Hizkuntzak hutsa erabiltzen du: esaten ez ditugunak ulertzen ditugu. Kategoria hutsak deitzen zaizkie hizkuntzaren egituran isilik dauden kokagune horiei. Beraz, Antton Varlverdek bere “Hutsa” izeneko poeman bezala, denok aditzen dugu isilaren doinua eta hutsaren musika, ez bakarrik Oteizak.
Izan ere, kategoria hutsen ikerkuntza eta azalpena, hizkuntzalaritza teoriko eta esperimentalaren esparru gune-gunekoa da egun.
Baina zer da kategoria huts bat? Nola ezagutzen dugu? Kategoria hutsen artean, nahitaez ageriko argumentu bati lotuta doazenak axola zaizkigu oraingoan. har ezazu adibide hau:
Erraz ohar gaitezke ark bearko dituan erlatibozko perpaus horren objektua perpausetik “Kanpo” dagoela, nolabait esateko, langule azkarrak sintagma baita perpausaren objektua. Baina ohar bedi irakurlea ezin daitekeela perpaus “barnean” ipini:
Edonola saituta ere, ezinezkoa da erlatibozko perpausaren huts hori betetzea. Horra bada, kategoria hutsa da, erlatibozko perpaus guztiek barnean daramaten hutsunea, perpausa bera atxikitzen zaion aintzidariari lotuta dagoena:
Perpausak duen hutsunea nahitaez perpausaren aitzindariak duen esanahi bera izan behar du. Beraz, perpausak badu hutsune bat beste kokagune edo hizkuntza zati bati lotzen zaiona, eta azkon baten bitartez adieraz genezake harreman hori:
Hutsa detektatu eta ulertu ahal izateko, hutsunea eta aitzindariaren arteko tartea norainokoa den guztiz erabakigarria da:
Hitz-andana baten gramatikaltasunaz gain, hutsa eta aintzindariaren arteko tarteak prozesamenduaren konplexutasuna erabakitzen du: zenbat eta handiagoa tartea, geroz eta konplexuagoa prozesamendua.
Hainbat hizkuntzatan egindako ikerketek erakusten dutenez Objektu Erlatibozko Perpausak (OEP) Subjektu Erlatibozko Perpausak (SEP) baino konplexuagoak direla prozesatzeko. Unibertsala ote da baieztapen hau, hizkuntza guztietan gertatzen ote da horrela? Eta zerk sortzen du konplexutasuna, zergatik da perpaus mota bat bestea baino?
Galdera horietan abiatu aurretik, ikus ditzagun adibide batzuk, beste hizkuntzetatik ekarriak. Lehenengo, hona ingelesezko eta gaztelaniazko Subjektu Erlatibozko Perpaus bana, hau da, perpausak barnean duen hutsa subjektuari dagokion kasua:
Eta hona Objektuzko Erlatibozko perpausak ingelesez eta gaztelaniaz, bietan perpausak duen hutsunea objektuari dagokio orain:
lanaren aipamena nola egin...