Erabiltzaile Tresnak


gizt:2:3:1:3

Tartekoa

Otxandio Sartaldeko eta sortaldeko azpieuskalkien artean lotura lana egiten duten tarteko hizkerak daude: sartaldeko Uribe Kosta eta Mungialdea, eta sortaldeko Lea-Artibai eskualdeen artean Busturialdea dago; Arratiaren eta Durangaldearen artean, berriz, Zornotza. Gaur egun euskalkiak bizirik dirauen hegoaldeko barrenean, berriz, Otxandio, Ubide, Legutio eta Aramaioko Oleta auzoa daude sartaldeari eta sortaldeari alde berean begira. Tarteko hizkera hauei esker ia oharkabean egiten da azpieuskalki batetik besterako bidea. Horrenbestez, Busturialdekoa, Zornotzakoa eta Otxandio-Ubide-Legutio inguruko euskara hartzen du tarteko azpieuskalkiak.

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Tartekoa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3