Erabiltzaile Tresnak


gizt:2:3:3:2

Erdigunekoa

Beterriko hizkerek eta Tolosaldekoek osatzen dute Erdiguneko azpieuskalkia.

Hauek dira azpieuskalki honen ezaugarri nagusiak:

Morfologia

Hernani

  • Aditz iragankorretako 3. pertsona pluraleko -te aldaera, Donostia-Hernani-Astigarraga lerrotik ekialdera erabiltzen da: zuten.
  • Aditz iragangaitzetako hitanoko adizki bereziak erabiltzen dira Gipuzkoako erdigunean: natxiok/natxion, gatxibek/gatxiben… Urolaldean ere badira halako adizkiak, baina Goierrin ez, eta ezta Donostia-Hernani-Astigarraga lerroan hasi eta Irun bitartean ere.
  • Ahalera osatzeko 'aditz nominalizatua + eduki/egon' egitura erabiltzen da Beterriko ardatz inguruetan: ekar dezaket → badakat ekartzia. Urolalde gehienera zabaldu da joera hau eta Goierrin ere sartzen ari da.
  • Mendebalean eta erdialdean nagusitu den 'partizipioa + TA' ez ezik, 'partizipioa + A' ere bada alderdi honetan: ibiliya.
  • Euskal Herriko erdiguneko beste hizkera batzuetan bezala, ateratu, bizitu, egondu, edukitu, ibildu, izandu, jakindu tankerako partizipioak erabiltzen dira.
  • Sarri erabiltzen da aditzoina (Mendebaleko euskalkian eta Gipuzkoako sartaldean zeharo galduta dago), nahiz eta ez diren zuzen bereizten beronen eta partizipioaren esparruak: senda dadilla.

Sintaxia

Mendebalean eta Gipuzkoako sartaldean arrotza den bait- aurrizkia erabiltzen da kausa perpausetan.

Lexikoa

  • atera (vs irten), txukatu 'lehortu'

lanaren aipamena nola egin...

Euskara Institutua, EHU, "Erdigunekoa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg
ISBN: 978-84-693-9891-3