Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Zezenkeriak eta Xiboleteak

 

Zeruko Argia, 319 zk., 1969-04-13

 

      Z.A.-n berri agertutako «Betiko zezena toreatzen» artikulua ez zait batere gustatu. Herri libro batean gaudenez gero —mundu guziak dakianez— nere iritzia ere azaldu nahi dut, artikulu horren kontra jokatzen.

      Zezen bakar bat zezenketatzeko hainbeste torero juntatu, ez zan beharrik. Adiskideok, zuen paperak manifiesto itxura du, ospe ta ots horrekin agertzen duzutelako, amar personak firmatuta.

      Nahi-ta-nahiez manifiestotzat hartu behar dugu. Baina manifiesto bezala, oso munta gutxikoa iduri zait, egia esateko. Oso ideia ikusiak eta mastrakatuak erabiltzen dituzute hor, eta betiko eztabaidak berriz ere jotzen dituzute, batere protxurik gabe. Atzerontz egiten duzute, ez aurrerontz.

      Horren seguru zaudetenok, utzi itzazute ilak, beren ilak eortzen.

      Obra berria sortu gura duzute zuek, arrazoiz. Baina zuen manifiestoan, biderik errezenari jarraitzen diozute, ez onenari.

      Zuen burua jenerazio berri batentzat bataiatzen duzutelako, 1964-koa, alegia, lan hori baino gauza oberik hartzeko ba genuen derecho, lehenengo agertze hontan.

      Zuen poemak, zuen entsaioak, zuen ideia berriak, egiazko berriak, desiratzen nago. Ez berriz, umore txarrezko kritikak eta esabruptoak.

      Barka idazute, poeta ta idazle maiteok, gogor xamar jokatzen baldin badut. Baina zuen kontradizioko artikulu-manifiestoak kezka handia eman dit.

      Bera irakurtzen nintzalarik, Unamunon konparazio bat, xiboleteen konparazioa, alegia, burutatu zait.

      Jujeen liburutik atera zuen berak, Israeleko gerlaen pasadizo famatu hau. Efraim eta Gallaad tribuen arteko gudu bat izan zan, eta azkenean Gallaadekoak gelditu ziran garaile. Efraimdarrak, berriz, desarmatuak, eta igesi egin gabe, gallaadetarren eskuetan milaka erori ziran. Bainan gallaadetarrak eta efraimtarrak oso berdinak ziran, eta zaila zan, guda nahasiaren erdian, batzuek ta besteak berdintzea. Hori dalata, nahas-mahas hartan, gallaadetar batek, efraimtarra zalako gizon desarmatu baten aurrean arkitzen zanean, galdera hau egiten zioten: «Hi, efraimtarra ahal haiz?». Eta besteak «ezetz» erantzun baldin bazion, agindu hau ematen zion: «Esak xibolet».

      Zeren, efraimtarrak «xibolet» hitz hau ezina bait zuten ongi pronunziatzea, eta beti «sibolet» esan ohi zuten, xibolet-en lekuan.

      Beraz, beste gizarajoak, «sibolet» esaten baldin bazuen, zintzurra egiten zioten berehala gallaadetarrek.

      Zenbat eta zenbat xibolet, gure artean ere! H letrakin, edo gabe, idazten duzula? Xibolet! Lizardi lirikako poesiak atsegiten zaizkizula? Xibolet! Erosotasunaren maitasuna duzula? Xibolet!

      Nahiko xiboletekeria ba dugu gure artean, idazle eta poeta andre-jaunok! Ez insistitu, faborez.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es