Erabiltzaile Tresnak


fon:2

Hots bilkuretako gertakari nagusienak

Ahoskabetzeak

Hitz azkenekoa

Kontsonante ondokoa

Afrikatzeak

Bi txistukariren bilkurakoa

Kontsonante ondokoa

Disimilazioak

Ozentasun eskala

Hotsak eta ozentasuna

Ozentasuna hotsen berezko ezaugarri nabarmena da, Donegan-en eta Stampe-ren hitzetan ozentasuna hotsen intrinsic prominence (1978, 31) da, hau da, hotsek berezkoa duten bereizgarritasuna, berezko nabarmentasuna. Hotsek erakusten duten ozentasuna dela eta, eskala bat egin daiteke, ozentasun gutxienetik gehieneraino doana, edo alderantziz. Eskala hau aurreko atalean aipatutako hierarkia fonetikoetako euskarrietako bat da. Ozentasun eskala kontzeptua fonetika-fonologietako lanetan asko landutako gaia izan da, autore zaharrenetatik hasita (ikus Sievers [1876] 1901 adibidez). Hizkuntzazko azalpena helburu duten azterketetan ezinbesteko funtsa da.

Ozentasun eskala kontuan hartuta, silaba egitura batzuk, berez, naturalagoak dira beste batzuk baino. Baina diogun hau ez da erabateko kontua, erlatiboa baizik, hizkuntza bakoitzak gainditu behar izan dituen zailtasun fonetiko mailaren araberakoa: zenbat eta gehiago urrundu silabatze natural horretatik, orduan eta zailtasun fonetiko gehiago gainditu behar dira. Horrek silaba egitura desberdinak sortzen ditu: silabatze batzuk hizkuntza batean onargarriagoak dira beste batean baino, edo hizkuntza batean onargarria dena beste hizkuntza batek ez du onartuko.   hizkuntza soinuen artikulazioa Donegan-en eta Stampe-ren adibideak erabiliz, gorago (HEMEN IZENBURUA AIPATU, GUK EDITATU AHAL IZATEKO) aipatutako freedom ingelesezko hitza japonieraz –zailtasun fonetiko gutxiago gainditu dituenez gero– ezin izango lukete ['fri.m HAU KONPONDU BEHAR DA: BADIRUDI HEMEN ZEINUEN ARAZOAK DAUDELA. ESAN ZEIN DIREN GUK KONPONDU AHAL IZATEKO] ahoskatu, besteren artean, kontsonante talderik ez dutelako onartzen, eta [u'i.d.mu] ahoskatzen da, silabatze naturaletik hurbilago.

Hizkuntzen zailtasun fonetikoak

Hizkuntza bakoitzak eskatzen duen zailtasun fonetikoa izango da onarpen maila jarriko duena. Ikusten dugunez, japonieraz CV egitura da nagusitzen dena, silaba-egitura naturalena. Jakina da ingelesez ere naturalena CV silaba-egitura dela, baina badago desberdintasuna hizkuntza bion artean: ingelesez, euskaraz bezala, CV egitura baino konplexuagoak onartzen dira eta japonieraz ez. Ingelesez silaba-egitura konplexuagoak sortzeko arrazoia beste bide batetik letorke, eta ez silaba-egituratik.

Esan bezala, (ERREFERENTZIA IZENBURUAREKIN, GUK ESTEKA EGITEKO, Vennemann-en legeak aurkeztean, silaba-egiturak sortzeko lehentasunak luze eta zabal azaltzen diren arren, ondoren labur-labur azalduko dira silaba-egituraren lehentasun eta arrazoiak, ozentasun eskalan oinarrituta:

  • ● Silabak gune bat izaten du, ozentasun gehien duena; normalean bokala izan ohi da. Silaba-guneak berak bakarrik osa dezake silaba; are gehiago, silaba-gunea beharrezkoa da silaba osatzeko.
  • ● Silaban, ozentasunari dagokionez, goranzko eta beheranzko norabidea egiten da denboran zehar: silaba-gunea ozentasun gehien duena da eta ekina eta koda ondoan baditu, ekinetik silaba-gunera eta silaba-gunetik kodara, ozentasunari dagokionez, goranzko eta beherazko ibilbidea marrazten da. Hau da, silaba hasieratik silaba-guneraino ozentasun igoera dago eta silaba-gunetik silaba azkenera ozentasun jaitsiera. Era berean, goranzko eta beherazko ibilbideetan ekinaren hasieratik silaba-gunera egon daitezkeen kontsonanteen artean ozentasuna igoz joan behar da eta silaba-gunetik koda-amaierara egon daitezkeen kontsonanteetan ozentasuna jaitsiz.

