Carlos Santamaría y su obra escrita

 

Batasunari batzuk agurka eta beste batzuk aurka

 

Euskera, 13 zk., 1968

 

Antziñako euskal-hitzen arteko batasunerako Euskaltzaindiaren eginkizun batzuek

 

      1. Euskal-hitz batzuek euskalki guztietan erabiltzen dira. Horrelako hitzak orotarrak edo orotariko hitzak deituko ditugu. Honezaz gaiñera, era edo forma berean erabiltzen baldin badira euskalki guztietan erabatekoak esango ditugu. Zenbait erabateko hitz grafia berakin idatzi oi dira euskalkietan, adibidez, ama, adar, adin, aldatu, egin, errege, izar. Hitz orotar, erabateko eta grafia bateko hauek, ez dute batere problemik sortzen, batasunaren aldetik beintzat, berak hizkuntzaren altxorrean aurkitu eta antolatzea ez izanik. Hontaz Euskaltzaindiari dagokion lana hitz hauen lista bat antolatzea izango litzake, besterik ez.

 

      2. Beste batzuetan hitz erabatekoak ortografia desberdiñekoaz idazten dira euskalkietan, adibidez, ikusi ta ikhusi; bei eta behi; bainan eta bañan; merezi ta merexi; kozka ta koxka; oilo ta ollo. Esan dezagun, bidenabar, desberdintasunik usuenak h letratik datoztela. horrelako hitzak bi lan eskatzen dizkiote Euskaltzaindiari. Lenengoa, ortografia legeak ondo fitsatzea. Bigarrena, horrelako hitzen lista eratzea, hitz bakoitza ortografia bakar batekin idatzirik.

 

      3. Beste motako hitzak aurkitzen ditugu oraindik, alegia, era-askotariko hitzak. Orotartzat artzen ditugu, euskalki guztietan erabiltzen diralako, nahiz ta era edo forma desberdiña izan. Izan ere, aldaketa bereziak izan ditulako edo beste nolanaiko kausagatik, euskalki batzuetan itxura desberdiñak artu dituzte. Bañan, desberdintasun hori izan arren, hitz bakoitza, hitz bakartzat begiratuko dugu, batasunaren aldetik, ez ordean hitz senide talde bat bezelako. Adibidez, aho, au, ao, aho, hau, ago, abo, agu, abu, hitz bakartzat artuko dugu, ainbeste forma desberdiñ euki arren. Zenbait adibide emango ditugu hortaz, hitz bakoitzaren formak geografiako ordenan emanaz, Bizkaietatik Zuberoraño, Erronkari kanpora utzirik (tamalez, batasunerako garrantzi handirik honek ez du-ta). Horra hor exemploak.

 

      angeru    aingeru  aingiru   ainguru  ainguria

      B  B G AN L BNAN LBN S BN S

 

      enara inara  iñara einhara   ainhara   aiñariaiñera     inhara     ainhera  añhera

      B G AN AN     AN    L  L   BN     BN     BN     BN S S

 

      marasma      armearma   armiarma    amama   amarama      armamoiarminau armiarmora

      B  G  G  G AN     AN    AN     AN    AN

 

      armirimao   armauma     armarmaarmiarmo    armamioarbiama armiarma    amiamo  ainharba

      AN    AN     L   L  BN     BN     BN     BN     S

 

      Sail hontaz Euskaltzaindiak iru egiteko izanen ditu, uste dudanez. Lenengoa, era askotariko hitz orotarren lista egitea, hitz bakoitza bere forma guztiekin lagunduaz eta forma bakoitza bere tokian, geografiako ordenan, jarrita. Gero, hitz bakoitzerako forma bakar bat, edo geienez bi forma, autatzea bigarren lana izango da. Aukeratze hau egiteko kriterioak hauek izan litezke:

 

      Erreztasuna

      Jatortasuna

      Edertasuna

      Euskalkien arteko antza

      Erdikotasuna

      Arrera edo zabalera (populuan)

      Modak (gaurko modak)

 

      Esandako kriterioak «souplesse» pixka batekin ezarri bearko lirake. Ezartze hontan gidaririk handiena zentzua izanen da, oso kontuzko lana da-ta. Irugarren eginkizuna hitz-forma autatuen lista antolatzea izan diteke, idazle guztiok bera ezagutu ahal dezagun.

 

      4. Askotan konzetu jakin bat adierazteko hitz orotarik ezta aurkitzen euskalki bakoitzak edo euskalki talde bakoitzak, hitz bereziak moldatu bait dituzte. Adibidez, etorri, ethorri aldebatetik eta jin bestaldetik; aurrean eta aitzinean, aintzinean, aizinean, altzinean; atze, beratz edo berats eta mardo; bilo, billo, bilho eta ille, ule, ile, irre. Hontaz Euskaltzaindiari eskatuko litzaiokena hau da. Lenengoa, bereziko hitzen lista egitea, esan-nai berdiñekoak, edo gutxienez oso antzekoak (zenbait «nuances» ba daude euskalkietan hitz desberdiñen artean), elkarturik. Lista hortan hitz bakoitza bere forma guztiekin jarri bearko litzake, noski. Bigarren lana, hitz bakoitzerako forma bakar bat aukeratzea izango litzake, adibidez, ille, ile, ule ta irre eraen artean, ile bakarrik aukeratu, esate baterako. Eta irugarren lana, euskalkien arteko egin ditezken «prestamuak» erabakitzea, eta prestamu hoiei buruz kontsejuak ematea idazleri. Oso komeni izango litzake, nere iritzi apalaz, prestamu-politika horri jotzea. Adibidez, alde hontako idazleek etorri hitza pixka bat geiago usatu, noizetik noiz. Hortarako, berriz ere esango dugu, Euskaltzaindiak bear diran kontseilluak eman litzake.

 

      5. Honeraño esandakoa pixka-bat bildurik, antziñako hitz batasunaren saillean, Euskaltzaindiaren eginkizunik handienak hauek dira:

 

      I.   Hitz orotar, era-bateko, eta gañera grafia-bateko diranen lista egitea.

      II. Grafia desberdiñeko hitz erabatekoen lista egitea.

      III.     Lista hortan bertan hitz bakoitzari grafia bakar bat ezarri ta lista berri bat egitea. Agiri da, lan hau egiteko, euskal ortografia fintsatzea nai-ta-naiezkoa dala, aurren aldetik.

      IV.     Era-askotariko hitzen lista egitea.

      V. Lista hortan, forma bat edo geienez bi forma artzea, hitz bakoitzerako.

      VI.     Lista berri bat antolatu, forma batuekikoa.

      VII.   Bereziko hitzen lista prestatzea.

      VIII.  Bereziko hitz bakoitzerako forma bat aukeratzea.

      IX.     Bereziko hitzen saillean prestamu-politika bat eragitzea.

 

      Esan ditugun eginkizunak ez dira sail hontan Euskaltzaindiak egin bear ditun guztiak. Alere, asteko naikoa dirudi eta esandakoa, abiatzen bada, antziñako hitzen batasuna lortuko da zalantzik gabe. Esan dezagun areago, proposatutako lanak diruditen bezain zaillak ez dirala.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es