Erabiltzaile Tresnak


gizt:2

Euskalkiak

Atal honetan gaur egungo euskalkiei buruz hitz egingo dugu. Euskalkien gainean hainbeste ikerketa egin izan dira historian zehar. Horiek ere ikusiko dira. Ikerlariek euskalkien sailkapenak proposatu izan dituzte. Gure ustez, sailkapen horiek ez dira guztiz egokiak gaur egun, eta beste batzuk proposatzen ditugu hemen. Esan behar da, bestetik, euskararen batasuna indarrean jarri zenetik Euskaltzaindiak Arantzazun egin biltzarrean, 1968an, gauzak asko aldatu direla, arrazoi askorengatik.

Arantzazuko Biltzarrean parte hartu zuten zenbait kide

Euskadiko erkidegoan legeak babestu du euskara, hizkuntza hezkuntzara eraman da, eta hedabideetara. Bestetik, Nafarroan ere eman zaizkio laguntzak euskarari, nahiz ez Euskadiko erkidegoan egin den mailan. Azkenik, Iparraldean euskara gibelka doa, ez baitu inolako babesik. Faktore horiek, euskaldunak herrietatik eta baserrietatik hirietara bizitzera joateak, euskarak liburuetan eskuratu duen presentziak, irratiak, telebistak, eta abarrek pixkanaka-pixkanaka euskalkien arteko bereizketak gero eta lausoago bihurtu dituzte. Gaur egun ere berehala atzematen dira desberdintasunak hizkeren artean, baina ez dira egun lehen ziren bezain indartsuak.

Hemen emango da, hortaz, euskalki hauen arteko berezitasunen berri, eta ez ditugu ahaztuko historian zehar hain eragin handia izan duten ikerlariak. Kontsulta egiteko orduan, aukera bada bideoak eta grabazioak ikusteko, tokian tokiko mintzaira eta hitz egiteko moduarekin.

Erreferentziak

AHOTSAK

Ahotsak, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea proiektua 2002-2003. urteetan sortu zen. Webgunean bertan dioenez, Euskal Herriko ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzea da proiektuaren helburua; hau da, gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu, eta euren euskara eta bizipenak jasotzea eta herritarren artean zabaltzea.

Horretarako, Euskal Herrian sakabanatuta dauden zintak berreskuratu dituzte eta horrekin batera milaka elkarrizketa egin dituzte euskal hizlarien euskara jasotzeko.

kakotxa
kakotxa
“Euskal Herri osoko ahozko ondarea jaso nahi dugu, Bizkaitik hasi eta Zuberoaraino”

Sareko Euskal Gramatikan hainbat ataletan txertatu ditugu Ahotsak webgunean jasotako bideo eta azalpenak. Besteak beste, material hau bildu da webgunean:

  • Hizlariak: 4.945
  • Bideoak: 30.970
  • Zintak: 7.028
  • Pasarteak: 55.097 (100.000 katalogatuta)
  • Transkripzioak: 8.298
  • Audioak: 2.327

Informazio guztia hemen: Ahotsak

Gaian sakonduz

Informazio orokor gehiago hemen

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Euskalkiak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3