Erabiltzaile Tresnak


gizt:1:2

Egoera soziolinguistikoa

2016ko datuek erakusten dutenez, Euskal Herriko 16 urtetik gorako biztanleen %28,4 elebiduna da (1991n baino 6 puntu baino gehiago -%22,3-), %16,4 elebidun hartzailea eta %55,2 erdaldun elebakarra (1991n %70). Lurraldeak hartuz gero kontuan, EAEn 16 urtetik gorako elebidunak %33,9 dira (1991n baino ia 10 puntu gehiago -%24,1-), Iparraldean %20,5 (1996an baino gutxiago -%26,4-) eta Nafarroan %12,9 (1991n baino 3,4 puntu gehiago -%9,5-).

HIZKUNTZA GAITASUNA, EUSKARAREN EREMU OSOAN (2016)

Hau da, hamasei urtetik gorako biztanleen artean, elebidunen kopuruak gora egin du eta 1991n baino 223.000 elebidun gehiago daude 2016n. Elebidunen hazkundea Nafarroan eta, batez ere, EAEn gertatu da. Iparraldean, aldiz, oraindik ere galerak daude, baina gazte elebidunen kopurua hasi da dagoeneko pixkanaka gora egiten. Ondoko taula honetan ematen ditugu kopuru absolutuak:

EUSKALDUNEN BILAKAERA. EUSKARAREN EREMU OSOA, 1991-2016

Elebidunen bilakaera argia da, eta gero eta euskaldun gehiago dago.

Jakina: elebidunen hazkundea ez da berdin gertatzen adin mota guztietan. Zenbat eta gazteago elebidunago, esan daiteke. Hori hezkuntzaren eragina da, noski, familiek gero eta gehiago bidaltzen dituztelako umeak eskolak euskaraz eskaintzen dituzten ikastetxeetara. Horregatik, biztanleen piramidean zenbat eta beherago joan normala da han euskaldun gehiago aurkitzea.

Adina hartzen bada kontuan, 16-24 urtekoen adin tartean hartzen bada kontuan, esate baterako, berehala ikusten da EAEn eta Nafarroan, hor biltzen dela euskaldunen ehuneko handiena (EAEn 71,4 eta Nafarroan %25,8). Iparraldean gauzak ez dira berdinak: elebidun gehienak (euskaldun gehienak, hortaz) 65 urtetik gorakoen artean biltzen dira. Baina hor ere ikusten da gauzak pixkana aldatzen ari direla: 1996an, 16-24 urtekoen artean %11,3 ziren euskaldunak eta 2016an %18,9 dira. Aurreko Inkestetako datuetan ikusten zen hori, eta oraingoak berretsi du gauza bera (datu guztiak Eusko Jaurlaritzaren VI. Inkesta Soziolinguistikoak emanak dira.

EUSKALDUNEN BILAKAERA ADINAREN ARABERA. EUSKARAREN EREMU OSOA (2016)

Gaian sakonduz

Eusko Jaurlaritzak hainbeste lan egin ditu azken urteotan euskaren egoerari buruz: non erabiltzen den euskara, zenbat jendek, nola segurtatzen den (edo ez den segurtatzen) transmisioa, eta abar. Lan horien artean aipatzekoak dira, bereziki, inkesta soziolinguistikoak eta mapa soziolinguistikoak. Hemen ematen den urtea ez dagokio argitalpen urteari, datuak bildutako urteari baizik.

Inkesta soziolinguistikoak

  1. 1991
  2. 1996
  3. 2001
  4. 2006
  5. 2011
  6. 2016

Oinarrizko datuak urte horietakoak izanik ere, datuen lanketa eta sistematizazioak epe luzea eskatzen du argitaratu arte, bi urte hurbil. Inkesta horiei dagokien materiala Eusko Jaurlaritzak denen eskura uzten du. Hona hemen oinarrizko material hauek:

  1. 2001.

Mapa soziolinguistikoak

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Egoera soziolinguistikoa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3