Carlos Santamaría y su obra escrita

            | siguiente

 

Nasser prest, bide berri bati ekiteko

 

Zeruko Argia, 5 zk., 1963-03-31

 

      Sortalde urbilleko erri arabetarrak une zail batean arkitzen dira dirudienez.

      Aspalditik irakin izugarrian baziran eta makiñabat matxinada ta estadu-bulkada jasan dute.

      Israel Estadu txikiaren aurkako guda ezkero batez ere, arabetarrak argi ta garbi konprenditu omen dute aurrerapenari jo nai badiote beren politika-egiturak aldakuntza sakon bat bear dula.

      Ontan aldatzaille nagusiena degu Nasser jauna, gaurko Ejitoko buruzagia. Nai ta naiez sortalde urbilleko jokoak gizon aundinai onen inguruan ibilli bear.

      1954'garren urtean Ejitoko gobernuaz jabetu zan eta geroztik jo ta jo ari izan da erri arabetarren batasunaren alde.

      Siria-Ejitoren batasuna, neke aundiaz Nasserrek eraikia, 1961'garren agorrian ondatu zan zalaparta larriaz. Ordutik Nasser ixillik gelditu zan okerren egiteko bildurrez.

      Orain badirudi prest dala bide berri bati ekiteko.

      Jokabide berri bat saiatzen asi da lenengoa baño apalagoa. Erri arabetarrak bortxaz elkar lotzeko ustea alde batera utzi ta alkartasun federal bat asmatu du.

      Bañan batasuna ez da guzia. Arabetarrak geienetan gizarte-molde feudalak iraun-azi dituzte aunarte. Beren oraingo egiturak ez dira gaurko arazoei egokitu dakizkiokenak. Nasser'ek aberats ta kapitalisten zuzengabekeriak salatu ditu arrazoi aundiz. Ez du komunismoarekin parterik izan nai, arabetarren etsaitzat dulako, bañan sozialismo bat sortu du, gero ta ariñago zabaltzen ari dana batez ere Ejiton eta Sirian.

      Baliteke laster euren arteko lau edo bost Estadu alkartzea eta egitura soziala oso aurreratu ezartzea. Gertaera au garrantzi aundikoa izango litzake mundu guziarentzako bañan ez da erreza jakitea zeintzuk izango lirakean onelako aldakuntzaren ondorenak politika internazionalari buruz.

 

            | siguiente
  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es