Karlos Santamaria eta haren idazlanak

 

Abertzaletasunaren misterioa

 

     Honela begiesten du aberria Santamariak:

 

... una realidad que se oculta a los que están poseídos del demonio de la geometría. Una realidad demasiado informe y que por otra parte se adentra demasiado en mí mismo para que yo pueda captarla por un método de pura razón sin correr el peligro, en el que tantos han caído, de declarar a la patria inexistente o de confundirla con cualquier otra realidad más formal —tal como por ejemplo el Estado, la nación o la raza— y por tanto más fácilmente aprehensible a mi intelecto. La patria es como la verdad religiosa, algo que debe ser indagado piadosamente y con todo el ser, es decir, con el corazón tanto más que con el cerebro[92].

 

Beraz, abertzaletasuna definitzeaz eta ondorioak ateratzeaz gainera, abertzaletasunaren ezagupena aztertu eta sakondu behar da. Ikus dezagun, bada, Santamariak egingo duen azterketa.

     Santamariak diosku: alde batetik, aberria gugandik at, munduan, jendaurrekoa dela, eta, bestetik, norberaren baitakoa. Gizaki bakoitzaren barne-esperientziak ikusarazten dio ez dagoela bakarrik, beste gizakiekin elkartasunean eta kidetasunean baizik; familiakide eta aberkide dela; beste gizakien izatean eta bizi-indarrean parte-hartzaile dela. Beraz, aberriaz, esaten du Santamariak:

 

     ... un medio procreador del que en parte se recibe el ser. Es desde luego un medio físico [...] es decir, una tierra, un clima, una vegetación, una fauna. Pero además, y sobre todo, es un medio genuinamente humano, una umbela humana de la que se recibe una mentalidad, una manera especial de ser, cierto estilo de reacciones y de fórmulas vitales[93].

 

      Inguru fisiko eta gizatar honekiko loturak, aitatasun-harremanetan bezalatsu, oso sakon lotzen du gizakia aberriarekin. Gizakia inguru fisiko eta gizatarrari zordun zaio; baina ez da zor horren eskuko, norbera zaio zordun aberriari:

 

Mi religación a un medio humano que constituye como un principio de mí mismo, me convierte en deudor de ese medio. Trátese de una deuda de naturaleza singular en la que la cosa debida no es un objeto separado, sino que es yo mismo, un débito ontológico esencial y estrictamente impagable. En este caso lo que debo no es aquello que tengo, o que detento, sino esto que soy. El objeto de la deuda es aquí el sujeto mismo, el ser mismo del deudor y esto implica el carácter completamente aparte de esta deuda y las excepcionales exigencias que importa[94].

 

     Horrela, Santamariaren iritziz, abertzaletasuna ez dago pertsonaz kanpoko zorren bati lotua, Estatuari begira justizia sozialari gertatzen zaion bezala, baizik eta gizakiaren izatea bera dugu aberriaren zerizanean sarturik; hortik dator, hain zuzen ere, abertzaletasunaren izaera misteriotsua. Hiritarra, Estatutik jasotzen dituen zerbitzu eta arduren zordun da, alegia, Estatuarekin batean, justizia sozialean parte hartzera behartua dago herritarra, baina zor hauek, edozein elkarterekin egiten dituen bezalakoak dira. Abertzaletasuna, bestalde, justizia soziala baino harreman sakonagoetan oinarritzen da; sustraitiko zor bati loturik dago. Horregatik- benetako abertzaleak, betekizun zibilak konplitu ez ezik —hauek Estatuari eta Botereari axola zaizkie batik bat—, bere aberria maite du ororen gainetik, eta maitasun hori ezin da arautu. Estatuarekin dituen betebeharrak kodifika daitezke, hala nola legeak, zergak, kontribuzioak, eta autoritatearekiko obedientzia. Baina aberriarekiko loturak aitatasun-harremanetan erroturik daude eta kodifikaezinak dira.

     Santamariaren aburuz, geografiak, honek bestearekiko dituen mugek edota komunitatea lotzen duten forma judizialek aberria defini dezakete, baina horiek guztiak kanpoko baldintzak baizik ez dira eta ez dute kontuan hartzen aberriaren izaera misteriotsua. Gizakiaren barruari dagokiona ez da giza legediaren eskukoa; horrenbestez,

 

... el patriotismo, una vez separado cuidadosamente de la justicia social, es cosa irreductible a fórmulas jurídicas, a leyes y contratos legales y a convenciones internacionales. La ley positiva sólo le alcanza en sus manifestaciones públicas y exteriores[95].

 

La patria no es un simple objeto que esté ahí, arrojado delante de mi, yacente ante mí mismo a merced de mi intelecto, sometido a mi examen, como una cosa que yo pudiese abordar y penetrar más o menos profundamente partiendo desde fuera de ella. Es algo en lo que no sólo estoy, sino que soy; algo que en cierto aspecto es yo mismo, pues me precede en el ser y me da el ser. No puedo desprenderme de ella como de algo accidental, desde el momento en que soy un ser encarnado, forma parte de mi propia sustancia [...] Por eso la patria no puede ser objetivada, escapa a todo intento que se haga en este sentido, por la misma razón que el sujeto del conocimiento no puede ser aprehendido como simple objeto del mismo[96].

 

     Aberriaren alderdi misteriotsu eta arautuezin hori ukatu gabe, Santamariak esango digu bide sortzailea ere izan daitekeela aberria: bitarteko fisikoa, lurra, geografia, klima, eta abar; baina horren guztiaren gainetik, giza bidea da eta bere horretan pentsabidea, izaera eratzen diona; orobat luzapen ontikoa, eta, horren arabera, ni aberria naiz. Hala, gizakiak badauka aberri bat, bakarra, bere arimarekin bat egina. Hori dela bide —baieztatzen du Santamariak—, munduaren balizko batasuna Estatu bakarrean edota Estatu erraldoietan eginik ere, honek ez du aberrien izatea ukatzen; hala ere, gaur egungo giza harremanen mugikortasun biziak eta harremanen arinkeriak, premiazkoa den kontzientzia abertzalea desegiteko arriskuan jartzen du. Hori ekiditeko, gaurko munduan nabarmen diren zailtasunen gainetik, eta gizakiek kontzientzia har dezaten ingurune batean edota aberri batean erroturik egotea irudikatzen du Santamariak.

 

 

[92] «El misterio patriótico», Documentos, 1951, 29-30 or.

[93] «El misterio patriótico», Documentos, 1951, 30-32. or.

[94] «El misterio patriótico», Documentos, 1951, 32-34. or.

[95] «El misterio patriótico», Documentos, 1951, 35-37. or.

[96] «El misterio patriótico», Documentos, 1951, 35-37. or.

 

  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es