Erabiltzaile Tresnak


gizt:1:1

Euskal Herria, anizkuna

Euskal Herriak duen ezaugarri nabarmenetako bat aniztasunarena da. Horixe erakusten digute, hain zuzen, honako adierazle hauek:

Frantziako eskualdeak

Espainiako erkidego autonomoak

Egitura politiko-administratiboa

Burujabetasun mailan

  • Komunitate horien burujabetasun eta botere-mailan ere alde handiak daude. Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroak euren gobernu-administrazio eta parlamentu propioak dituzte, bai eta legedia garatzeko eta beren diru-baliabideak lortzeko eta kudeatzeko sistemak ere. Ipar Euskal Herrian, aitzitik, ez dago horrelakorik.

Frantziako kasua

  • Are gehiago, Ipar Euskal Herria, Frantziako Estatuaren egiturari jarraiki, Atlantikoko Pirinioen Departamentuan dago Biarnorekin batera, eta departamentu hori Akitaniako erregioaren zati besterik ez da. Beraz, erabaki-ahalmena duten organoak oso urruti geratzen zaizkio.

Euskal Herriko herrialdeak

  • Halere, esan behar da 2004an Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) sortu zela Iparraldean. Interes publikoko elkargo honek Frantziako Estatuak, Akitania eskualdeak, Pirinio Atlantikoetako departamenduak, Euskal Kultura sustengatzen duen herrien arteko sindikatuak eta Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak osatzen dute. Euskararen Erakunde Publikoaren egiteko nagusiak honakoak dira: euskararen aldeko hizkuntza politika publikoa eta hitzartua definitzea eta gauzatzea, baliabideak eskaintzea eta bideratu eta sustatu beharreko proiektuak zehaztea.

Aniztasuna Euskal Herrian

  • Euskal gizartea bera ere gero eta aniztasun handiagokoa da. Azken 60 urteotan, etorkinen etorrera handiko bi bolada ezagutu ditu Euskal Herriak. Lehena XX. mendearen bigarren erdialdean gertatu zen, eta EAEk jaso zuen etorkin-kopururik handiena, Espainiako lurralde desberdinetakoak ia guztiak. Bigarrena XXI. mendearen lehengo hamarkadan gertatzen ari da, eta aurrekoa ez bezala, EAEn ez ezik Nafarroan ere eragin handia izaten ari da. Oraingoan, etorkin gehienak atzerritik datoz. 2008ko datuen arabera, EAEn erroldatutako etorkinak biztanleen %5,4 dira (117.337 pertsona) eta Nafarroan %10,5 (65.045 pertsona).
  • Horrez gain, jaiotze-tasa oso txikia da eta, horren ondorioz, biztanleria asko zahartu da. Euskal Autonomia Erkidegoan, esaterako, 65 urtetik gorako biztanleen pisua bikoiztu egin da azken 25 urteotan eta 5 urtetik beherako umeena ia erdira jaitsi da. Halere, azpimarratu behar da joera-aldaketa baten zantzuak antzeman daitezkeela. Azken bost urteotan zahartze prozesua geratu egin da eta ume-kopurua gora egiten hasi da.

Nazio nortasuna

  • EXPOLANGUES-EN, PARISEN 2013AN, Argitxu Camus, Elena Garcia, Itziar Nogueras, Joseba Epelde Azkenik, euskal herritarroi identitateari buruzko galdera eginez gero, erantzun oso heterogeneoak jasoko genituzke. 2006ko datuen arabera, Iparraldean, 16 urte edo gehiagoko biztanleen %72k euskal herritar eta frantsestzat du bere burua. Euskal Autonomia Erkidegoan %54k du bere burua euskal herritar eta espainoltzat eta Nafarroan %40. Bere burua euskal herritartzat baino ez dutenak 16 urte edo gehiagoko biztanleen %36 dira EAEn, %15 Nafarroan eta %7 Iparraldean.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Euskal Herria, anizkuna", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3