laringea ezker atzekoaldetik  laringea gainetik

  • ● Silaba-egitura hoberena ozentasun gutxien eta ozentasun gehien duten segmentuak elkartzean sortzen da: /pa/. Silabako osagaien lotura berez hautemangarritasun gutxien duen osagaia hautemangarritasun handiena duen osagaiari lotuz lortzen da eta kontrastea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta lotura indartsuagoa izango da osagaien artean hautemangarritasunaren aldetik: /pa/ silaba hoberena izatearen arrazoia kontrakoek sortzen duten erakarpenean legoke, beraz: note that the optimal rise in the “universal” syllable [pa], consisting of minimal and maximal sonorant. This is a form of the principle of the attraction of opposites. Since the syllable bond consists in the subordination of less-prominent to more-prominent segments, the greater the contrast, the greater the subordination. (Donegan / Stampe 1978, 30)
  • ● Sekuentzia prosodikoen hasierek artikulazio indartsuagoa izan ohi dute, ondorioz oharmenaren aldetik (!!! EZ DAKIT ZER ESAN NAHI DUEN HONEK. Aurreko aipamenaz ari da?), amaierak baino hautemangarriagoak dira. Honek esan nahi du, ceteris paribus, silaba osatzeko kontsonante batek nahiago duela bokala eskuinaldean izatea, kontsonantea sekuentzia prosodikoaren eskuinaldean geratzeko, eta ez ezkerraldean; horri jarraituz, VCV sekuentzian, sekuentzia prosodikoaren hasiera hautemangarriagoa denez, kontsonantea sekuentzia prosodikoaren hasiera izan ohi da, areago kontsonantea herskaria bada, lehen aipatu dugun gisan. Ondorioz, VCV bilkuratik V.CV silaba banaketa lortzen da. Bokal artean kontsonante bat baino gehiago daudenean bokalen, eta, batez ere, kontsonanteen ozentasunari begiratu behar zaio silaba-muga jartzeko. VCCV sekuentzian, hainbatik hainbatean, lehenengo kontsonantea lehenengo bokalari lotuko litzaioke, bokala kontsonantea baino hautemangarriagoa delako. Beraz, silaba-muga bi kontsonanteen artean ezarriko litzateke: VC.CV.

Kontsonante elkarketa batzuk

Esan bezala, kontsonanteen ozentasuna da kontuan hartu beharrekoa. Adibideekin jarraituz, ondorengo bokal arteko kontsonante bilkuretan, VrdnV eta VndrV, kontsonante bilkurak nola silabatuko liratekeen ikusiko dugu; kontsonante bilkura horietan, herskaria dardarkariaren eta sudurkariaren artean dago, baina ordena desberdinean. Lehenengo bilkuran VrdnV dardarkari-herskari-sudurkari bilkura dago eta bigarrengoan VndrV sudurkari-herskari-dardarkari bilkura. Silabako ozentasun gora-beherari eta hautemangarritasunari begiratuz, adibideko kontsonante sekuentzietan dardarkaria sudurkaria baino ozenagoa, hautemangarrigoa delako, herskaria dardarkariari lotuko litzaioke eta ondorioz, lehenengo adibidea Vrd.nV silabatuko litzateke eta bigarrena Vn.drV.


AZKEN OHARRA: “hautemangarritasun” hitza darabiltzue. ez da barrokoegia hori? Guk “irriemangarri”, “alkemangarri” eta holakoak hitzetik hortzera erabiltzen ditugu (genituen, batek daki orain), eta hortik “mutil horren irriemangarritasuna” sor liteke, bortxatuz kontua. “Hautatu” ere erabiltzen dugu, baina ez “hautemangarritasun”. Kosta egiten da ulertzea: ez litzateke aski “aukeragarritasun” erabiltzea (gutxienez, besteak baino morfema bat gutxiago du). Errazago ulertzen da (ulertzen dut) “aukeragarriagoa da”, “hauetmangarriagoa da” baino.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Hots bilkuretako gertakari nagusienak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3