Erabiltzaile Tresnak


gizt:2:3:3

Erdialdekoa

Hondarribia Gipuzkoa gehiena hartzen du. Deba ibarraren alderdi bat dago eremutik kanpo, baina ibar horren iparraldea (Elgoibar, Mendaro eta Mutriku) erdialdeko euskalkitik gertu dago. Alderdi horrek mendebaleko eta erdialdeko euskalkien arteko lotura egiten du. Deba bera erdialdeko euskalkian agertzen da gaur egun. Ipar-ekialdeko hiru herri ere (Oiartzun, Hondarribia eta Irun) euskalki horren eremutik kanpo egon dira, baina azkenaldian euskalki horretara gerturatu dira. Nafarroako mendebalean ere sumatzen da euskara giputzaren eragina: Araitz-Betelun gehienbat, baina baita Larraunen, Basaburuan eta, ahulago, Imotzen ere. XVIII. mendeaz gero handituz joan da euskara giputzaren prestijioa eta indarra eta, euskara batua euskalki horretan oinarritu denetik, askozaz nabarmenagoa da haren eragina.

Beheko mapan, puntu bakoitzean klik eginez gero, hango hizkeraren lekukoak ikusi edo entzun ahal izango dituzu. Aldameneko mapan Euskaltzaindiak onartutako herri izenak ageri dira, eta behekoan administrazioak onartutako izen ofizialak.

erdialdekoa

Azpieuskalkiak eta hizkerak

Hiru azpieuskalki eta sei hizkera egin daitezke euskalki honen barruan. Hauexek dira azpieuskalkiak: sartaldekoa, erdigunekoa eta sortaldekoa. Sartaldekotik erdigunekora ez dago hainbesteko alderik; bereziagoa da sortaldekoa. Sartaldekoan hizkera bi daude: Urolaldekoa eta Goierrikoa. Erdigunekoan ere beste hizkera bi daude: Beterrikoa, iparraldean, eta Tolosaldekoa, Araitz-Betelukoa eta honen ondoko herrietakoa (Areso, Uitzi, Gorriti, Azpirotz, Lezaeta eta Errazkin), hegoaldean. Sortaldekoan ere beste hizkera bi daude: Oiartzun, Hondarribia, Irun eta Aranokoa, iparraldean, eta Larraun, Basaburua eta Imotz ibarretakoa, hegoaldean.

Adobe Flash Plugin beharrezkoa da eduki hau bistaratzeko.

AHOTSAK: Benita Odriozola (Azpeitia)


Ezaugarriak

Arauak

  1. Euskal hitzen hasieran [x] ahoskera egotea har dezakegu euskalki honetako ezaugarritzat: jakin, jan, jo, josi… Dena dela, zabalagoa da ahoskera horren eremua: Deba ibarrean, Bizkaiko ekialdean eta Nafarroako Sakana eskualdean ere badago.
  2. Euskara giputzean gehienbat, -e- nagusitu da *edun aditzaren orainaldian: det, dek / den, degu, dezu, dezue.
  3. izan-en orainaldi pluraleko adizkietan -e- erroa erabiltzen da: gera, zera, zerate. Hori ere euskara giputzean gertatzen da gehienbat.
  4. NOR-NORK saileko aditz laguntzailean -au--a- egiteko joera dago eremu honetako hizkera askotan: nauk / naunnak / nan, nauzunazu, nauzuenazue.  Ordizia
  5. NOR-NORI saileko adizkietan, berriz, -ai--a- egiten da zenbait alderditan: zaitzat, zaik / zainzak / zan, zaizuzazu
  6. Euskara giputzaren berrikuntza dira joan aditzeko nijoa, dijoa, dijoaz, nijoan… tankerako adizkiak.
  7. Gipuzkoako alderdi batean -txi- osagaia sartzen da hitanoko adizkietan: nagonatxiok / natxion, natornatxitorrek / natxitorren, nabilnatxibillek / natxibillen, nionnitxuan / nitxionan
  8. Gipuzkoako alderdi bateko berrikuntza da, era berean, *edun-en hitanoan -zki- pluralgilea erabiltzea, -it- orokorraren lekuan: ditutdizkiat / dizkinat ‘ditiat / ditinat’.
  9. Ahalera osatzeko ‘aditz nominalizatua + eduki / egon’ egitura baliatzen da Gipuzkoako alderdi batean: ekar dezaketbadakat ekartzia / badago ekartzia.
  10. ‘bai / ez’ erako galderetan al partikula erabiltzeko joera handia dago: etorriko al haiz?

