Erabiltzaile Tresnak


gizt

Euskara eta gizartea

Euskara hitz egiten den lurraldean, euskararen lurraldean, gure hizkuntzak bizi duen egoera aztertuko da atal honetan. Euskarak Hego Euskal Herriko lurraldeetan bizi duen egoerak ez baitauka zerikusirik Iparraldekoarekin, ezta Nafarroakoarekin ere. Euskarak hartzen duen esparru horretan guztian beste hizkuntza batzuekin, erdarekin, daukan elkarreragina ikusiko da lehenik, gaztelaniarkin eta frantsesarekin nagusiki. Baina Euskara eta Gizartea deitu dugun atal honetan soziolinguistikaz ere ariko gara, hau da, hizkuntzak gizartean dituen arazoez. Ildo horretan, euskararen ofizialtasunaz, euskararen legeak eta beste aztertuko dira.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Euskara eta gizartea", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3