Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Eguneko iru arazoak

 

Zeruko Argia, 2 zk., 1963-03-10

 

      Gaurko munduan iru eginkizun nagusi agertzen zaizkigu: Desarmatzea, ONU edo egitura internazionalen bat sendotzea eta erri guzien arteko merkatuak antolatzea.

      Iru kondizio ayek oso bearrezkoak ditugu ondorengo belaun aldientzat pakea eta lasaitasuna irixteko.

      Jinebran armamentua gutxitzeko aspalditik eztabaida aundiak ari baldin ba dira ere, ezta oraindik batere aurrerapenik egin.

      Izan ere, gure aroan iskilluak garesti baiño garestiago dira eta aien eskuratzeak gastu ikaragarri eta eraman eziñak dakarzki errien gain.

      Frantziak, adibidez, iru «Q-252» deritzaion urpeko ontziengatik ogeita bost milla milloi peseta ordainduko ditu. Onelako zamak errietan bi edo iru aundienetakoak bakarrik eraman ditzake. Zer egingo dute gaiñerakoak? Nork eta nola jarraitu leyaketa orri?

      Bigarren arazoa da errietako antolamendu sendo ta indartsu bat lortzea.

      Antziñako «Société des Nations» baiño gaurko ONU altsuago da noski. Azkeneko gertakarietan nabari izan da ori. Bañan ez dala naiko indartsu iruditzen zaigu, ala ere.

      Guda arriskua baztertzeko legezko erabide bat, alegia, guzietaz jabetu diteken Erri-Elkarte bat bear bearrezko da.

      Azkenez, aberastu ta azi-gabeko errien arteko sal-erosketan gaurko merkatuen eta prezioen politika baiño neurridun obegoa ezarri bearko da.

      Orain erabiltzen dan jokabidean lurgintzako erriak ondatzen ari dira erri industridunen mesedean. Etzaie egoki aiei erri aberatsenak diru-laguntzak ematea, beste aldetik ez ba diete bere produziori bidezko preziorik ordaintzen. Orrelako tratuan kaltez aterako diralako ziurki.

      Mundu guzian edo lurralde aundi batzuetan beintzat antolamendu koletibuak egin bear dira produzioa apaintzeko eta banatzeko.

      Errien zuzenlariak, bide iru oyei jo ezkero guztiak batean, etorkizuna ez litzake ain beltza izango.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es