Erabiltzaile Tresnak


fon

Fonetika eta fonologia

Hizkuntzaren ahoskerari dagozkion alderdiak ikusiko dira atal honetan, fonetika, batetik, eta fonologia, bestetik. Hizkuntza hotsaren bidez bihurtzen da hizketa. Ildo horretan, hizkuntzaren gauzatze fisikoa da fonetika, eta izen bera hartzen du gauzatze horren azterketak ere. Fonologia, berriz, hizkuntzaren kanporatze-bide fonikoa da, eta izen bera hartzen du kanporatze horren azterketak ere. Hotsek nola funtzionatzen duten aztertzen du fonologiak, horretarako fonemak aztertuz. Miren Lourdes Oñederrak Fonetika eta Fonologia hitzez hitz lanean jaso ditu horiek guztiak eta beste azalpen asko.

Oro har, esan genezake fonetikan hotsen artikulazioa eta akustika aztertzen dela, eta fonologian, berriz, esanahi aldaketak sortzen dituzten hotsen sistemak eta sistemaren barruko arauak. Adibidez, fonetikak [s] hotsaren ezaugarri fisikoak aztertzen ditu hasi hitzean, eta fonologiak, berriz, hasi eta hazi hitzen arteko esanahi aldaketa, eta /s/ eta /z/ fonemen arteko oposizioa.

Atal hauek landuko dira:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Fonetika eta fonologia", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3