Erabiltzaile Tresnak


gizt:2:3:1:2

Sortaldekoa

Aramaio Mendebaleko euskalkiaren barruan bereizten diren bi azpieuskalki nagusietako bat da. Bizkaian Lea-Artibain eta Durangaldean, Gipuzkoan Deba ibarrean eta Araban Aramaion egiten da. Mendebaleko ezaugarri gehienak betetzen ditu azpieuskalki honek, baina baita Gipuzkoan sortutako zenbait berrikuntza ere.

Fonetika

  • u eta i ondorengo a > e bilakaera ahula da Sortaldean: lagun bat, sartu da
  • Sartaldeko hizkera gehienetan ez bezala, partizipioetako -i ez da galtzen: ikusi dot.
  • o + a, e, o > u eta e + a, e, o > i bilakaerak eta / i + a, e, o/ artean epentesia sartzea: astua, loria, mendixa. Sartalde gehienean arrotzak dira.
  • Sortaldeko hizkera askotan -i- sartzen da eroan-en eta, batez ere, joan-en adizkietan: noia, doie, daroie
  • geuza eta geur erako formak (-au→-eu-) arrotzak dira Sortaldean; hiztun gutxi batzuek bakarrik erabiltzen dituzte.
  • *j-ren ahoskera <j> tankerakoa da eremu honetako hizkera gehienetan (eta ez Mendebaleko ebakera nagusia dirudien <y>).
  • Bokal luzeak ageri dira, gazteen jardunean galtzen doazen arren.

Morfologia

  • Soziatiboan, -kin eta -(g)az lehian dira Sortaldean. Sartaldean, berriz, -gaz besterik ez da erabiltzen.
  • Hurbiltze adlatiboan -rutz atzizkia erabiltzen da.
  • Sartaldeko ablatiboko -(eta)ti aldaera ez da erabiltzen.
  • Atzizki txikigarria -txo da Sortaldean, eta ez Sartaldeko -txu: apurtxo (bat), berotxo

Lexikoa

  • Sortaldeko aldaerak: be ('ere'), eskuma ('eskuin'), txindurri ('inurri'), kipula ('tipula'), ule ('ile')… Arrotzak dira Sartaldeko aldaera hauek, besteak beste: akar ('aker'), hamaka ('hamaika'), amoztu ('moztu'), anaje ('anaia'), baie ('baina'), bere ('ere'), burrine ('burdina'), eskoi ('eskuin'), etze ('etxe'), gane ('gain'), garri ('gerri'), geitu ('deitu'), iñurri ('inurri'), jantza ('dantza'), txiker ('txiki'), uger ('igari'), uzen ('izen')…
  • Sortaldeko lexikoa: txingor ('kazkabar'), aitta ponteko, aitta besuetako tankerakoak, aittu ('ulertu'), arineketan ('lasterka'), edozenbat ('asko'), oineztu ('tximista'), kirikixo ('kirikino'), koiu ('hartu'), eskatz ('sukalde'), zatar('itsusi'), opetzi ('eskaini'), ostondu ('ezkutatu'), sute ('ezkaratz, sukalde')… Arrotzak dira Sartaldeko berba hauek: abazuza / inetazi / kazkaragar ('txingor'), aitixe ('aitaginarreba'), artez ('zuzen'), asago ('urrun'), beilegi ('horia'), erdu ('zatoz'), jagon ('zaindu'), justuri / inizitu ('tximista'), kirikolatza ('kirikino'), lei ('izotza'), lotu ('geratu'), motz ('itsusi'), ostondu ('ezkutatu'), sute ('sukalde'), zenbagure ('asko')…

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Sortaldekoa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3