. Txinan, Errusian baita Alemanian bertan ere, asko baño len ori gertatzea baliteke.

      Illeak kixkurtzen ditu au pentsatzeak.

      Bañan badakizute zein dan geienetzat ontaz erremeio errezena: ez pentsatzea.

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es