Erabiltzaile Tresnak


gizt:1:3:3

Ukipenaren ondorio sozialak

ELEANIZTASUNA MUNDUAN ZEHARElebitasun nozioa bi hizkuntza erabiltzeko gaitasuna duen norbanakoari aplikatzen zaio. Batzuek izendapen hori komunitateari ere aplikatu diote, eta orduan elebitasun soziala litzateke. Kasu horietan bi hizkuntza edo gehiago ukipenean daude komunitate edo gizarte berean. Hizkuntza-ukipen hori desberdina izaten da une eta toki bakoitzean.

Hala ere, elebitasun sozialaren edo gizarte-elebitasunaren ordez, diglosia da hedatu den terminoa. Joshua Fishman soziolinguista amerikarrak landu du bereziki bereizketa hori. Elebitasuna, banako egitatea denez, esan nahi baita norbanakoaren gaitasuna, psikolinguistikari utzi zion, eta diglosia, hizkuntza bat baino gehiagoren erabilera gizarte batean, gizarte-egitatea izanik, soziolinguistikari.

Harentzat gizarte-faktore eta parametroak indibidualak baino interesgarriagoak ziren. Fishmanentzat norbanakoa, edozein, errore aldakorra besterik ez da gizarte-ikerketaren perspektiban (García eta beste: 17).

Diglosia, gertakari soziala bada, gizarte osoaren edo bederen gehiengoaren elkarrekiko fenomenoa da, edo hizkuntza-gutxiengo batena, edo gizarte-klase batena.

Azpi-atal hauek landuko dira jarraian:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Ukipenaren ondorio sozialak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3