Erabiltzaile Tresnak


egile:otxolua

Otxolua

Bernardo Maria Garro (1891-1960), “Otxolua” ezizenez, Mundakan (Bizkaia) jaio zen. Merkataritza ikasketak egin zituen Bilbon, eta Argentinan bizi izan zen zazpi urtez, eta hango euskaldunekin ikasi zituen bizkaieraz besteko euskalkiak. Bertolda eta Bertoldin izeneko liburua argitaratu zuen 1932an, Bilbon, nahiz aldizkarietan ere maiz idazten zuen euskaraz. Itzulpen onak egiten zituen, eta asko landu zuen itzulpengintza, eta maixutzat daukate bizkaoieraz, herriko hizkeran. Bizi izan zen garaia dela eta, ez da harritzekoa askotan garbizaleegia izatea. Horrek iluntzen ditu bere lanak. Bertolda'ren maltzurkeri zurrak eta Bertoldin'en txaldankeribarregarrijak liburua idatzi zuen (Bertolda eta Bertoldin bezala aipatzen dugu).

“Otxolua”ren biografia eskuratzeko, klikatu hemen.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Otxolua", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3