Karlos Santamaria eta haren idazlanak

            | hurrengoa

 

Argitaratzailearen aurkezpena: UPV/EHU

 

 

Gipuzkoako Campusaren esker ona
Karlos Santamaria aitzindariari

 

     Euskal Herriko Unibertsitateak, eta bereziki Gipuzkoako Campusak, gogo onez onartzen du Karlos Santamariarekin duen zorraren handia; gainera, gure aitormen hori eta esker ona erakutsi eta zabaldu nahi dugu. 1992. urtean gure unibertsitateak Honoris Causa doktore izendatu zuen, eta, euskal unibertsitatearen aitzindari ohoretsu izaki, 2011. urtean, Gipuzkoako Campuseko ikergune nagusietako bati Carlos Santamaria Zentroa izena eman genion.

     Jakin Taldeak, 1991-1994 urteetan, haren obra guztia bildu eta aztertu zuen eta, orain, urrats bat gehiago emateko, obra hori bera biziberritu nahi genuke, UPV/EHUren webgunearen bidez zabalduz, berritua eta osatua, aurkibide egokiekin hornitua; bestalde, Karlos Santamariaren euskarazko lanak eta pentsamenduaren bilketa- eta azterketa-lan hori paperezko edizio mugatu batean argitaratu dugu.

     Cristina Uriarte Toledo errektoreorde ohiak bultzatu eta sustaturiko proiektu honekin, uste dugu Karlos Santamariaren lana eta pentsamendua birbaloratu eginen dela, jende gehiagorengana iritsiko dela, eta zirkuitu intelektualetan integratuko dela.

     Honekin ez dugu zorra kitatzen, baina esker ona agertzen dugu irakasle aitzindariaren aurrean.

 

Ana Arrieta Ayestaran anderea

UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko errektoreordea

 

 

 

Pentsamendua eta ekimena

 

     Karlos Santamaria pentsamendua eta ekimena da.

     Orain UPV/EHUren webgunean bildu eta, zati batean, paperean argitaratu diren haren idazlanetan ikusten denez, Karlos Santamariak hainbat gogoetagai erabili zuen: gizartea, politika, erlijioa, kultura, zientzia, herrigintza... Euskal Herrian gaur diharduen unibertsitate publiko nagusiko errektorea naizen heinean, unibertsitatea, Euskal Herria eta euskara trinomioaz hark eginiko gogoeta azpimarratu behar dut. Trinomio horretako hiru elementuak lotzea izan zen Karlos Santamariaren kezka nagusietako bat, eta gaur oraindik eztabaidagai ditugun hainbat arazori buruzko ideia interesgarriak aurkituko ditu irakurleak haren lanetan.

     Pentsamenduarekin batera ekimena izan zuen Karlos Santamariak, bere intereseko arlo guztietan. Ez ditugu hemen banaka aletuko unibertsitatearen alorrean bultzatu zituen ekimenak; soilik lehenengoa aipatuko dugu, hogeita hiru urte zituela ekindakoa: Jose O├▒aterekin batera, Donostiako Centro de Estudios Cient├şficos (CEC) sortzea sustatu zuen, 1932an, zientzia eta zientzia aplikatua lotzeko asmoarekin, euskal unibertsitaterako bidean eta inguruko industriari laguntzeko gogoz; urte berean sortu, zuzendu eta garatu zuen ikasgune horri loturiko aldizkaria, matematikaren alorrekoa, batez ere ingeniaritzako ikasleentzat.

     Eta zer da unibertsitatea, pentsamendua eta ekimena ez bada? Gure Euskal Herriko Unibertsitatea ez da Karlos Santamariak nahiko zukeen euskal unibertsitate ideala, baina uste dugu azken urteetan urrats handiak eman ditugula hartara hurreratzeko.

     Proiektu honetan Jakin Taldea izan dugu bidaide eta are bide-erakusle. Karlos Santamariarentzat hori ere pozgarri izango zatekeen, euskal kulturarentzat 50eko urteetatik hona hain garrantzitsua izan den talde honek hartu baitzuen, eremu askotan, haren lekukoa. Euskal Herriko Unibertsitatearentzat ohorea da Jakin Taldearekin batera jardun ahal izatea Karlos Santamaria irakaslearen omenez.

 

I├▒aki Goirizelaia Ordorika jauna

UPV/EHUko errektorea

 

            | hurrengoa
  • Bilaketa-sistema honek letra-multzoak bilatzen ditu (ez dago ez lematizatzailerik ez inolako analisirik).

  • Hitzaren hasiera bilatzen da beti, eta ez hitzaren barrukoa (etx bilaketak ez du aurkituko basetxe).

  • Hitz-multzoak bilatu daitezke, hitz-segida emanez gero (kristau fede adibidez).

  • Bilaketaren corpusa hautatzeko aukera dago: euskarazkoetan soilik / gaztelaniazkoetan soilik / hizkuntza guztietan (euskarazkoak, gaztelaniazkoak eta frantsesezkoak batera).

Nodoa: liferay2.lgp.ehu.es