Erabiltzaile Tresnak


gizt:2:3

Euskalkien ezaugarri nagusiak

Atal honetan, eta artikulu desberdinetan, euskararen mintzoak aztertuko dira, euskalkien arabera. Horrela, bazterreko euskalkien (zuberotarra eta mendebalekoa) ezaugarriak zein diren erakutsiko dira, eta, horiekin batera, erdialdekoa, nafarra eta nafar-lapurtera. Aldi berean, euskalki horien ezaugarriak erakusteaz batera, estekak egingo ditugu aldi bakoitzean sarean aurki daitezkeen materialetara. Aurkezpena arazorik gabe ulertzeko moduan egingo dugu.

Euskaltzaindiak ere atera ditu material orokor batzuk gai honen inguruan. Atlasari dagozkion batzuk hemen dituzu.

Bonaparte printzeak lan ederrak egin zituen euskal dialektoen gainean, eta espezialista egin zen kontu horretan. Garai hartan argitaratu lanak hemen dituzu, Euskaltzaindiak prestatutako Opera Omnia bilduman. Hemengo sailkapenean, hala ere, ez da segitu Bonapartek egindakoa, baizik Koldo Zuazok azkeneko urteetan proposatzen duena.

Honela aztertuko dira euskalkiak kapitulu honetan:

mendebalekoa

AramaioUbideLegutioLekeitioZornotzaDerioDurangoGernikaIgorreMarkinaOndarroaOtxandioArrasateBergaraEibarElgoibarMendaroMutrikuOñati

zuberotarra

PagolaAtharratzeBarkoxe

erdialdekoa

DebaZumaiaGetariaZarautzAizarnazabalZestoaAzkoitiaAzpeitiaUrretxuZumarragaOrioErrezilBeizamaOrdiziaDonostiaHondarribiaLezoErrenteriaTolosaAbaltzisketaHernaniIrunOihartzun

nafarra

Goizueta

lapurtarra

AhetzeDonibane-GarazibaigorriBaionaDonibane LohizuneHendaia

Erreferentziak

Erreferentziak euskalki bakoitzean bilduak daude

Gaian Sakonduz

Eskualde batzuetako mintzoak

Sakanako hiztegia, hemen (pdf-n, denbora behar du kargatzeko)

Baztango gramatika eta hiztegia, hemen (pdf-n dago, denbora behar du kargatzeko).

Hizkerei buruzko informazioa hemen duzu.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Euskalkien ezaugarri nagusiak", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3