Erabiltzaile Tresnak


gizt:1:9

Euskararen inguruko erakundeak

Euskararen erabilera sustatzea

Euskararen erabilera etxean, kalean, lanean, edota gizartean nahiz administrazio publikoan ahalbidetzeko, errazteko eta bermatzeko helburua duten ekimenez eta erakundeez ari gara, “erabilera sustatzea” aipatzean.

Hortaz, hainbat eremutan euskararen erabilera bultzatzeko lanetan diharduten erakundeak bildu dira atal honetan: gizarte ekimeneko erakundeak, administrazio publikoetakoak, lan mundukoak, hezkuntza arautuaren alorrekoak eta Unibertsitatekoak, hain zuzen. Alor bakoitzean hainbat eratako erakundeak aurki daitezke, direla euskara elkarteak, aholkularitza enpresak, edo direla euskara zerbitzuak eta bestelako administrazio egiturak.

Euskararen azpiegiturak izeneko datu basean aurki daiteke informazio gehiago:

Gizarte ekimena
Euskara Elkarteak
Plangintza: Koordinazio egiturak (Kontseilua…)

Administrazioa
Plangintza: Euskara zerbitzuak
Plangintza: Normalizaziorako egiturak: EEP, HPS, Euskarabidea

Lan mundua
Lan arloko euskara elkarteak…
Aholkularitza enpresak

Hezkuntza
Plangintza: Berrikuntza, Ulibarri, EIBZ, Irale

Unibertsitatea
EHUko Euskara erretoreordetza, HUHEZIko Euskara Batzordea, UEU

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Euskararen inguruko erakundeak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3