Garatu gabeko arauak

Sistematikotasunik gabe, hitz jakin batzuetan gauzatzen dira ondorengo arauak.

  1. Beste inon baino biziagoa da dardarkari azkarraren aurrean ea egiteko joera: baserribasarri, ederraedarra, eguberrieguarri, eguerdieguardi, izerdiizardi, izterraiztarra, muskerramuskarra, piperrapiparra, puzkerrapuzkarra
  2. Euskara giputzean -®aka atzizkia erabiltzen da maiz norabidea adierazteko: honeaka, horreaka eta hareaka, goraka eta beheraka, aurreaka eta atzeaka, ezkerreaka eta eskubiaka, barruaka eta kanpoaka, etxeaka, kaleaka

Lexikoa

Hona hemen erdialdeko hitzik esanguratsuenak: aitona eta amona, apreta ‘espartina’, aurrena ‘lehenbizikoa’, babarrun ‘indaba’, beta ‘astia’, eskuminak ‘goraintziak’, esnatu ‘iratzarri’, hots egin ‘deitu’, iritsi ‘heldu’, isats ‘buztana’, iskanbila ‘zalaparta’, jator ‘zintzoa’, jela ‘izotza’, jipoi ‘astindua’, katagorri ‘urtxintxa’, korrika ‘lasterka’, laiotz ‘ospela’, lapurtu ‘ostu’, legamia ‘orantza’, mami ‘gatzatua’, mikatz ‘mingotsa’, mingain ‘mihia’, neskame ‘zerbitzaria’, peto ‘benetakoa’, triku ‘sagarroia’, txukun ‘apaina’, ukuilu ‘korta’… Bereziak izan dira hilabeteen izen zenbait: ilbeltz ‘urtarrila’, garagarril ‘ekaina’, agor ‘iraila’.

Aldaerak

Loyolako Santutegia Aldaeren artean hauexek dira ezagunenak: apaiz (ez apez), bezela ‘bezala’, bizki ‘biki’, ebi ‘euri’, elbi ‘euli’, eskubi ‘eskuin’, iltze (ez itze), ipui ‘ipuin’, irentsi (ez iretsi), labana (ez nabala), osin ‘asun’, pake ‘bake’, parre / farra ‘barre’, sapai ‘sabai’, tximu ‘tximino’…

Beste lekuko batzuk

Hemen entzun daitezke beste lekuko batzuen ahotsak, Euskaltzaindiak duen Euskal Herriko Hizkuntza Atlasa izeneko artxibotik informazioa estekatu ondoren:

Eta hemen ere aurkituko dituzu lekuko batzuk, nahiz testigantza hauek ez dauden euskalkika, baizik lurraldeka, sailkaturik

