Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Barri on bat

 

Zeruko Argia, 330 zk., 1969-06-29

 

      Xabier Gereño jaunak artikulu bat idatzi berri du astekari hontan bertan, «Idazle baten buruausteak» izena duana. (Buruauste hoietzaz asko dakigu, zoritxarrez, euskera kultura bidetzat hartu nahi dugun idazleok).

      Euskaltzale erne honen guziak bezalako, mamitsua eta garrantziduna.

      Berriz ere, batasuna gaia maiaren gainean.

      Â«Euskal Ikastolak frakaso bat izan ez daitezan, gure umeak alperrik ikasi ez dagien, euskera Euskal-herriko hizkuntza ahal dan arinen izan daiten, edozein lurraldetako euskaldunak ahal dan arinen errez ulertu gaitezan euskeraz eginaz: EUSKERA BATUA BEHAR DOGU» —idazten du Gereño idazle argiak. «ZAHAR ETA GAZTEAK euskera batua zabaltzen ahalegindu behar gara».

      Anarkia lehen-bai-lehen buka dedila eskatzen dugu Gereño eta guziok.

      Anarkia esaten du eta ondo esan. Mila exenplu jarri genitzake hortaz. Bat bakarrik emango dut, une hontan begien aurrean daukadana. Maiaren gainean gure bi astekari «Herria» eta «Z. ARGIA» dauzkat. Astero irakurtzen ditugu euskaltzale guziok, lehengoa noizean behin bidean gelditzen bada ere. Bata Baionan agertzen da, bestea Donostian. Berrogei ta bost kilometro dira besterik ez hiri batetik bestera. Baina, hizkuntzaren aldetik, zenbat kilometro dira astekari hauen bitartean? Portugesera eta espaineraren bitartean baino handiagoa iruditzen zait. Eta gero Euskal-Unibersitateaz mintzatuko zaigu!

      Galdera bat egiten du Gereño adiskideak, guziok gure burueri egiten diegun bera: «Euskal Akademiak euskera batuaren oinarriak zabaltzera doa... NOIZ?» (letra handi hoiek nik jarritakoak dira).

      Hontaz berri on bat eman ahal dizut, Gereño adiskidea: lehengo Euskaltzaindiaren hiztegi bateratua bukatuta dago. Hortarako eratu zan batzordeak bere lana amaitu du, eta laster agertuko da, dirudienez, Akademiaren «Euskera» aldizkarian. (Hori uste dugu behintzat).

      Bi mila berba nagusiak ekartzen ditu, Herri osoan hedatuenetakoak, —ez bakarrik Gipuzkoan— danak bateratuak, nahiz formaren aldetik, nahiz ortografiaren aldetik, eredu ta kriterio ojetibo baten arauaz.

      Zer arrera izanen du, hiztegi honek? Berriz ere, denbora galdu besterik ez ahal da izango? Ez dut uste. Jende letraduna leporaino dago hainbeste zalantzaren aurrean. Gazteak batez ere, benaz hartuko dutela uste dut.

      Eta nere Gallup partikularrak dionez gazteak ez ezik, idazle «zahar» asko ere bai (68,35% alajaina!) hiztegi hau erabiltzen saiatuko dira borondate onenakin.

      NOIZ hori atarian daukagu beraz. Bihotz on! Gereño adiskidea ta adiskide guzi hoiek! Kulturazko euskera biziko da eta herriko euskera ez da galduko. Ez gera betiko anarkian akitzen jarraituko.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es