Carlos Santamaría y su obra escrita

            | siguiente

 

Aresti eta Madalena

 

Zeruko Argia, 21 zk., 1963-07-21

 

      «Zergatik etorri zatzaigu traba egitera? Sosegua kentzera zatozkigu eta eriotza merezi dezu».

      Dostoieski'k asmatutako istori famatu batean, berriz lurrera etorri zan Kristo'ri solas ikaragarri ori egiten dio Inkisitore nagusiak.

      Maixua, Sevilla'ko kaleetan illunabar batean agertzen da bapatean. Jendeak, ez dakigu nola, laister baiño laisterrago ezagutu eta: «gure Maixu ona da, bera berbera da» deadarka esaten asi dira. Jauna, itzik esan gabe, errukiturik, mirariak egiñaz abiatzen da berealaxe. Baiñan Inkisitorea, arrotz aren agertzeagatik guztiz asarre dago eta segidan Kristo preso artzen du, Erramu-egunean iltzeko asmoz. (Ametsa emen bukatzen da. Dostoieski'k ez digu ezer esaten zer pasatu zan gerokoan, jakiña).

      Au alegi sakona eta jakingarria! Ba'liteke, Kristo berriz lurrera ba'letor, gure kristautasun aburgesatuarentzat enbauzu aundia izatea. Nere buruari galdetzen diot, alegia, zein izango ote ziran Kristo'ren lagunak bigarren etortze ontan. Lenbizikoan bezela ere, pobreak, gaixoak eta mota guzietako jende pekataria eta mespreziatua noski. Baita gure munduak madarikatutako gizonak eta gaurko lizun-etxetako ema-galduak ere. Au eskandalua elizako jende eta «beata» askorentzat!

      Aresti jaunak «Egan»'en argitaratutako drama berri ori «Etxe aberatseko seme galdua ta Maria Madalena'ren seme santua» izenburua duena irakurtzen ari nintzanean, Dostoieski'ren eleberria (novela) gogora etorri zait.

      Izan ere, antziñako denboretan eta urrutiko errialdetan, Madalen, andre gaiztoa izanarren, santutasunera etortzea baliteke aiek onartzea. Baiñan, gaurko egunean, gure inguruan, ori gertatzea ezin sartu dakieke buruan eta are gutxiago biotzean.

      Alkar konprenitzen degu eta bat gatoz, Aresti adiskidea!

 

            | siguiente
  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es