Erreferentziak

  • Agirre, Pello, Kruz Gartziandia eta Joxemari Sestorain. 2003. “Segurako euskara”. [J. Intxausti, zuz.], Segura historian zehar: 89-111. Segura: Segurako Udala.
  • Agirrebeña, Aintzane et alii. 2007a. Zarautz hizketan. Zarautz: Zarauzko Udala.
  • Agirrebeña, Aintzane et alii. 2007b. Beasaingo euskara. Beasain: Beasaingo Udala.
  • Agirretxe, Jose Luix, Mikel Lersundi eta Ortzuri Olaetxea. 2000. Pasaiako hizkera. Pasaia: Pasaiako Udala.
  • Agirretxe, Jose Luix eta Imanol Esnaola. 2000. Lezoko euskararen azterketa. Lezo: Lezoko Unibertsitateko Udala.
  • Apalauza, Amaia. 2008a. “Nafarroako ipar-mendebaleko euskara: Imotz, Basaburu Nagusia, Larraun eta Araitz-Betelu”. Fontes Linguae Vasconum, 40, 107. zenb., 63-104.
  • —— 2008b. Imozko euskara. Iruñea: Nafarroako Gobernua.
  • Apalauza, Amaia eta Kontxi Arraztio. 2007. Araitz-Beteluko ahotsak. Iruñea: Nafarroako Gobernua, Beteluko Udala eta Araizko Udala.
  • Aranzadi Zientzia Elkartea. 1983-1990. Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa (2 ale). Donostia.
  • Arin, Jone eta Josune Dorronsoro. 1989. Ataungo aho hizkuntzaren barne muinak (2 ale). Donostia: Kriselu.
  • Azkue, Xabier. 2000. Hitanoa Zumaian. Zumaia: Zumaiako Udala.
  • Azpeitia, Agurtzane. 2003. Zestoarren erretolika. Zestoa: Zestoako Udala.
  • Azpiazu, Aitor. 2009. Gipuzkoako hegoaldeko euskara. Brinkolan jasotako lexikoa eta etnografia gaiak. Legazpi: Burdinola Elkartea.
  • Azurmendi, Xabier. 1997. Atzoko Zegama. Donostia: Eusko Ikaskuntza.
  • Azurmendi, Joxe Migel. 1996. Ataungo euskara. Lazkao: VI. Gerriko Ikerlan Sariketa.
  • —— 1998. Zegamako euskara. Lazkao: VII. Gerriko Ikerlan Sariketa.
  • Camino, Iñaki. 2000. “Abiaburu bat Donostiako euskera aztertzeko”. [K. Zuazo, arg.], Dialektologia gaiak: 51-81. Gasteiz: Arabako Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Castillo, Vanessa, Jose Angel Romo eta Bakarne Giralt. 2001. Azkoittiko euskerie. Azkoitia: Azkoitiko Udala.
  • Etxabe, Karmele eta Larraitz Garmendia. 2003. Zaldibiako euskara. Zaldibia: Zaldibiako Udala.
  • —— 2004. Ordiziako euskara. Ordizia: Ordiziako Udala.
  • Etxebarria, Jose Maria eta Juan Manuel Etxebarria. 1991. Euskalki guztien etno-testuak. Bilbo: Labayru Ikastegia.
  • Fraile, Idoia eta Ainhoa Fraile. 1996. Oiartzungo hizkera. Oiartzun: Oiartzungo Udala.
  • Furundarena, Joxe Jabier. 1998. Astigarragako hizkera. Astigarraga: Astigarragako Udala.
  • Hualde, Jose Ignacio. 1997. Euskararen azentuerak. ASJUren gehigarriak-42. Donostia eta Bilbo: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea.
  • Hurtado, Irene. 2001. Goierriko eta Tolosalde hegoaldeko hizkerak. Lazkao: IX. Gerriko Ikerlan Sariketa.
  • Irizar, Pedro. 1981. Contribución a la dialectología de la lengua vasca (2 ale). Donostia: Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala.
  • —— 1991. Morfología del verbo auxiliar guipuzcoano (2 ale). Bilbo: Euskaltzaindia.
  • —— 1992. Morfología del verbo auxiliar alto navarro septentrional (2 ale). Iruñea: Euskaltzaindia.
  • Iturain, Iñaki eta Loren Loidi. 1995. Orioko euskara. Orio: Orioko Udala.
  • Izagirre, Kandido. 1967. “Tolosako euskeraren iztegirako gaiak”. Boletín de la Real Sociedad Vascongada de Amigos del País, 23: 157-188.
  • Labaka, Ana, M. Eugenia Azurza eta Juan Inazio Bereziartua. 1996. Lasarte-Oriako euskararen azterketa. Lasarte-Oria: Lasarte-Oriako Udala.
  • Lasa, Xabier. 2004. Urretxu eta Zumarragako euskara. Urretxu eta Zumarragako udalak.
  • Makazaga, Jesus Mari. 2007. Elgoibarko euskara. Elgoibar: Elgoibarko Udala, Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea eta Badihardugu Deba ibarreko Euskara Elkartea.
  • Olano, Mikel. 1998. Areso eta Leitzako hizkerak. Leitza: Nafarroako Gobernua, Leitzako Udala eta Aresoko Udala.
  • —— 2005. Aio, Leitze! Leitzako euskararen hiztegia. Leitza: Leitzako Udala.
  • Pikabea, Jabier. 2005. Aginaga. Errioko jarduerak eta bertako hiztegia. Donostia: Eusko Ikaskuntza.
  • Sagarzazu, Txomin. 2005. Hondarribiko eta Irungo euskara. Irun: Alberdania.
  • Saiz, Ainhoa eta Gurenda Serrano. 1999. Getariako hitanoa. Getaria: Getariako Udala.
  • Txurruka, Alazne eta Josune Urbieta. 2003. Debako euskara. Deba: Ostolaza Kultur Elkartea.
  • Ugarte, Martin. 1993. Legazpi barrutiko itzen bilduma. Oñati.
  • Zuazo, Koldo. 2008. Euskalkiak, euskararen dialektoak. Donostia: Elkar.
  • Zubiri, Juan Jose eta Patziku Perurena 1998. Goizueta eta Aranoko hizkerak. Leitza: Nafarroako Gobernua, Goizuetako Udala eta Aranoko Udala.

Gaian sakonduz

Erdialdeko euskaraz lekukotasun gehiago hemen

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Erdialdekoa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3