Gipuzkoako ipar-ekialdeko herriek, Bidasoa aldekoek ( Errenteria, Hondarribia, Irun, Lezo, Oiartzun eta Pasaia), eta Nafarroako Leitzaldekoek, Basaburukoek, Larraungoek eta Imozkoek osatzen dute Sortaldeko azpieuskalkia. Erdialdeko euskara, sartalderantz bezala, sortalderantz ere zabaltzen joan da, eremu nafarreraino. Sortaldeko azpieuskalkiak erdialdeko euskalkiaren eta euskara nafarraren arteko zubi-lana egiten du, baina batez ere Gipuzkoako Oiartzunek, Hondarribiak eta Irunek egiten dute zubi-lan hori. Euskara giputzaren berrikuntzak eta euskara nafarreko ezaugarriak biltzen ditu sortaldeko azpieuskalkiak.
Hauek dira azpieuskalki honen ezaugarri nagusiak:
lanaren aipamena nola egin...