Erabiltzaile Tresnak


gizt:1:3:4

Hizkuntzaren hautaketa, iraupena eta ordezkapena

Beren baitan hizkuntzak berdinak dira, maila linguistikoan bederen, baina bi edo gehiago baldin badira gizarte batean betetzen dituzten funtzioak desberdinak dira. Eskema orokorra hau zela ikusi dugu: ukipen-egoeran dauden bi hizkuntzetatik bata esparru eta une formaletan erabilia da, bestea informaletan, familian, lagunartean… Batak erabilera-esparru eta funtzioak irabazten ditu, besteak galdu. Prozesu diglosiko horrek eragin handia du hizkuntza-hautaketan, hizkuntzaren iraupenean eta ordezkapenean, hizkuntzaren zabalkundean. Horiek guztiak aztertuko dira artikulu honetan:

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Hizkuntzaren hautaketa, iraupena eta ordezkapena", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3