Karlos Santamaria eta haren idazlanak

 

Maragall ta Unamuno

 

Zeruko Argia, 43 zk., 1963-12-22

 

      Maragall ta Unamuno'ren alkarrikiko artu-emanak ez dira bear ainbat ezagunak gure artean.

      Erderaz bai, idazki asko argitaratu dira, batez ere Cataluñan, Maragall'aren jaiotz-eunurtebetetzean, baita artikulu auetako batzuek Maragall ta Unamuno'ren arteko korrespondenziaz jardun ziran ere.

      Euskeraz ez det ezer irakurri gai ontaz, naizta nik ez jakin arren zer edo zer egotea baliteke.

      Bi gizon auen gogo-moldeak arras ezberdiñak ziran, noski: bata, baketsu ta tolesgabea, bestea, berriz, urduri ta erasozalea. Bañan ain aurrezko izan arren gauza sakon batean bat zatozten. Maragall berak onela esaten zion Unamuno'ri bere eskutitz batean.

      Â«Ain urrungo bidei jarraitu gatzazkiolarik, zergatik elkar urreratu gera ta nola maite izan dezakegu zuk ta biok? Dudarik gabe, gure barne-muiñetan dagon zerbaitegatik».

      Zerbait ori mundu onen miñ guzia aurrez-aurre ikusi nai izatean dago, nere iritziaz.

      Gizon geieneri egiaren azala ezagutzea aski zaie munduan zear ibiltzeko. Beste batzuek ordea, gure eriotz ostekoari buruz egiaren betea jakin nai izango luteke, jakintza onek miñ zorrotz ematen baldin badie ere.

      Giza-miñari begira Unamuno'k bere deadar ta karraxiekin esnatu nai gaitu danoi. Jainkoari oiuka ari zitzaion jo ta ke, ta milla birau bota ere gure zoraitzagatik. «Jainkoari dei egin zaiozute. Arrek entzun bai, entzungo baidizute azkenean».

      Maragall, berriz, gure arrazaren gaitzaz errukitzen da ta bere biotzak negar egiten bide du, negar neurri gabezkoa.

      Â«Adimena, au bai gaitz ikaragarria! —esaten omen zion Unamuno aundiak bere adixkideari. Baita katalandarrak, gaixtokeri pixka batez, Unamuno'ri erantzun ere: «Naiko adimenik eztaukat oraindik ez pentsatzea lortzeko».

      Esan ori zorrotza bai benetan, jakindariaren maillarik goiena ez baidago pentsamenduan, baizik eta egia bera, ez nekerik eta batera bitartekorik gabe, ikustatzean.

      Gure adimena oso traketza da noski ta gauza guziak milla puxketan autsi bear ditu beren azterketa egiteko. Bañan eriotzak ez dio bere buruari puxkatzen uzten. Eriotza ta miña iges egiten dute gure azterketatik.

      Egunen batean Maragall ta Unamunoren arteko komparazioak euskal-idazlearen batek egitea mereziko luke.

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es