Erabiltzaile Tresnak


gizt:2:2

Euskal dialektologiako ikerketak

Euskal Herri gehieneko lekukotasun idatziak dauzkagu XVI. menderako, eta euskalkiak baziren orduko. Ez dirudi euren arteko aldeak orain bezain garbiak zirenik, baina, ziurrenera, euskalkiak gauzatuta eta euren mugak zehaztuta zeuden garai hartarako. Hiztunak ere ohartzen ziren euskalki horietaz. Ezaguna da Joanes Leizarraga lapurtarrak 1571n esandakoa: L. L. Bonaparte

  • Batbederac daqui Heuscal Herrian quasi etche batetic bercera-ere minçatzeco manerán cer differentiá eta diversitatea den.

Mende berean, honako hauxe idatzi zuen Esteban Garibai gipuzkoarrak (Urkijo, J., arg.] 1919 [1976]: 553-554):

  • Esta lengua, la cual como las demás vulgares no conservadas en Arte, está depravada de tal manera, que si hoy resucitasen los de los siglos pasados de menos de mil años, no nos entendieran casi, ni nosotros a ellos, como hoy día se entienden con mucha dificultad el vecino de Bilbao y el de Bayona, con hablarse en ambos pueblos principales esta lengua, en Bilbao con muchísima mezcla de la castellana, y en Bayona con no menor de la francesa.

Ondoren, mendeetan barrena euskalkiak nola ikusi eta sailkatu diren erakutsiko da: Oihenart, XVII. mendean, Larramendi, XVIII.enean, eta Bonaparte, XIX.enean, aritu dira horretan. Azkenean, euskalkiek gaur egun daukaten itxuraz mintzatuko gara.

Atal honetan autore hauen azterketak jasoko dira:

Euskalkien azterketak
Oihenart (1592-1667)
Larramendi (1690-1766)
Bonaparte, L.L. (1813-1891)
Euskalkiak gaur

Erreferentziak

  • Axular [Pedro Agerre]. 1643. Guero. Bordele: G. Milanges.
  • Azkue, Resurrección Mª. 1905-1906. Diccionario vasco-español-francés. Berrargitaratua Bilbo: Euskaltzaindia, 1984.
  • Bonaparte, Louis-Lucien. 1862. Langue basque et langues finnoises. Londres.
  • ——- 1863. Carte des sept provinces basques, montrant la délimitation actuelle de l’euscara et sa division en dialectes, sous-dialectes et variétés. Londres.
  • ——- Phonologie de la langue basque dans tous ses dialectes. [1867 aldera egindako txosten argitaragabea].
  • ——- 1869. Le verbe basque en tableaux. Berrargitaratua [J. A. Arana Martija, arg.], Opera omnia vasconice (I): 175-442. Bilbo: Euskaltzaindia, 1991.
  • Guiter, Henri. 1973. “Atlas et frontières linguistiques”. [G. Straka eta P. Gardette, arg.], Les dialectes romans de France à la lumière des atlas régionaux: 61-109. Paris.
  • Intza, Damaso. 1922a. “Naparroko aditz-laguntzallea”. Euskera 3-2: 65-92.
  • ——- 1922b. “Burundako euskalkia”. Euskera 3-3: 3-42.
  • ——- 1957. “Larraun eta bere euskalkia”. Euskera 2: 91-105.
  • Irizar, Pedro. 1981. Contribución a la dialectología de la lengua vasca (2 ale). Donostia: Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala.
  • Landucci, Nicolao. 1562. Dictionarium linguae cantabricae. [M. Agud eta K. Mitxelena, arg.], ASJUren gehigarriak-3. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1958.
  • Larramendi, Manuel. 1729. El impossible vencido. Arte de la Lengua Bascongada. Faksimilea Donostia: Hordago, 1979.
  • ——- 1745. Diccionario trilingüe del castellano, bascuence y latín (2 ale). Donostia: Bartolomé Riesgo Montero.
  • ——- 1969. Corografía o descripción general de la Muy Noble y Muy Leal Provincia de Guipúzcoa. [J. I. Telletxea Idigoras, arg.], Donostia: Sociedad Guipuzcoana de Ediciones y Publicaciones.
  • Leizarraga, Joanes. 1571. Jesus Christ gure Jaunaren Testamendu Berria. Arroxela: Pierre Hautin. Faksimilea Donostia: Hordago, 1979.
  • Mitxelena, Koldo. 1954. “La posición fonética del dialecto vasco del Roncal”. Berrargitaratua Sobre historia de la lengua vasca (I): 273-297. ASJUren gehigarriak-10. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1988.
  • ——- 1961. Fonética Histórica Vasca. 2. arg., osatua, ASJUren gehigarriak-4. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1977.
  • ——- 1964. Sobre el pasado de la lengua vasca. Berrargitaratua Sobre historia de la lengua vasca (I): 1-73. ASJUren gehigarriak-10. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia, 1988.
  • ——- 1967. “Notas fonológicas sobre el salacenco”. Anuario del Seminario de Filología Vasca “Julio de Urquijo”, 1: 163-177. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • ——- Peru Abarca. Berrargitaratua Bilbo: Gerediaga, 1981.
  • Oihenart, Arnaut. 1656. Notitia utriusque Vasconiae tum Ibericae tum aquitanicae, 2. arg., osatua. Berrargitaratua [J. Gorosterratzu, itzul.], Revista Internacional de Estudios Vascos, 17-19 (1926-1928). Faksimilea Gasteiz: Eusko Legebiltzarra, 1992.
  • ——- 1967. L’art poétique basque d’Arnaud d’Oyhénart (1665). [P. Lafitte, arg.], Baiona: Gure Herria.
  • Pagola, Rosa Miren. 1991. “Larramendi eta dialektologia”. [J.A. Lakarra, arg.], Manuel Larramendi. Hirugarren mendeurrena 1690-1990: 247-265. Andoain: Andoaingo Udala, Euskaltzaindia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.
  • Ruiz de Larrinaga, Juan (arg.). 1954-1958. “Cartas del P. Uriarte al Príncipe Luis Luciano Bonaparte”. Boletín de la Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País, 10: 231-302; 13: 220-239, 330-348, 429-452 eta 14: 397-443. Donostia: Gipuzkoako Foru Aldundia.
  • Urkijo, Julio. 1919. Los refranes de Garibay. Berrargitaratua Revista Internacional de Estudios Vascos, 27: 493-694. Bilbo: La Gran Enciclopedia Vasca, 1976.
  • van Eys, Willen Jan. 1879. Grammaire comparée des dialectes basques. Paris.
  • Zabala, Juan Mateo. 1848. El verbo regular vascongado del dialecto vizcaino. Donostia: Ignacio Ramón Baroja.
  • Zuazo, Koldo. 2008. Euskalkiak, euskararen dialektoak. Donostia: Elkar.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Euskal dialektologiako ikerketak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3