Carlos Santamaría y su obra escrita

 

«Token» ta «Tokenismoa»

 

Zeruko Argia, 314 zk., 1969-03-09

 

      Â«Tokenismo» hitza, Luther King ospetsuaren «Why we can't wait» liburuan arkitu nuen, lehenbiziko aldiz.

      Marka edo kiñu esan nahi dun «token» berba ingelesatik dator «tokenismo» hitza. Eta «token» honek zer esan nahi du? Baten batek, jokoan adibidez, «token» bat ematen baldin badizu, eta, geroztik, «token» horri dagokion konpromisoa ez badu betetzen, hitza jan eta ziria sartu egin dizula esan dezakezu egiaren egiaz. Jokabide hau askotan erabili omen da, Ipar-Amerikan beltzeen eskubideak zabaltzeko, eta hitz bera, «tokenismoa», oso arrunta dala dirudi, bereiztasun —segregazio— prolemaz jardukitzen diranen artean.

      Tokenismo eta gezurrezko reformismoa maiz elkarrekin joaten bide dira. Berekin topatuko noski, gauzak nun nahi eta nolanahiko barrutian pixka bat obetu nahiaz asi bazerate.

      Komeni da, beraz, gaitz horri izen berezi bat ezartzea, merezi duan bezala salatu dezagun, jende askoren iritziz, izenik gabeko gauzarik ezbait da esistitzen.

      Agintariek, berek emandako legea obratu beharrean, legearen betetzea luzatzen eta berandutzen hasi diranean, tokenismo kasu baten aurrean gaudela esango dugu.

      Beltzeen aldeko lege, ugari ta ederrak dituzute Ipar-Amerikan. Baina, noiz edo behin, haietako bat obraz jarri nahi baldin baduzu, amaika oztopo ta eragozpenekin topatuko zera, nagusi ta agintarien aldetik.

      Beltzuri «tokena» eman zaio, legearen berme kiñu egin zaio alegia, baina ondorioa eskuratzeko garaia datorkionean, ezertarako ez dio balio agintariek berek legea «paper bustitzat» artzen dutelako.

      U.S.A.-ko Auzitegi Nagusiak erabaki bat hartu zuen, 1963 urtean, eskola guzietan, nolanahiko maila izan, ikasle beltzak sartzeko eskubidea izango zutela agintzen zuena.

      Hala ere, berehala asi ziran luzamenduak eta aitzakiak, eta, Estadu batzutan, eskubide hori auntzaren gauerdiko eztula bezela gelditu zan azkenik.

      Teoriaz, arrazoina ematen zitzaion beltzari, izaitez eta egitez berriz, enganioa zan.

      Gauza bera gertatu zan Justizia administrazioaren sailean. Beltzari, juez, epaikari edo jujea izateko eskubidea ezagutzen zion lege bat agertu zan. Agertu bai, baina ondore pratikorik ez. U.S.A.-n guzian juje beltz bakar bat, ez besterik, izendatu zanez gero. «Legea bete dugu» esan zezaketen nagusiek. Baina, benaz mintzaturik, betetze zalako hura, izugarriko gezur ta azpikeri handia zan. Azpiko lan hau oso arrunta omen da, Ameriketan, eta Ameriketa ez dan tokian ere, eta bera, demokrazia itxura dualarik, egiazko tirania biurtzen da.

      Agintariek beste trikimailua ere ba zuten, beltzeen eskubideak austeko. Beltza, legearen arauaz, eskubide bat obratu nahirik asi zanean, agintariek dilindan uzten zuten, hau da, egitea debekatuta, «mandato de suspension» bat ematen zuten probisionalki, Auzitegi Nagusiak iritzia azaldu arte. Gisa hontaz, beltza, auzi izugarri batean sartu beharra zan, eta iru edo lau urten buru, arrazoina ematen zitzaion, diru asko ondatuz gero. Baina, gehienetan, azken hau ez zan gertatzen, eskubidea obratzeko garaia igarotzen zalako edota beltzak auzia jarraitzeko naiko dirurik ez zuelako.

      Hau da «tokenismoa». Baldin zuen inguruan begiratzen baduzute, berdintsu arkituko duzute, behar bada, zuen herrian bertan.

 

  • El sistema de búsqueda busca una sucesión de letras dada (no funciona con lematizador y no realiza análisis lingüístico).

  • Busca las formas que comienzan con la sucesión de letras dada, y no contempla dicha búsqueda en interior de palabra (el resultado de la búsqueda barc será barca, barcos, Barcala, Barcelona, barcelonesa..., pero no embarcación, embarcarse...).

  • Se pueden buscar sucesiones de palabras (pacifismo cristiano, por ejemplo, o partido comunista francés).

  • Es posible especificar el corpus: solo en textos en castellano / solo en textos en euskera / en todos los idiomas (euskera, castellano y francés).

Nodo: liferay2.lgp.ehu.es